artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Moroak behe lainoan

Hamabost eguneko tartean bi aldiz tokatu zait kolonialismoaren gaineko hausnarketa egitea. Lehenbizikoa hitzaldi batean izan zen. Arte historialari eta erakusketa komisario ezagun batek Sami herriaren egoera aipatu zuen, erakusketa eredugarriak aurkezten zituen bitartean. Itxuraz, Veneziako azken Biurtekoan samiek berezko pabiloia izan zuten, eskandinaviar herrialdeek utzitako tokian.

moroak-behe-lainoan
Anders Sunna, 'Illegal Spirits of Sápmi', 2022. Exhibition view: 'The Sámi Pavilion', 59th International Art Exhibition — La Biennale di Venezia, 'The Milk of Dreams', Venice (23 April—27 November 2022). Photo: Michael Miller / OCA À‚© Michael Miller / OCA

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Otsailaren 14a

Hizlariaren arabera, Sami herria Europako herri indigena bakarra da, eta bere kulturak eta hizkuntzak debekua eta bazterketa jasan dituzte mendeetan. Sami herria euskaldunak hitzaren bidez ordezkatuz gero, esaldiak aldaketa handirik ez zuela izango pentsatu nuen nire baitan. Onartuko dut euskaldunei herri indigena deitzea ez dela zeharo zuzena, baina bi estatu handiek euskal kultura eta hizkuntzari emandako tratua samierari emandakoaren oso antzekoa da. Baina hizlariak bi herrien antzekotasunak aipatzeko inongo keinurik edo iruzkinik ez egiteak harritu ninduen, batez ere, hizlaria bost urtez egon zelako Euskal Herriko museo batean lanean. Testuingurua, gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatea zen; beraz, diskurtso politzat hartu nuen, nahiz eta erraza den indigenei buruz hitz egitea hizkuntza hegemoniko batean. Gutxienez samiek pabiloi bat izan dute Veneziako 2022ko Bienalean Norvegiaren eskutik; euskaldunek pabiloi propioa izan gabe jarraitzen dugu, nahiz eta 1976tik, gutxienez, aldarrikatzen jardun.

Beste egoera batean gertatu zen bigarren hausnarketa. Erakusketa baten zabaltze ekitaldian, Donostiako udaletxeko marmolez betetako areto dotorean, gizon beltzaren argazkia ikusten dugu, arropa bereziz jantzita (Oteloren rolean?) eta palmondo batzuk eskuan dituela. Azalpenek ziotenaren arabera, artista angolarrak euskaldunek iraganean eragindako kolonialismoa islatu nahi zuen. Harritu ninduen iraganari jarritako arretak, orainaldian bizirik mantentzen den kolonialismoa baztertzen zuen bitartean. Ikertu eta aztertu behar dugu gure iragan koloniala, zalantzarik ez dut, baina gaur egun oraindik euskal gizartearen zati handi batek herrialde asko esplotatzen ditu etekin ekonomikoak ateratzeko, eta gaur egun Euskal Herria bi estatu kolonizatzaileen presiopean bizi da, nahiz eta azken horri buruz hitz egiteak arte garaikideko erakusketa batean txokokeria dirudien.

Iraganera eta ipar polora begira dezagun, gure orainaldia eta kokapena ahazten dugun bitartean: moroak behe laino artean izaten jarraituko dugu.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.