artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eskultura eta euskal kanona

Aste honetan Tabakalerak Larruak eta izurrak erakusketa ireki du, eskultura eta gorputza bateratzen dituena, praktika horren arlo ukigarri eta hunkigarriak aztertzeko asmoz. Oraindik ikusi gabe ere gogoeta piztu dit.

eskultura-eta-euskal-kanona
Nora Aurrekoetxea Larruak eta Izurrak erakusketan jarritako obren artean. Arg/ Tabakalera

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 4a

Hasteko, gaia azken urteetan feminismotik asko landu den ildoan kokatzen delako, gorputzak eta zentzumenek arte praktikan izan duten presentzia aztertuz. Ez da zorizkoa, beraz, parte hartzen duten artista guztiak emakumeak izatea. Horien artean, "belaunaldi gazteetako" (40 urterekin gazte? Beste zutabe baterako gaia) euskal artista errekonozituak daude; besteak beste, Gure Artea saria jaso duten hiru: Sahatsa Jauregi, June Crespo eta Nora Aurrekoetxea.

Eskultura, generoa eta erakusketak lotuz beste zerbait etorri zait burura:Larruak eta izurrakez da "emakumeen erakusketa" gisa aurkeztu. Gogoangarria da azken urteetan emakume askoren lana aldarrikatu dela euskal eskulturan bultzatu zuten aldaketaren garrantzia azpimarratzeko. Gemma Intxausti, Elena Mendizabal, Miren Arenzana, Elena Aitzkoa, Mabi Revuelta eta Ana Laura Alaezen banakako erakusketak gozatu ahal izan ditugu, gizonezkoen presentzia ia absolutua zen arte panorama hautsita. Horri esker, orain dela ez asko "emakumeen arte" gisa salduko litzatekeen erakusketa gaur egun artista esanguratsuen erakusketa da beste gabe. Pozgarria da aurrerapena.

Dena den, zertxobait larritzen nau eskulturaren lekuak aldaketa honetan. XX. mende erdialdetik euskal arteak eskultura beste praktiken aurretik jarri zuen; baina ahazten zaigu Txillidaren edo Basterretxearen belaunaldiko emakume gehienak pintoreak zirela, eta eskulturaren lehentasunak genero irakurketa oso argia zuela, abstrakzioa, materialak eta teknika bera gizontasunarekin lotzen zelako. Pintura, eta, batez ere, emakume gehienek egiten zuten pintura figuratiboa, ez da ia aztertu, are gutxiago historiatu edo transmititu ere: Gure Artearekin jarraituz, 2022ra arte ez du emakume pintore figuratibo batek irabazi, Mari Puri Herrerok, 80 urterekin —aurreko urtean Dario Urzayk irabazi zuen, 63 urterekin; 1983an jada irabazi zuen aurretik sari bera—.

Beraz, sistemak onartu du emakumeek eskultura egitea, euskal kanonaren barnean kokatzen delako, kanon hori zertxobait astintzen badu ere. Baina ez du kanona bera baztertzen ez hondoratzen; kontrakoa, mantentzea ahalbideratzen du, eskultoreei oraindik lehentasuna emanez, hainbat eta hainbat emakume pintore, historiko zein oraingo, bazterrean utzita. Emakumeek egindako ekarpenak euskal eskulturaren maskulinitatea lausotu du, baina ez ditu horren albo kalteak ekidin. Beraz,Larruak eta izurrakikusteko gogoz banago ere, irrikatan nago pinturaren inguruan halako gogoeta sakonak egiten dituen erakusketa bat ikusteko.

larruak-eta-izurrak

Larruak eta izurrak

Erakusketa kolektiboa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2024ko Otsailaren 24tik
2024ko Ekainaren 02ra


osatu-gabea

Osatu Gabea

Baroja Collet

Oreka (Soraluze, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 04tik
2026ko Irailaren 30era

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.