artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jolasaren bidez, aroak imajinatu eta eraldatu

Priscila Fernandes artista portugaldarraren 'Zaldiek amesten dutena' dago ikusgai Tabakaleran, Donostian. Haurrei arte garaikidea hurbiltzeko proiektuaren parte da hirugarren edizioa

jolasaren-bidez-aroak-imajinatu-eta-eraldatu
Priscilia Fernandes À‚©Tabakalera

Naroa Torralba Rodriguez [BERRIA.eus]
| 2023ko Apirilaren 30a

Dialektika maite du Priscila Fernandesek (Coimbra, Portugal, 1981). Bereziki hezkuntzaren, jolasaren, lanaren eta aisialdiaren arteko elkarrizketak sortzea du ogibide. Ikertu egiten ditu, eta erakusgai jarri gero instalazio, pintura, bideo edo liburuen bidez. Haren lanek askatasun indibidualaren eta kolektiboaren inguruko galderak sortzea dute ardatz.

Zaldiek amesten dutena erakusketa jarri du Tabakaleran (Donostia). Situ-akzioak proiektuaren hirugarren edizioa du atzean: egitasmoaren xede nagusia da arte garaikidea haurrei hurbiltzea. Trintxerpe-Pasaiako (Gipuzkoa) IPI Karmengo Ama eskolako ikasleen laguntza izan du horretarako.

Situ-akzioak da zentzumenak aktibatzeko, arteaz gozatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko asmoz Tabakaleran sortu zuten proiektu bat. Hainbat familiarekin diseinatu zuten lankidetzan, helburu jakin bat zuelako prozesuak: parte hartzeko eta zentzumenak aztertzeko leku bat sortzea.

Zentzumenak aktibatuko dituzten elementuen, materialen eta testuren bidez, esploratzeko eta espazioan mugitzeko hainbat modu diseinatu izan dituzte aurretik Julio Le Parc eta Emma Kunz artistek: mendi baten maldan zehar filmatzea, pendulu batzuen gainean kulunkatzea, edota koba batean sartzea.

Hirugarren aldi honetan, heroiak jarri ditu ezbaian Fernandesek. Haren arabera, krisian baitaude: "Historia nahasia dela ulertzen dugu gure heroiak ikasi ahala. Batzuk goraipatu egiten ditugu, eta beste batzuk ahaztu. Kolonizatzaileen botere eta garaipenak ikasten ditugu haien indarkeria eta dominazioa zalantzan jarri gabe; lehen goraipatzen zirenenen estatuak botatzen ari dira orain". Norbanakoek, kasu honetan haurrek munduko gertakariekin dituzten harremanak aztertu, eta espazio bat proposatzen die, artearen bidez "ihes egiteko". Hartara, publikoak heroi figuraren jabetza eskuratu dezan.

Izenburuari keinu egin, eta, boterea zein pribilegioa zalantzan jartzeko eratu du Zaldiek amesten dutena Fernandesek. Erretorikoki hartzen du zaldia, jabearen menpe egotetik askatasunerako trantsizioari erreferentzia eginda.

Erakusketak, oinarrian, mural handi bat du, eta Tabakalerako Lau Pareta aretoan ikusgai dago. IPI Karmengo Ama eskolako haurrek egin dituzten marrazkiak ageri dira bertan, baita hainbat familia talderenak ere. Fernandes: "Eskatu genien etorkizuna irudikatzeko, nolako mundua imajinatzen zuten hemendik 40 urtera". Artistak, ondoren, "zinikoki", orainaren inguruko marrazkiekin osatu zuen horma irudia.

Mozorroak eta poemak

Ez da hori ikusgai dagoen obra bakarra, baina. Murala dozena bat zaldi mekanikok inguratzen dute. Familiek diseinatu dituzte animalien buruak eta "espazioan zehar lauhazka ibiltzeko balio dute". Aretoaren erdian, plataforma bat jarri dute, eta mozorroak eta poemak ditu nahi duenarentzako eskuragarri.

Begiratu, entzun edo lauhazka ibili. Hori proposatzen du artistak bere erakusketa berriarekin: "Araurik gabe; ozen irakurri daiteke, musika erritmikoki jarraitu edo nork berea asmatu dezake. Zaldiek amesten dutena kontakizunak jolasaren bidez imajinatzeko eta eraldatzeko sortua da".

Irakurgai egongo diren poemak berariaz sortu dituzte erakusketarako. Rusted Armour, Skin of Dreams [Armadura herdoildua, ametsez betetako azala] du izena bildumak eta Fernandesek Terje ÀƒÂ—verasekin egin ditu elkarlanean. Olerki liburua ondu dute zaldi-eskulturek dituzten beharrak azaltzeko. Poemek irudikatu egiten dute zaldiek euren jabeak abandonatzen dituzten unea. Musika Fran MM Cabeza de Vacak egin du.

Erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da eta asteburuetan, saio dinamizatuak izango dira.

zaldiek-amesten-dutena

Zaldiek amesten dutena

Priscila Fernandes

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2023ko Apirilaren 28tik
2023ko Agorrilaren 27ra


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

argiari-bidea-eman

Argiari bidea eman

Naia del Castillo

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Uztailaren 24tik
2026ko Irailaren 20era

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.