artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Klientelismoa

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

klientelismoa
William Hogarth, Botoak biltzen, 1755

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Martxoaren 12a

Hain zuzen, "populismoa, demagogia eta klientelismoa" egotzi zien EH Bilduko eta Sumarreko legebiltzarkideei. Hitz bakoitzak zutabe bat mereziko lukeen arren, klientelismoak behar du gaur arreta.

Erroma klasikoan sortu zen klientelismoa, eta, aro garaikideko politiketara egokituta ere, oinarri sinple samarra du: agintea duenak talde edo pertsona bati faboreak —ikus lanak, laguntzak, kontratuak— eskaintzen dizkio bere fideltasunaren truke. Eta hor funtsezkoa da agintea hitza. Izan ere, zein fabore eskain dezake botererik ez duenak? Nola liteke Eusko Jaurlaritza 1980tik ia modu jarraituan eta oraintxe bertan erkidegoko hiru aldundiak gobernatzen dituen alderdiak besteei klientelismoa aurpegiratzea? Zeinek du Euskal Herrian halako fabore sarea mantentzeko boterea? Akusazioa Trump edo Isabel Diaz Ayusoren mailakoa iruditzen zait.

Aurreko astean irratira gonbidatu ninduten Jaurlaritzak asmatu berri duen Artearen Euskal Sistemari buruz hitz egitera. Ibone Bengoetxeari ulertu nionaren arabera, orain arte egin duten gauza bera egiteari jarri dioten izena da hori. Bengoetxeak "konpromisoa" deitu zion: erakundeek beren artean kolaboratzeko konpromisoa —hori kultur politika balitz bezala, eta ez jakintzat hartu eta eska daitekeen minimoa—; artisten garrantzia hitzez eta ez ekinez laudatzeko konpromisoa —euren baldintza ekonomiko prekarioei inolako arretarik jarri gabe eta hierarkiak argi utziz: oso esanguratsua museoen zuzendariak prentsaurrekoan lehen lerroan eserita egotea eta artistak atzean, Bengoetxeak esaten duen bitartean sistema guztia sortzaileei zor zaiela—; eta ARCOn galeriei sostengua emateko konpromisoa, artelanak merkatuan saltzeaz bizi diren euskal artistak dozena erdira ere iristen ez direnean.

Horretaz guztiaz hitz egiteko, nitaz gain, artista bat nahi zuten irratikoek. Hainbatekin harremanetan jarri ziren. Denek esan zuten,off the record, ustezko sistema izen dotorea besterik ez dela, kulturgileak Euskal Herriko adituen artean prekarioenak direla, eta erakundeek ez dutela kultur politika eraginkorrik egoera horri aurre egiteko. Ondoren, denek eman zuten aditzera ez zirela ausartzen irratian publikoki hitz egitera. Azkenean Alain Urrutiak hartu zuen parte: urteak daramatzaBerlinen, eta, hortaz, ez du errepresaliez —erakusketak, diru laguntzak edo erosketa aukerak galtzeaz— beldur izan behar.

Beraz, egia da klientelismoa badela. Sarea eraiki duen patroia zein den da galdera.


fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.