artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak ekoitzitako Marina Otero Verzier artistaren "Konpost Konputazionala" instalazioari S+T+Arts 2025 saria eman dio Europako Batzordeak

Marina Otero Verzierrek sortu eta Tabakalerak DIPCrekin elkarlanean ekoitzitako pieza saritua irailean aurkeztuko da Ars Electronica jaialdian. Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketan ikusgai egon zen "Compost computacional" lanak iraunkortasun digitalari buruzko hausnarketa kritikoa planteatzen du.

tabakalerak-ekoitzitako-marina-otero-verzier-artistaren-konpost-konputazionala-instalazioari-s-t-arts-2025-saria-eman-dio-europako-batzordeak
Maria Otero Verzier. TABAKALERA

| 5 Juin 2025

Marina Otero Verzier arkitekto eta ikertzaileak garatutako eta Tabakalerak Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) lankidetzan ekoitzitako Compost computacional instalazioak Aipamen Berezia jaso du S+T+ARTS 2025 sarietan. Europako Batzordeak sustatutako sari horiek artea, zientzia eta teknologia uztartzen dituzten proposamen berritzaileenei aitortza egitea dute helburu.

Obra berariaz sortu zuen artistak Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketarako. 2023ko azarotik 2024ko otsailera Tabakaleran ikusi ahal izan zen Maria Ptqk-k komisariatutako proiektuaren barruan. Gainera CIRCE (Creative Impact Research Center Europe) programaren laguntza izan zuen. Compost computacional obran biltegiratze digitalaren ingurumen-inpaktua kritikoki aztertzen du Otero Verzierrek eta antzinako eta etorkizuneko teknologien arteko elkarrizketa sinbolikoa proposatzen du. Orain, jaso berri duen aitortzari esker, berrikuntza kulturalaren eta teknologikoaren abangoardian kokatzea lortu du nazioartean. Bere dimentsio artistikoaz haratago, lanak iraunkortasun digitalaren, zientziaren eta irudimen kritikoaren esparruan duen potentzial eraldatzailea nabarmentzen du sariak.

DIPCk garatutako simulazio astrofisikoen hondar-beroak elikatutako vermikonpostaje-sistema bat eta quipu inca bat — datuak kodetzeko sistema zaharra — protagonista duen pelikula baten bidez, Compost Computacional-ek gaur egungo azpiegitura digitalen iraunkortasuna pentsatzeko modu berriak proposatzen ditu, bereziki adimen artifizialaren hedapen-testuinguruan.

Proiektuak ezagutza tradizionala eta abangoardiako teknologia uztartzen ditu gure garaiko gai kritiko bati heltzeko: datuak biltegiratzearen ingurumen-kostu handia. Alderdi teknikoaz harago, instalazioak premiazko galderak egiten ditu ezagutza-sistemen kultura-ondareari buruz eta azpiegitura kontzienteagoak eta birsortzaileagoak imajinatzeko beharrari buruz.

Txomin Romero (DIPC), Silvia Bonoli (DIPC), Raúl Angulo (DIPC), Jens Stücker (Vienako Unibertsitatea) eta Fernando Álvarez González (UPV/EHU) ikertzaileekin batera garatu zen instalazioa, eta Tabakalerak AZTG – Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea bere lan-ildoaren esparruan bultzatutako prototipoetako bat da. S+T+ARTS sarien aitorpenaren barruan, Compost computacional 2025eko irailaren 3tik 7ra egongo da ikusgai Linzeko (Austria) Ars Electronica jaialdian, kultura digitalaren eta berrikuntza teknologikoaren arloko nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako batean.

Nazioarteko epaimahaiaren sariak kultura-berrikuntzan Europako erreferente gisa sendotzen du Tabakalera, eta sorkuntza artistikoa eta ezagutza zientifiko eta teknologikoa elkartzeko plataforma gisa betetzen duen eginkizuna nabarmentzen du.

Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketa CIRCE - Creative Impact Research Centre Europe-ren esparruan garatu zen. Diziplina arteko eta nazioarteko gogoeta-taldea da, eta politikak ekonomia sortzaileak nola lagundu ditzakeen eta Europan horiek duten eragina aztertzen du. CIRCE Alemaniako Gobernu Federaleko Kultura eta Komunikazio komisioak finantzatu zuen Europako Batzordearen Brexit-era Egokitzeko Erreserbaren baliabideekin (2022-23).

Marina Otero Verzier

Marina Otero Verzier arkitektoa eta ikertzailea da. Gaur egun irakasle bisitaria da New Yorkeko Columbia Universityko Graduate School of Architecture, Planning and Preservation (GSAPP) delakoan. 2023tik Reina Sofia Museoaren Arkitekturako eta Diseinuko Aholkulari Batzordeko kide da. 2020tik 2023ra Design Academy Eindhoven-en Diseinu Sozialeko Masterra zuzendu zuen, eta 2015etik 2022ra Ikerketako zuzendaria izan zen Het Nieuwe Instituut-en (Rotterdam).

Bere lanaren ardatza etorkizun kolektibo jasangarriagoak irudikatzea da, datuen biltegiratzetik hasi eta lan, osasun mental eta baliabideen erauzketaraino. Hainbat erakusketa komisariatu ditu, hala nola Work, Body, Leisure (Herbehereetako pabiloia, Veneziako 2018ko Arkitektura Biurtekoan), After Belonging (Osloko 2016ko Arkitektura Hirurtekoa) eta Deseos compulsivos (Portoko Udal Galeria, 2023). 2022an, Harvardeko Wheelwright sari ospetsua jaso zuen Future Storage proiektuagatik (Konpost Konputazionala).

galerie d'images

maria-otero-verzier-ren-obra

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).