artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mendaroko Santakutze kobazuloan Paleolitoko zenbait grabatu aurkitu dituzte

Bisonte baten irudia eta ahuntz batena, biak bukatu gabeak, eta irudirik osatzen ez duten zenbait marra antzeman dituzte. Gipuzkoan ez zen halako aurkikuntzarik egiten 2018az geroztik; Mendaron izan zen hura ere.

mendaroko-santakutze-kobazuloan-paleolitoko-zenbait-grabatu-aurkitu-dituzte
Santakutze kobazuloan topatu dituzten grabatuetako batzuen argazki bat. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 20a

Mendaroko Santakutze haitzuloan (Gipuzkoa)grabatu batzuk aurkitu dituztela jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mendaroko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Hain zuzen, bukatu gabeko bi irudi topatu dituzte; bisonte batena eta ahuntz batena, bai eta irudirik osatzen ez duten hainbat marra ere. Paleolitokoak direla ondorioztatu dute ikertzaileek, eta, lehen zantzuen arabera, duela 13.000 urtekoak izan daitezke, baina oraindik zehazteko dago.

Kobazuloa bera 1985ean aurkitu zuen Azkoitiko (Gipuzkoa) Munibe taldeak, eta 2023an topatutakoak dira orain aurkeztu dituztenak. Suharri kultur elkarteko kideek egin zuten aurkikuntza,EHUko Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak koordinatuta egindako lanetan. Kantabriako Unibertsitateko Cesar Gonzalez Sainz ikertzaileak egiaztatu zuen aurkikuntza. Egin beharreko azterketa arkeologiko eta artisitikoak egin ondoren erabaki dute grabatuen berri ematea. Halaber, grabatuen ezaugarri teknikoak eta duten antolaketa kontuan harturik, denak garai berean egin zirela azaldu dute adituek.

Santakutzeko kanpoaldean egindako arkeologia lanei esker, bertako faunaren eta harrizko materialen aztarnak ere berreskuratu ahal izan dituzte. Egindako analisien arabera, giza taldeek noizean behin erabiltzen zuten haitzuloa.

Ziklo bat irekitzea

Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak aurkikuntzaren garrantzia nabarmendu du: "2018az geroztik etenda zegoen ziklo bat ireki dute berriz ere". Izan ere, duela zazpi urte egin zen Gipuzkoan gisa horretako azken aurkikuntza, Mendaroko Agarre haitzuloan. Orduan zintzilikario bat eta labar artea topatu zituzten, Paleolitokoak haiek ere.Maria Jose Iriarte EHUko Historiaurreko Ikerketa Taldeko arkeologoak hauxe gehitu du: "Mendaron egiten ari diren ikerketek berresten dute irudikapen grafiko eta artistikoak ez zirela soilik horma euskarriaren gainean egin, hezurraren eta halako material organikoaren gainean ere egin zirela".


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.