artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Miroren errealitatea

Bi marra, izar urdina, aurpegi antzeko bat eta behatz handiak dituen hanka, guztia hondo zuriaren gainean. Besterik ez. Sinpletasuna eta eraginkortasuna 65x81 zentimetroko koadro batean. Joan Mirok harrituta uzten gaitu horrelako lanekin.

miroren-errealitatea
Joan Miro - Paisaia (Erbia) - 130x195cm À‚©Miro oinordetza, 2023

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Martxoaren 22a

Ez da zaila egiteko, ez da zaila ulertzeko, baina zailtasun handia izango genuke egin nahiko bagenu edo azaldu nahiko bagenu. Artearen bikoiztasun horrek erakartzen gaitu Guggenheim museoan ikusgai dagoen Joan Miro. Errealitate absolutua. Paris 1920-1945 erakusketan.

Artistaren garai emankorrena izan zela ezin da ukatu. Bertan azaldu ziren gero Mirorenak egiteko eratzat ditugunak: landutako hondo lauak, forma sinple koloreztatuak (urdinak, gorriak eta beltzak batez ere), marraz osatutako oinarrizko formak (lerroak, izarrak, puntuak, buztan antzekoak, eta abar). Ezaugarri hauek betiko geratu ziren bere pinturan, eta Bartzelonatik eramandako figurazioak abstrakziorantz egin zuen bidea ondo baino hobeto ikusten da erakusketaren lehendabiziko atalean. Hasierako irudi haiek guztiek gorputza eta bolumena galdu zuten minimora laburtzeko. Marra batek eta kolore batek koadro bat bete badezakete, zertarako gehiago? Historiaurreko zein umeen pinturek sinplifikazio horretarako bidea erakutsi zioten. Lan horiek harritzen bagaituzte, zertarako gehiago konplikatu?

Hain zuzen, berezia da ikustea umeek duten erraztasuna Miroren artearekin bat egiteko. Bisitaldian topatutako ume txikien erantzunak harritzekoak ziren gidariak egindako galderen aurrean. Ez zegoen helduek sarritan egiten dugun protestarik ("ez dut ulertzen, zer esan nahi du?", "4 urteko ume batek egingo zukeen"...), umeek berehala ikusten zuten Mirok adierazi nahi zuena. Pintura mota hori ez zen harritzeko modukoa haientzat; marrak eta koloreak ezagunak dira haientzat. Eskuak kolore orean bustitzea eta koadroaren kontra jartzea eskolan egiten duten ohiko ariketa da. Beltzez osatutako zirriborroa (txarrimotoa, txikitan esaten genuen modura) ez da arraroa haientzat. Koadroan zehar sakabanatuta ikusten zituzten letrak batere arazorik gabe irakurtzen zituzten.

Gozamena izan zen umeek Miroren koadroen aurrean zuten jarrera ikustea; hain zuzen ere, gozamena izan zen Miroren erakusketa hain interesgarria eta txukuna ikustea. Artelan ezezagun asko ikusteko aukera emateaz gainera, ondo antolatutako muntatzea iruditu zitzaidan. Kronologiak lagunduta, baina gehiegi oztopatu gabe, erakusketaren arduradunak antzeko hainbat koadro elkartzeko gogoa izan duenean erakusketa txiki autonomoak osatzeko moduko serie ederrak baitaude erakusketaren barruan. Miroren zalea ez izan arren zaletzeko moduko erakusketa.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.