artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Unibertsitateari erasoa, arteari mespretxua

Berehala onartuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan Ikasketa Artistikoen gaineko legea. Lege horren bitartez, unibertsitatetik kanpo dauden arte ikasketak antolatzeko asmoa dago. Historiari begiratuta, arte plastikoen ikasketak unibertsitatean sartu ziren orain dela urte asko.

unibertsitateari-erasoa-arteari-mespretxua
EHUko Arte Ederren fakultatea

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2024ko Martxoaren 21a

Horretarako, baldintza zorrotzak eskatu zizkien garai hartako Arte Ederren eskolei. Unibertsitate ikasketetatik kanpo geratu ziren musika, antzerkia eta dantza, beste ikasketa sistemaren barruan zeudelako, batez ere musikarenak, kontserbatorioetan. Egia da egoera arraroa dela arte batzuk unibertsitatean egotea eta beste batzuk kanpo, baina egoera ezohikoa konpontzeko, beste behin ere, Espainiako Hezkuntza Ministerioak bide zailena aukeratu duela iruditzen zait.

Lege berriarekin, goi eskola guztiak —baita musika, antzerkia eta dantza erakusten dutenak ere— unibertsitate tituluekin parekatu nahi dituzte. Unibertsitate izan gabe, balio berbera izango dute, alegia. Erabaki horren atzean Espainiako Estatuak izan dituen bi mesfidantza historiko sumatzen ditut: bat, unibertsitatearen kontrako jarrera. Espainiako unibertsitate guztien elkarteak eta Unibertsitate eta Zientzia Ministerioak osatzen duten Unibertsitate Kontseiluak legearen kontrako txostena osatu zuen, baina Hezkuntza Ministerioak entzungor egin zion. Beraz, aipatutako legearekin unibertsitatearen alboan sistema paralelo arraro bat sortuko dute, eskubide guztiekin baina betebeharrik gabe; adibidez, kalitate irizpideak markatzen dituzten unibertsitate agentzien filtrotik pasatu gabe, edo unibertsitateko irakasleei eskatzen dizkiguten baldintzarik gabe.

Bigarrena Espainiak Lanbide Heziketaren gainean izan duen mespretxuarekin lotuta dagoela uste dut. Ikasketa artistikoen goi modulu bat egiteak zer du txarra? Zergatik iruditzen zaie unibertsitatearekin parekatu behar dela? Norbaitek ikasketa teknikoak egin nahi baditu, zergatik pentsa daiteke bigarren mailakoa dela? Musika instrumentu bat jotzen ikasi nahi duenak, zura landu nahi duenak edo ikus-entzunezko teknikari izan nahi duenak ez al du gizartearen onarpena merezi unibertsitatearekin parekatu gabe? Unibertsitatea jakintzaren esparrua da, ez teknika hutsarena. Ez da parekagarria.

Horren atzean gizartean arteari ematen zaion garrantzirik eza dagoela ematen du. Zergatik parekatuko dira goi mailako ikasketa artistikoak unibertsitatearekin, eta ez kirol ikasketak, ingeniaritza ikasketak edo osasun ikasketak? Norbaitek pentsa dezake mediku batek edo historialari batek lan egin dezakeela unibertsitate titulurik gabe? Badakit artista, historialaria edo medikua izan gaitezkeela unibertsitatean ikasi gabe, baina ez da gaur egun antolatu dugun sistema. Artearekin zergatik izango da hori posible?


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.