artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Veneziako Biurtekoaren paradoxak

Hurrengo egunotan, maiatzaren 6tik 8ra, Etxepare Institutuak bultzatutako I Baschi alla Biennale 1976/2026 erakusketa eta ekitaldi akademikoa egingo dituzte Venezian. Nazioarteko arte ospakizun ospetsuan euskaldunek orain 50 urte izandako lehen parte hartzea oroitu nahi da horrela, eta euskal artistak berriz ere arte munduaren zentro bilakatzen den testuinguruan kokatu.

veneziako-biurtekoaren-paradoxak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 6a

Data ez da zorizkoa: Biurtekoaren previewegunak dira, alegia, mundu osoko profesionalei zuzendutako egunak. Ongi pentsatutako promozio eta zabalkunde-estrategia, beraz.

Inoiz bisitatu ez dutenentzat, garrantzitsua da jakitea Biennaleak bi atal dituela: batetik, erakusketa handi bat, komisario entzutetsu bati enkargatuta eta hainbat egoitzatan, baina batez ere Arsenalean zabaltzen dena; eta bestetik, estatuen bidez antolatzen den ordezkaritza bat, pabiloietan antolatuta. Giardini izeneko eremuan kokatuta daude parte hartu zuten lehen estatuen eraikinak, eta ondoren gehitu diren askok Arsenalean edo hirian bilatu dituzte egoitzak. Pabiloi bakoitza dagokion estatuak antolatzen du eta erakusketa bereizi bat da.

Agian oker naiz, baina esango nuke "pabiloi nazionalen" estruktura hori mantentzen duen biurteko bakarra dela Veneziakoa; São Paulokoan, adibidez, orain dela hogei urte baztertu zuten herrialdeka antolatutako ordezkaritza. Hortaz, Venezian, artistak, Olinpiar Jokoetan bezala, lurralde bat ordezkatzen ari dira, gustatu ala ez. Horregatik ere Kataluniak urte batzuk daramatza espazio bat alokatzen, Biennalearen programa osagarrian agertuz eta, nolabait, bere estaturik gabeko nazio izaera aldarrikatuz. Eta horregatik ere zentzua du Etxeparek izaera nazionala duen ekimena bertan antolatzea eta ez, adibidez, São Paulon.

Ongi dakigu Euskal Herrian estatu eta nazioen ordezkaritzaren kontua ez dela gauza neutroa. Eta, izan ere, une gorabeheratsuan iritsiko da euskal presentzia Veneziara. Aurreko astean Biennaleko bost epaimahaikideek dimisioa aurkeztu zuten, erakusketa antolatzen duen fundazioak Israel eta Errusiako ordezkaritzak sarietatik kanpo ez uztea erabaki duela salatzeko. Publikoak bozkatuko omen du zein den pabiloirik onena, Eurovisionen bezala.

Pena ematen dit euskal ordezkaritza urte honetan eramatea: Eurovisionen Espainiako estatuak egin zuen bezala, parte hartzeari uko egitea keinu ederra litzateke. Baina 50 urte ondoren lehen aldiz ordezkaritza dugun urtean egingo diogu uko? Are gehiago, gure ordezkaritza ñimiñoa denean, hiru eguneko erakusketa eta egun bateko ekitaldi bat soilik, eta ez ikusgarritasuna duen Giardinietako pabiloi nazional bat? Ez du zentzurik. Beraz, hor egongo gara: Israeli eta Errusiari betoa jartzen ez dien ospakizunean gure nazio izaera aldarrikatzen.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.