artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Intimitatearen ikuskizuna edo artea

Bukatu berria da Gasteizko Montehermoso kultur zentroan uda guztian ikusgai egon den Abel Azkona artistaren Monumentu bat familiari erakusketa.

intimitatearen-ikuskizuna-edo-artea

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 16a

Aitortu behar dut aurreiritziz beteta joan nintzela erakusketa ikustera. Alde batetik, Abel Azkona artista polemikoa izan da, eta behin baino gehiagotan jaso du komunikabideen arreta egindako ekintza kritikoen ondorioz. Ez dakit oso ondo zergatik, baina horrek sarritan mesfidantza eragiten dit, zalantzan jartzen baitutartelanaren interesaren eta eztabaida pizteko ahalmenaren arteko harremana. Bestalde, banekien erakusketa gertaera autobiografikoetan oinarritzen zela, eta horrek ere ez zidan lasaitasun handirik ematen, gaur egun arteek sarritan gai horietaz abusatzen baitute,autofikzioaren aitzakiaren bidez.

Hala ere, onartu behar dut harrituta geratu nintzela Azkonak Montehermoson antolatutako erakusketarekin, bai artelan zehatzekin, bai aurkezteko moduekin. Erakusketa gehiago edo gutxiago gustatu, artistak ondo asmatu du muntaketarekin eta lan hain performatiboak azaltzeko erekin. Hain zuzen, artisten lana da ideiei, kontzeptuei, sentsazioei edo adierazpenei forma ematea, hau da, artista ez da bakarrik ideia onak edo originalak dituena, baizik eta horiei forma ematen diena besteei erakusteko, eta erakusketak adierazten zuenAzkonak gaitasuna duela.

Aurrekoan esandako guztiak ez die ikusgai zeuden artelanei gordintasuna kentzen. Gogorrak ziren idatzietan, agirietan, bideoetan, argazkietan eta marrazkietan artistak azaltzen zizkigun gaiak: jaiotzeagatik sentitutako errua, abandonua, adopzioa, sexu abusuak, familia, tratu txarrak, prostituzioa, droga menpekotasuna, buruko gaixotasunak, norbere burua hiltzeko saiakerak eta abar. Horiguztia eta zerbait gehiago jasan duen norbaitek bizirik jarraitzerik ba ote du? Artea horrelako gaiak modu batera edo bestera tratatzeko balio al dezake? Hau da, artea terapia moduan erabili al daiteke? Eta horrek ba al du ikusleentzat interesik?

Erakusketaren galderak eragitekogaitasunaren inguruan hausnartzen ari nintzela konturatu nintzen ibilbidea bukatu nuenean. Horrekin batera, Montehermosoko ur biltegian sartu nintzenean neraman beste aurreiritzi bati aurre egin behar izan nion. Ez naiz ohitzen gaur egungo gizarteak intimitatearen exhibizionismoari dion atxikimendura. Beharbada beste garai batekoa naizelako edo, niretzat intimitatea gordetzen den balio batda. Horregatik ez nuen ondo ulertzen Azkonak bere ama biologikoa topatu zuenean era publiko batean azaldu beharra elkar ezagutzekotopaketa. Nola liteke emozionalaeta hain pertsonala den gertaera bat ikuskizun bihurtzea? Baina, artelan horren aurrean zegoen oholtzaren aurrean nengoela pentsatu nuen ezin zitekeela beste modu batera izan. Arteak artifizio bihurtzen zuela bestela jasanezina edo eutsiezina izan zitekeen zerbait. Distantzia edo fikzio itxura ematea artearen gaitasuna da, eta horrek eramangarriagoak egiten ditu onartzeko zailak diren egoerak.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.