artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Gradients' ikus-entzunezko obra Kursaaleko fatxadan

Playmodes kolektibo artistikoak Tabakaleran sortutako obra Idekiak Gallery Weekend-en kari proiektatuko dute

gradients-ikus-entzunezko-obra-kursaaleko-fatxadan

| 2023ko Irailaren 13a

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, sorkuntzan laguntzeko zentro gisa, eta Kursaal Kongresu Jauregiak, berrikuntza eta zabalkunde kulturalaren alde egin duen apustuaren barruan, indarrak batu dituzte berriz ere proposamen artistiko berri bat garatzeko. Proposamen horretan, Rafael Moneo arkitektoaren fatxada ikonikoa sormen-mihise bihurtuko da berriz ere.

Lankidetzaren hirugarren urte honetan, Gradients obra aurkeztuko da, Playmodes kolektiboak sormen-kodearen, algoritmoen eta prozesu sortzaileen bidez sortua. Obraren komisarioa Irma Vilà i ÀƒÂ'dena da, kultura-arloko kuradorea eta ikertzailea, arteari, zientziari, teknologiari eta gizarteari lotutako proiektuetan ibilbide luzea egin duena. Pieza ikus-entzunezko site-specific obra bat da, eta Kursaal Kongresu Jauregiko fatxadarako ex profeso sortua. Irailaren 14tik, osteguna, irailaren 17ra, igandea, ikusi ahal izango da, 20:30etik 22:00etara.

Kursaaleko eraikinaren mugen eta bolumetriaren pertzepzio-metamorfosi bat bilatu nahian, Gradients obrak XXI. mendeko amarru bat sortu du: ikus-entzunezko elkarrizketa minimalista eta funtsezko bat, Rafael Moneoren lanaren soiltasun materiala, kromatikoa eta geometrikoa are neurri handiagoan nabarmentzen duena. Arte digitaleko proposamen horrekin, azal bisual berri bat sortu da, arkitekturarekin elkarrizketa intimo bat duena eta arkitekturari dimentsio poetikoa ematen diona. Playmodes kolektiboak adierazi duenez, "edukiontzi estatiko soil gisa betetzen duen zereginaz gain, Kursaaleko fatxada digitala sinbiosian dago jatorrizko proiektuarekin, eta arkitekturaren ageriko presentzia eta argiaren bidezko eraldaketa berresten ditu".

Azpimarratu beharra dago Gradients obra Irekiak Gallery Weekend ekimenaren hirugarren edizioko programazioaren barruan dagoela. Ekimen horretan, arte garaikidea hiriko protagonista izango da lau egunetan.

Gradients obra Medialab Tabakaleran garatutako eta Kursaaleko fatxadan proiektatutako bosgarren instalazioa da. Lehena Crimson Waves izan zen, Jaime de los Ríos artista donostiarrarena, eta 2021. urtean proiektatu zen, Irekiak ekimenaren lehen edizioaren esparruan. Bigarrena Denbora Latente izan zen, Karlos G. Liberalek eta Biko2 esku-hartze estudioak sortua. Kursaaleko gabonetako argiztapenaren elementu nagusia izan zen urte horretan bertan. 2022. urtean, Alba G. Corral artistak bi instalazio garatu zituen: Entremaliat, Irekiak ekimenaren bigarren edizioan, eta Estel, gabonetako argiztapenerako.

Playmodes

Playmodes artisau digitalen tailer txiki bat da. Ingeniari, musikari eta artista grafikoez osatutako taldea da, eta euskarri ez-konbentzionaletarako ikus-entzunezko piezak sortzen ditu. Haren proiektu guztiak bertan landutako teknologiekin garatzen dira (argi eta soinuzko murgiltze-instalazioak, eskultura-gailuak, aparatu zinetikoak, eszenografiak eta musika bisualeko unibertso abstraktu bat miatzen duten ikus-entzunezko kontzertuak).

Azken urteetan, Playmodes kolektiboak mundu osoan garatu ditu proiektuak, hala nola New Yorken, Pragan, Madrilen, SÀƒÂ£o Paulon, Houstonen, Genevan, Berlinen, Erroman eta Londresen. Halaber, musika elektronikoko ekitaldietarako proiektuak (hala nola Sónar Bartzelonan eta DGTL Amsterdamen) eta arte-erakundeetarako proiektuak (hala nola ZKM-Karlsruhe eta Ars Electronica Linzen) garatu ditu. Gainera, nazioarteko sariak jaso ditu hedabide berrien artearen esparruan.

Irma Vilà i ÀƒÂ'dena

Irma Vilà i ÀƒÂ'dena kultura-arloko komisarioa, ikertzailea eta produktorea da, eta hedabide berrien artean espezializatuta dago. Irma Vilàk zientzian eta ingeniaritzan ditu sustraiak, baina sorkuntza-praxiari eta kultura-arloko ikerketari lotuta bizi da. Arteari, zientziari eta kulturari lotutako nazioarteko ikerketa-proiektu hibridoak zuzentzen ditu eta haietan parte hartzen du. Hainbat kolektibo eta erakunderekiko lankidetzaren bidez parte hartzen du sormen-sarean. Haien artean, Luthiers Drapaires, Telenoika, CCCB, ArtFutura jaialdia edo Arts Santa MÀƒÂ²nica aipa daitezke. ISEA2022 Barcelona sinposioko zuzendariordea eta batzorde artistikoko kidea; komisarioa eta aholkularia Cosmocaixaren arte-, zientzia-, teknologia- eta gizarte-programan (NEO), Bartzelonako Zientziaren I. eta II. Bienaletako Arte eta Zientzia Programan (2019an eta 2021ean) eta Bartzelonako Ars Electronica Garden-en (2020an eta 2021ean). Universitat Oberta de Catalunya (UOC) izenekoan, Arteko, Multimediako eta Diseinu eta Sorkuntza Digitaleko graduetako irakaslea da, eta Mosaic aldizkariko zuzendarietako bat.


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.