artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Errealismo figuratiboak batuta

Arte klasikoaren bostehun urteko historia laburbiltzen duen pintura erakusketa bat jarri du BBVAk Bilboko San Nikolas jauregian. 39 obra dira, eta Van Dycken, Goyaren eta Zuloagaren lanak daude tartean. Urriaren 12ra arte egongo da zabalik.

errealismo-figuratiboak-batuta
Bisitariak Bilboko San Nikolas jauregian, 'Klasikoak eta modernoak. BBVA Bildumako maisulanak' erakusketan. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 2025eko Uztailaren 10a

"Irudikatutako pertsonaiak eta istorioak argi eta garbi identifikatzeko aukera ematen duen mugimendu artistikoada arte klasikoa", azaldudu Pablo Gonzalez Tornel Valentziako (Herrialde Katalanak) Arte Ederren Museoko zuzendariak.BBVAk Bilboko San Nikolas jauregian zabaldu berri duen Klasikoak eta modernoak. BBVA Bildumako maisulanakerakusketakolanak hautatu ditu Gonzalez Tornelek, eta aurreratu du aukeratutako autoreek ezaugarri bakarra dutela komunean:"Arte klasikoaren adierazgarridira".

Europa osoko 37 margolariren 39 obra bildu dituzte,eta horien artean dira Anton Van Dyck, Francisco Goya, Ignacio Zuloaga, Bartolome Esteban Murillo eta Joaquin Sorolla."Elkarrekin erakusteko zailak ziren artistak batu nahi izan ditugu", azaldu du komisarioak. Errealismo figuratiboa oinarri hartuta, XVI. mendetik XX. mendera arteko pinturaren historia erakusketa bakar batean laburbiltzea lortu dute. Urriaren 12ra arte egongo da zabalik, eta sarrera doakoa da.

Autoreen arteko "harreman koherente bat"sortu nahian, hiru zatitan banatudute erakusketa: Erregeen eta jainkoen garaia, Generoen garaipena: paisaiak, natura hilak eta ohiturak, eta Modernitatearen bideak. Zehazki, Juan Pantoja de la Cruzen Felipe III.a (1605), Juan Carreño de Mirandaren Karlos II.a (1674) eta Goyaren Karlos III.a(1788) erregeen erretratuek ematen diote hasiera erakusketari."Monarkia autoritarioaren irudikapen bikaina dira. Ia berrehun urteren aldea dago lehenengoaren eta azkenekoaren artean, eta dinastia desberdinetako agintariak daude irudikaturik. Hala ere, antzeko elementuak errepikatzen dira hiru lanhorietan", adierazi du Gonzalez Tornelek. Erregeekpostura bera duteobra guztietan, eta boterea adierazteko objektu bat du bakoitzak: lehenengoak makila bat du eskuetan; bigarrenak, txosten bat; eta hirugarrenak, arma bat."Oroituak izan zitezen egiten zizkieten halako erretratuak".

Pizkundearen eta arte barrokoaren garaian, monarkia bezain boteretsua zen eliza katolikoa. Ama Birjinaren etaJesu Kristoren erretratuak eta Bibliako pasarteakmargotzeari ekin zioten orduan artistek;obra horietako batzuk ere ikusgai daude BBVAk antolatutako erakusketan. Gonzalez Tornelen ustetan, Josefa de Obidosen Sagrada familia(1660) artelana da erakusketako artelanenartean"bitxiena". "Emakume batek sortutako margolan bakarra da erakusketa osoan", kontatu du."Garai hartan, emakumeek ez zuten artetik bizitzeko aukerarik, bi arrazoirengatik: sistema heteropatriarkal batean bizi ziren, eta legeak ez zien ikasteko eskubiderik onartzen". Hain justu, moja lanak eta jaioterria utzi, eta Sevillatik (Espainia) Portugalera joan behar izan zuen Obidosek, margolaria izan ahal izateko."Baina ez zen ohikoena. Oso kasu berezia da, Artemisia Gentileschirena bezalakoa".

XVI. mendearen amaieran, berriz, paisaiak eta eguneroko eszenak margotzea jarri zen modan. Flandriar pinturako eskolakoek —besteak beste, Peter Paul Rubens eta Van Dyck pintoreek— sustatutako mugimendua izan zen, eta Jan Philip van Thielen zen tartean. 1650. eta 1660. urteen artean margotu zuen Loreontziaobra, eta orain, BBVAko erakusketaren parte da."Loreak margotzen bereziki ona zen, eta Loreontzia, zehazki,oso artelan ederra da". Arrosak zuri-arrosak dira ikuslearen bat-bateko arreta pizten duten loreak. Hurbiletik begiratuta, loreontziaren inguruan hegan dagoen tximeleta hori bat ere antzeman daiteke; atzealdean, berriz, berde ilunez margoturiko hostoak.

XX. mendeko modernoak

Hainbatetan azpimarratu du Gonzalez Tornelek lurralde ugaritako artisten lanek osatzen dutelaKlasikoak eta modernoak. BBVA Bildumako maisulanak erakusketa, eta esan du Euskal Herriko autore gehienen obrakazkenengo zatian daudela. XX. mendeko sorkariak bildu dituzte horretan, eta Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko margolarien artelanak jarri dituzte ikusgai."Euskal Herritik Parisera ikastera joan ziren artisten lanak dira, oro har, berritzaileenak", adierazi du komisarioak."Garai hartako egoera politikoaren ondorioz, Erromara joan ziren Valentziako artistak, eta Parisera Kataluniakoak eta Euskal Herrikoak". Pizkundean inspiratu ziren lehenengoak, modernismoan eta sinbolismoan bigarrenak, eta fauvismoan azkenak. Zuloagaren Mr. Halley-Schmidt-en erretratua(1923) eta Valentin Zubiaurreren Eskaintza ermita batean(1910) lanek, zehazki, fauvismoak haien artean izandako eragina erakusten dute.

Dario de Regoyosen Eraispenak (Granada) (1911), Xesus Rodriguez Corredoyraren Schola Cantorum Compostellanae (1916)eta Francisco Iturrinoren Emakumea haizemailearekin (1910) artelanak era ikusgai dira erakusketan.

klasikoak-eta-modernoak

Klasikoak eta modernoak

BBVA Bildumako maisulanak

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2025eko Uztailaren 04tik
2025eko Urriaren 12ra


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.