artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euriari begira

INES MEDINA. Ikerketa analitiko-plastikoa (1978-1995) | Artista. Ines Medina. | Non. Artium museoan, Gasteizen. | Noiz arte. Ekainaren 1era arte.

euriari-begira
Ines Medinaren erakusketako obra bat, Artiumen. RAUL BOGAJO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 12 Avril 2025

Artium euskal arte garaikidearen museoa izanik, haren erakusketa politikako ildo garrantzitsu bat euskal arte garaikidearen erakusleiho izatean datza, hain zuzen; hainbat belaunalditako artisten ikusgarritasuna eta balioztatzea bermatuz, eta euskal testuingurutik esparru zabalagoetara begira jarriz. Hori horrela, museora bertaratzen den orok badaki gutxienez euskal artistaren baten banakoa izango duela zain bertan, eta badaki lorategiaren parean kokaturik dagoen aretoan izango dela hura.

Bildumako erakusketaren aretoak gurutzatu eta eskaileretatik igota ailegatu daiteke hara; eskailerak amaitzean zegoen hall antzeko bat gurutzatu, eta espazioa ezagutzen ez zutenentzat oso intuiziozkoa ez zen ibilbidea eginaz. Orain, ordea, espazio horretara ematen duen sarrera lekualdatu dute: eraikinaren barnetik igaro beharrean, kanpora irten, lorategia gurutzatu, eta instalatu berri duten beirazko egituratik barneratzen da. Zuzenagoa da, argiagoa eta erosoagoa; euririk egiten ez duenean behintzat.

Une honetan Ines Medinaren banakoa dago bertan; haren ibilbide artistikoaren lehen garaian ardazten da: Inés Medina. Ikerketa analitiko-plastikoa 1978-1995.

Areto honetako beste erakusketetan ere egin ohi duten moduan, artelanak hainbat eratako dokumentuekin batera jarrita daude elkarrizketan. Batetik, Medinaren lan eta ikerketa prozesua osatu duten paper gaineko lanak daude; eta bestetik, eta erakusketari amaiera ematen diola, Medinaren artxibo pertsonaleko zenbait elementu: lanen argazki efimeroak, iraganeko erakusketen eskuorriak eta haren lanari buruz idatzitako kritikak, besteak beste.

Erakusketekin gozatzeko eta disfrutatzeko modu asko daude. Moduetako bat artelanen instalazioak sortzen duen gozamen estetiko eta bisualaren bidezkoa izan daiteke, zentzumenek gidatutako hurbilpena estimulatzen duena; espazioaren kontrola eta instalaziorako abileziaren bidez erdiesten dena bereziki. Beste bat, berriz, gozatze kontzeptuala litzateke, estetika abiapuntutzat hartuta artistaren egitekoan eta lantzen dituen esparruetan sakonduaz egiten dena. Baina erakusketa berean gerta daitezke biak.

Kasu honetan, gozamen estetiko edo bisuala berehalakoa da, bereziki erakusketaren bigarren aretoan. Artelanak erritmo ezberdinak sortzen dituen instalazioaren bidez aurkezten dira, eta haien aurrean gainazaletako lerro ortogonalen dantzan eta lehertze batean murgiltzen da bisitaria. Erakusketa jakin honetan, ordea, gozamen kontzeptualean sakontzeko aukeraren falta sumatzen da: dokumentazioa bera artelanekiko destokitua dagoela ematen duelako zenbaitetan, eta Medinaren garai hartako lan ildo bakarra aurkezten delako. Erakusketan aurkezten den izaera geometriko-formaleko lanez gain, askoz ere organikoagoa eta figuratiboagoa den beste ekoizpena ere garai berean egin zuen arren; eta itxuraz hain ezberdinak izanik ere, erro komun bera zutena.

Bi lan ildoen arteko ezberdintasun estetiko hori dela eta, elkarrekiko modu isolatuan aurkeztu ohi izan dira bere aurreko erakusketetan ere. Erabaki horiek, ordea, kuratorialak eta instituzionalak izan dira kasu gehienetan, eta Mediraren ekoizpenaren eta ikerketaren konplexutasuna eta emankortasuna sakonean ulertzeko zailtasunak dakartzate; erakusketa hau horren adibide da. Izan ere, izenburuak iradokitzen du artistak lan formal eta geometrikoak soilik egin zituela garai hartan. Eta, horrela, erraza da betiko tranpan erortzea: euskal tradizio geometriko-abstraktuaren genealogian modu errazean txertatzen den aspektuari soilik ikusgarritasuna eta balioztatzea emanaz, historiaren irakurketa hegemonikoari jarraitu, eta artista rara avis bilakatzea, joera bereko gainontzeko gizonezko artisten artean.

Ondorioz, bertaratzeko egin duten sarrera berriaren tankeran, erakusketa zuzena, argia eta erosoa da. Baina euria egitea saihetsezina eta beharrezkoa den moduan, ustezko zuzentasun, argitasun eta erosotasunak kolokan jartzea ere nahitaezkoa da. Eta, Medinaren kasuan, benetako erronka haren ekoizpenaren eta ikerketaren aspektu guztiak hartzen dituen proposamena plazaratzean datza.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).