artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte liburuak

Neure buruari debekatu diot liburu gehiago erostea. Badakit Durangoko Azoka ate joka dugunean ez dela propagandarik egokiena, baina etxeak ez du gehiagorako ematen. Hala ere, ez daukat hainbesteko arazorik liburu arruntekin edo literaturarekin, nire benetako arazoa arte liburuak dira, horretan nahiko tsundoku naiz.

arte-liburuak
Artium Museoko liburutegia

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Azaroaren 30a

Garai batean, inprimatutako materiala ezinbestekoa zen gure irakasle lana aurrera eramateko. Gaur egun, liburuen garrantzia ukatu gabe, material birtualak ordezkatu ditu irakaskuntzarako erabiltzen genituen baliabideak. Adibidez, lanean hasi nintzenean, ohikoa zen oso garestiak edo lortzeko zailak ziren liburuak fotokopiatzea. Gainera, irudien iturri handiena erakusketa-katalogoak eta liburu espezializatuak ziren. Diapositiben munduaz hitz egiten ari naiz, bai; gazteentzat retroaren xarma duen euskarri berezi eta exotiko hori. Zenbat lan joan den zakarretara azken urteetan garbiketa bakoitzean diapositiba kutxak bota ditugunean! Liburuetako irudiak aukeratu, propio erositako tramankuluetan (besoak deitzen genien) argazki kamera jarri, argazkia atera, errebelatzera eraman eta, azkenik, eskoletarako erabiliko genituen diapositiba erdipurdikoak lortzeko.

Egunotan liburutegiak hutsak dauzkagu. Inork ez du liburuen beharrik artelanak ikusteko, dena (mundu osoa) pantailan azaldu daiteke hatzak egindako ukitu erraz baten bitartez. Esan daiteke artea pantailaren bitartez ezagutzen dugula. Lehen, artelanen argazkiak ikusten genituen arte liburuetan, horrek zituen arazoekin (kolorearen gorabeherak, tamaina imajinatzeko zailtasunak eta abar); orain, artea, baita zuzenean ikusteko aukera dugunean ere, pantaila baten bidez ezagutzen dugu. Artearen esperientzia zeharo aldatu da, edo beharbada, ez dago artearen esperientziarik, dena pantailara mugatzen dugu. Nola sumatu espazioaren sentsazioa pantailaren bidez? Nola jaso artelan batek dituen ñabardura guztiak gure eskuko telefonoan?

Seguru asko, ikusle finak edo sofistikatuak izatetik edozein gauzarekin konformatzen den ikusle izatera pasatu gara, edo halakobihurtu gaitu teknologiak. Ez daukagu astirik ñabarduretan galtzeko, bat-bateko irudien identifikazioarekin nahikoa dugu abaila bizian doazen gure bizitza okupatuetan. Gauza bera gertatu zaigu beste zentzu askorekin ere. Egunerokoan entsalada, pizza edo hanburgesa azkar batekin moldatzen gara, etabakarrik noizean behin eta asko ordaindutaoparitzen diogu geure buruari afari eder bat.

Finean, ez gara konturatzen agian artearen oinarria ñabarduretan dagoela eta horrek aberasten gaituela.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.