artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eginzaleak! 2025 topaketak fanzineak, inprimatzeko teknikak eta edizio independentea ezagutzeko

2025ek edizio independentearen eta sorkuntza grafikoaren tokiko eta nazioarteko erreferenteak bilduko ditu, autoedizioari buruzko ikuspegi zabala eta askotarikoa eskaintzeko. Tabakalerako hirugarren solairuan gune ireki bat egongo da prozesuak, teknikak eta lankidetza-proiektuak esploratzeko.

eginzaleak-2025-topaketak-fanzineak-inprimatzeko-teknikak-eta-edizio-independentea-ezagutzeko

| 2025eko Abenduaren 15a

Datorren abenduaren 20an, Eginzaleak!en hamahirugarren edizioa izango da Tabakaleran. Urtero egiten den topaketa honek teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruko egitearen kultura eta praktika kolaboratiboak goratzen ditu. Urtean zehar Medialab Tabakaleran garatutako proiektuak azaltzeko erakusleiho gisa egonkortuda ekimena, eta DIY (egizu zuk zeuk) filosofia partekatzen duten kolektiboak, eragileak eta herritarrak gonbidatzen ditu.

Eginzaleak! 2025ek ibilbide bat proposatzen du autoedizioaren unibertsoan barrena, kultura autogestionatua markatu duten inprimaketa- eta erreprodukzio-teknikekin: risografiatik hasi eta fanzineak eta argitalpen alternatiboak sortzeraino. Gainera, edizio independentearen eta sorkuntza grafikoaren tokiko eta nazioarteko erreferenteak bilduko ditu, autoedizioaren panoramaren gaineko askotariko ikuspegiak erakusteko:

Asier Aguayok (Bilbo) —UPV/EHUn doktoregaia eta sortzailea S0K0RR0 ezizenez— grafikagintza politikoari buruzko bere ikerlana eta eskuzko tipografian duen esperientzia joria partekatuko ditu. El Lirón Gris proiektuagatik ezaguna den Elisabeth Pérez Fernández (Barakaldo) ilustratzaile eta Irudikako nazioarteko programen koordinatzaile eta zuzendariak hurbilketa sortzaile bat proposatuko du grabatuaren teknikara. Colorama (Berlin) proiektu-guneak, Johanna Maierskik sortuak, risografiako bere lan editoriala hurbilduko du, baita autoedizioa, esperimentazioa eta baliabideetarako sarbide zuzena ardatz dituen bere hezkuntza-programa ezaguna ere. Familia Plómez (Madril) kolektibo eta elkarte kulturalak inprenta tradizionalaren bere defentsa aktiboa erakutsiko du, tipografiako lanbidearen eta artisau-lanaren balioa bizirik mantenduta burutzen duena. L'Automàtica (Bartzelona) diseinatzaile grafiko, artista eta ilustratzaileen kolektiboak elkarte kultural eta esperimentazio grafikorako gune bihurtutako inprenta berreskuratzen egin duen lana partekatuko du. Artisau-serigrafiako Lanevera Ediciones tailerrak (Valentzia) ere parte hartuko du, irakaskuntzan, ikerketan eta egonaldi esperimentaletan ibilbide sendoa egina duenak. Gainera, Maialen Arocena (Irun) ilustratzaile eta muralgileak koadernaketa-ariketa errazak erakutsiko ditu, eta Maider Leturiaga (Zarautz) ilustratzaileak monotipiekin esperimentatzeko gonbitea egingo du, risografiako masterrak erabilita.

Horiekin guztiekin, eta egun osoan zehar, Tabakalerako hirugarren solairua laborategi grafiko bihurtuko da, sortzaile gonbidatuen teknika eta prozesuen erakustaldi aktibo batekin, non publikoak zuzenean parte hartu ahal izango duen edizio eta esperimentazio artistikoko ariketetan. Egunean zehar, hurbiltzen direnek hainbat teknika esploratu ahal izango dituzte, tartean risografia eta monotipia edo fanzineak eta koadernaketa-ariketa errazak eskuz egiteko moduak, eta faxa, tipo mugikorrak edo Letraseta bezalako tresnak erabili ahal izango dituzte.

Gainera, programazioan bi lantegi izango dira. Alde batetik, familiei (+5 urte) zuzendutako Bloke print lantegia, Ander Pérez de Arenazak (Donostia) emango duena. Animaziogile eta ilustratzaile honen lanak animazio-teknikak eta iruditeria propio bat uztartzen ditu, mitologiaren eta umorearen eraginak jasotzen dituena. Parte-hartzaileek arte grafikoen mundua ezagutuko dute hurbiletik eta, sormenaz baliatuta, eraikuntza-blokeak erabiliko dituzte estanpazioak egiteko.

Bestalde, Risogramak. Risografiako animazioa lantegia eskainiko da, helduei zuzendua eta Rapapawnek (Galizia) dinamizatua. Cynthia Alfonsok eta Óscar Rañak osatutako estudio hau nazioartean da ezaguna bere animazio esperimentalagatik eta iruditeria geometrikoagatik. Lantegi honetan, parte-hartzaileek inprimagailu risografikoa erabiltzen ikasiko dute, animazio txiki bat sortzeko. Ideia bat garatuko dute, irudiak prestatuko dituzte, eta konbinatu egingo dituzte loop animatu bat sortzeko, azkenean bideo bihurtuko dena.

Lantegietarako izen-ematea Tabakaleraren webgunean edo zentroaren informazio-gunean egin daiteke.

Programak topaketan parte hartu duten sortzaileen aurkezpen laburren saio batekin jarraituko du, eta DJ saio batekin amaituko da, Siwanabaren eskutik; musikarekin batera, risografiako animazio-lantegian sortutako bisualak proiektatuko dira.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.