artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nicholas Nixon: "Kamerarekin ere idazle bat bezalakoa izan nintekeela ikusi nuen"

Argazkilari estatubatuarraren bost hamarkadako ibilbidea jasotzen duten berrehun lan batu ditu Bilboko Rekalde aretoak. Hies gaixoei eta Brown ahizpei eskainitako serieak daude ikusgai jarritakoen artean.

nicholas-nixon-kamerarekin-ere-idazle-bat-bezalakoa-izan-nintekeela-ikusi-nuen
Nicholas Nixon argazkilariari eskainitako erakusketa Bilboko Rekalde aretoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Martxoaren 12a

1987koa da lehen irudia. Hezur eta azal baino ez da jadanik Tom Moran izeneko gaztea, baina oraindik gai da buruari eusteko, inorenlaguntzarik behar izan gabe. Bilboko Rekalde aretoaren gela nagusiaren erdialdean, sei argazkiko multzo bat osatzen dutelako haren erretratuek, eta hori ere ikusiko duelako bisitariak ondorengo irudietako batean, haietako batean adineko emakumezko baten eskuek helduko diotelako Moranen buruari, hark kamerari begira diezaion. Haren alboan, beste argazki sorta batean, hura irekitzen edo hura ixten ari ote den jakiteko modurik gabe, ate baten eskutokiari heltzen ikusiko du bisitariak Donald Perhamen beso hezurtsua, eta, atearen goialdeko leihoaren beste aldetik, ezinbestean, irudiaren erdialdea hartzen duten haren 6 urte inguruko semearen begiekin aurrez aurre topo egiten amaituko du gero. Erabat zehazterik ez dagoen zerbait galdetzen ari dela dirudi. Nicholas Nixon argazkilariak eta Bebe Brown emazteak urtebete pasatxo eman zuten hiesa zuten gaixoak erretratatzen eta elkarrizketatzen, eta lan zabalago horren erakusgarridira Nathaniel Perhamtxikiaren begiak. Nixonen bost hamarkadako ibilbide osoa jasotzen duen 200 irudiko erakusketa antolatu du Bilboko aretoak, eta ekainaren 28ra arte egongo da zabalik.

Carlos Gollonet Mapfre fundazioko argazkilaritzako komisario buruak 2017an antolatu zuen Nixoni eskainitako erakusketa, eta Bilbora heldu aurretik hamaika herrialde eta aretotan egon da ikusgai. Izan ere, izen ezaguna da Nixonena argazkilaritza garaikidearen historian. Horregatik, Bilbon ez ezik, Madrilen, Bruselan eta Sao Paulon ere izan da hari eskainitako erakusketa,baina orain arte beste inon erakutsi gabeko hamar argazki inguru ere gehitu dizkiote bildumari Rekalde aretoan. Etxe inguruko lorategietan egindakoak dira haietako batzuk, eta argazkilariak emazteari ateratako erretratu bat da lanik berriena. "Apenas dituen aste batzuk", azaldu du Nixonek berak. Eta, hain justu, azken lan horrek ixten du erakusketako ibilbidea.

1947an jaio zen Nixon, Detroiten (AEB), eta literatura ikasketak egin zituen gero Michigango Unibertsitatean. Han zela, ordea, udakoargazkigintza ikastaro batean eman zuen izena, eta, argazkilariak Bilbon kontatu duenez, horrek markatuko zuen bere bizitza. "Auzoko botikan Leica bat zuten salgai, 260 dolar balio zituen. Ikastaro hartan parte hartzeko kamera bat behar nuen, eta huraxe erosi nuen. Ez nekien Cartier Bressonek ere kamera hori erabiltzen zuenik, ez eta Cartier Bresson nor zen ere". Eta, bost hamarkada baino gehiago joan diren arren, zehaztasunez gogoratu du kamera harekin atera zuen lehen argazkia.

Paisaiak eta jendea

Garai hartako argazkiekin abiatzen da Bilboko ibilbidea. Paisaiak nagusitu ziren lehen lan horietan, eta, Gollonetek defendatu duenez, irudi horietan argiago ikus daitezke sortzailearen "erreferentzia literarioak", beste argazkilarien oihartzuna baino. William Faulkner, Marcel Proust eta James Joyce aipatu ditu haien artean. "Kamerarekin ere idazle bat bezalakoa izan nintekeela ikusi nuen", onartu du argazkilariak.

Paisaiekin hasi arren, ordea, berehala hasiko zen jendea erretratatzen. Eta argi ikusten da hori erakusketako ibilbidean ere.

Leica utzi, eta Walker Evans argazkilariaren lanaren zehaztasun eta definizioak erakarrita, tripodearekin erabili beharreko 4x5 hazbeteko kamera astun bat erabiltzen hasi zen Nixon 70eko hamarkadan. Minutuak behar izaten dira tresneria hori doitzeko, baina, erabiliaren erabiliz, trebezia handia lortu zuen argazkilariak. "Nahikoa nituen hamar segundo". Eta, gaitasun horri esker, zehaztasuna ez ezik, freskotasuna ere badute haren konposizioek.

Kronologikoki ez ezik, sailka ere antolatu dute erakusketa. Argazkilariaren gai sozialekiko sentiberatasunaere erakusten dute lan horiek. Nixonek hainbat urte egin baitzituen adinekoentzako zentro batean boluntario, eta, hain zuzen, zentro horretan ateratako erretratuek osatzen dute Adinekoakizeneko irudi serieko erretratu sorta. Bada bikoteek eta biluziek osatutako beste argazki serie bat ere, bai eta familia argazkiek osatutako beste bat ere.

Gela oso bat jarri dute Brown ahizpei eskainitako argazki seriearentzat. Hori da Nixonen lanik ezagunenetako bat, eta haren kalitatea nabarmendu du komisarioak ere. Gollonet: "Artearen historia osoan denborari eskaini zaizkion artelanik onenetako bat da".

Brown ahizpak

Nixonen emaztea eta haren hiru ahizpak dira argazki sorta horretako protagonistak. Lau emakumeak agertzen dira irudi guztietan, beti kanpoalde batean, eta ezkerretik eskuinera beti ordena berean kokatuta. 1975ean atera zuen haien lehen irudia argazkilariak, eta, geroztik, urtero-urtero egin dute argazkia, 2022ra arte. Zahartzen ikus ditzake bisitariak irudiz irudi. Aldatzen igar dezake haien arteko harremana. Nixonek gogoratu duenez, argazki horiekin ahal bezainbeste urtez jarraitzea zen bere asmoa, baina 2017an, bost urteren buruan proiektua amaitutzat emateko asmoa adierazi zioten ahizpek.

Gaur egun ere argazkiak egiten jarraitzen du Nixonek. Kamera gainean zuela egin du Bilboko erakusketaren aurkezpena ere. "Normalean, kalera atera, eta zerbaitek harrapatu egiten nau. Beti gertatzen da. Fede moduko bat diot horri, eta gertatzen denean, erreakzionatu egiten dut, bai, behintzat, hies gaixoen kasuan bezala, gai jakinen bat lantzen ari ez banaiz".

Leica bat erabili ohi du egun, baina kamera digitala ere baliatzen du inoiz. Esate baterako, hala atera ditu ibilbideko azken argazkiak. "Erakusketako gainerako irudi guztiak analogikoak dira, eta, egia esan, ez zait askorik gustatzen prozesu digitala. Ordenagailuan editatzen aritzeabaino nahiago dut gela beltzeko errebelatze prozesua; fisikoagoa da".

nicholas-nixon

Nicholas Nixon

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Martxoaren 02tik
2026ko Ekainaren 28ra


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.