artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiruki: errealismoa oinarri duen erakusketa kolektiboa

Susana Ferreirak, Cristina Guerrerak eta Udane Juaristik egindako lanek osatzen dute bilduma, eta Donostian jarri dute ikusgai. Gorputzak, objektuak eta eszenak dituzte abiapuntu; horien bitartez, artista bakoitzak bere barne mundua islatu du.

hiruki-errealismoa-oinarri-duen-erakusketa-kolektiboa
Susana Ferreira, Cristina Guerrero eta Udane Juaristi erakusketa aretoan, gaur, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urtarrilaren 17a

"Artea hizkuntza bat besterik ez da, non artistak bere barne mundua azaleratzen duen. Hiru artista erabat ezberdinen lanak ditugu hemen. Bizitza ikusteko hiru forma, eta hiru barne mundu". Hala definitu du Hiruki erakusketa Xabier Obeso komisarioak. Hiru artista gipuzkoarrek beren lanekin jantzi dituzte Donostiako Okendo kultur etxeko erakusketa aretoko hormak: Susana Ferreirak, Cristina Guerrerok eta Udane Juaristik. Azaldu dutenez, intimoaren eta kolektiboaren arteko harremana islatzen du bildumak, eta errealismora jotzen duen artea dute piezek oinarri. Hain justu, horixe bera jarri nahi izan dute erdigunean: errealismoa.

Objektuak, gorputzak eta eszenak abiapuntutzat hartu dituzte artistek, eta, komisarioaren ustez, errealismoaz baliatu dira horretarako: "Lan hauek ez dute eguneroko ikuspegia soilik erakusten. Gizartea pentsatzeko eta zalantzan jartzeko modu bat dira, bai pentsatzen duguna eta bai egiten duguna".

1 - Udane Juaristi: Oinak abiapuntu

Kaleak eta jendearen oinak mihiseetara eraman ditu Udane Juaristik, horiek baititu inspirazio iturri. Haren hamabi koadrok hartzen dute aretoko ezkerreko aldea. Koloretako lan bat eta zuri-beltzeko beste bat tartekatuta zintzilikatu ditu denak, "lehenaldia eta orainaldia ikusarazteko". Jendearen joan-etorria da nagusi haietan; batzuk alde batera doaz, eta beste batzuk, beste aldera. Artistaren hitzetan, "elkarrizketa bat" sortu nahi izan du lan guztien artean, horregatik daude horrela kokatuta: "Eszena urbanoak dira, eta egunerokoa adierazten dute. Jendea interesatzen zait, eta jendearen mugimendua". Mihise handiez gain, hormaere baliatu du lanetan. "Espazioekin jolastu nahi izan dut, ikusleak mihisetik harago beste espazio batzuetan sartzeko". Muralgintzan aritzen da, eta aitortu du, agian, horregatik erabili duela horma.

Koadroetan elementu nagusi bat atzeman daiteke: oinak. Horri garrantzia eman nahi izan dio, eta eszena bera "bigarren" plano batean utzi: "Horrela, badirudi edozein toki izan daitekeela. Koadro batean San Frantzisko ageri da, bainaedozein leku izan daiteke. Pertsonaian zentratuta dago, ez lekuan".Pertsonaiak ere modu "anonimoan" margotu ditu, aurreko ideiaren bide beretik jo nahi izan duelako: "Edozein izan daiteke". Ikusleak interpretazio libre bat egitea da haren helburua.

2 - Cristina Guerrero: Feminismoa norbere burutik

"Objektuen mundua dut gustuko, eta emakumezkoen irudiekin alderatzen dut". Eta bide horri segika ondu ditu Cristina Guerrerok erakusketako lanak: objektu bat eta emakume baten irudia elkarren ondoan jarri ditu hormetan; oraingo honetan, berezitasun txiki batekin: bera da koadroetako emakumea. "Nortasunbaten atzean ezkutatzen gara, gizarteak inposatutako nortasunetan". Horren inguruan hitz egiten du irudien bitartez. Auto-stop egiten duen andre bat ageri da irudi batzuetan, emakumeen "askatasuna" transmititu nahi izan baitu: "Auto-stoparen gaiaz hitz egiten dut, betidanik arriskutsutzat jo baita, eta egitea debekatu baitigute. Beraz, nik aldarrikatzen dut nahi dudana egiten dudala, eta auto-stop egiten dudala nahi dudan lekura joateko".

Aitortu du gustukoduela euskarri ezberdinen gainean esperimentatzea, eta argi ikus daiteke hori erakusketan. Besteak beste, metala, metakrilatoa eta mihisea erabili ditu orain arte. Edonola ere, azkenaldian hondoa kendu die koadroei, eta figura bakarrik utzi, "objektuari berari garrantzia eta protagonismoa emateko", haren hitzetan: "Ez nion zentzurik bilatzen hondo zuri baten gainean margotzen jarraitzeari; beraz, metalezko pieza moztuak erabiltzen hasi nintzen".Argiak ere gehitu dizkie lan horiei. Horrez gain, beste hainbat koadro egin ditu, tamaina txikiagoan, eta beste formatu batean. Klarionak erabili ditu egurraren gainean margotzeko, baina feminismoa atzean utzi gabe: "Harremanak egin ditut hainbat figuraren artean, dibertsioa baita nire munduaren parte".

3 - Susana Ferreira: Argia leku ilunetan

Arkitekturaren mundutik dator Susana Ferreira, eta nabari da haren obretan. Abandonatuta dagoen Irungo (Gipuzkoa) aduana zaharra da protagonista haietan, eta "argia" eta "edertasuna" eman nahi izan dizkio lekuari. "Argiak eta itzalak sortzen saiatzen naiz, opakuak gardenarekin bat egiteko". Hala ere, ez da obretan presente dagoen kokaleku bakarra.Irungo Txingudi ikastola ageri da lan batzuetan; izan ere, bertan hazi zen "artistikoki". Irunen bertan egon ziren ikusgai, baina Donostiara ekartzeko "gogoa" zuela aitortu du.

Inguruan dituen gauzak margotzen ditu Ferreirak, ikus daitekeen moduan —Irungoa da bera—, eta adierazi du Irungo eraikinak marrazteak aukera eman diola beti gauzak gehituz joateko. Koadro batean baino gehiagotan ikus daiteke geruzak gehitzeko hautu hori: "Hemen dagoen koadroetako bat, esaterako, Bartzelonan egon zen, eta hona ekarri nuenean gauza gehiago gehitu nizkion. Bururatzen zaidan edozer gauza gehitzen diet koadroei". Haren ustez, irudia aitzakia da pintura sortzeko, eta edonon topatzen du aitzakia hori: "Edozein lekutan ikusten dut inspirazioa, baita filmetan ere".

Obrak eta artista bera gertutik ezagutzeko, otsailaren 26an sormen prozesuari buruzko hitzaldi bat emango du Ferreirak, Okendo kultur etxeko areto nagusian.

hiruki

Hiruki

Cristina Guerrero, Susana Ferreira, Udane Juaristi

Okendo Kultur Etxea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urtarrilaren 15etik
2026ko Martxoaren 06ra


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.