artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Estudio irekiak Uharte Zentroan

Uharte Zentroak egonaldian eta egoitzan dauden artisten lana ezagutzeko gonbidapena luzatzen digu ekainaren 13tik 15era.

estudio-irekiak-uharte-zentroan

| 2024ko Ekainaren 5a

Uharte Zentroa artista eta eragile ezberdinen arteko lan eta elkarbizitzarako gunea da, non ikerketa, sorkuntza eta prozesu artistikoez gain bestelako loturak ere partekatzen dituzten. Estudio Irekiaklanean ari diren artisten proiektuen garapenera hurbiltzeko aukera bat dira.Ate irekien hiru egunetan zehar, ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa eskaintzen da. Mentorien, tailerren eta bisiten bidez, Uharte Zentroko biztanleek egun horietan beste eragile gonbidatu eta parte-hartzaile batzuekin harremanetan jarri ahal izatea bilatzen da.

Estudio irekiak

Hona hemen artisten zerrenda: Eduardo Hodgson, Txubi mixMedia, Isabel Llanos, Belén Arévalo, Elisa Arteta, Gina Madariaga, Elvira Ongil, Sara, David Pérez Jiménez, Julián Pacomio, Nahciendo Nada, Maider Garayo Urabayen, Maddi Barber, Giulia Testa, Sofía Mendiondo, Iker Oiz (Kontuka), Andrea Ganuza, Idoia Gesta Arriazu, Mireya Martín Larumbe, Maite Redondo Gaztelu, María Jiménez Moreno, Oihane Mcguinness Armendariz, Pedro Marco Landa, David Mutiloa.

Hitzordu bereziak

Mentoretza kolektiboak |13 Osteguna | 10:00 – 13:00

Oier Etxeberria – 8 pertsoneko edukiera Izen ematea hemen Artista, musikaria eta komisarioa. Bere lana errealitatea osatzen duten zentzu-esparruak neurtzeko eta zalantzan jartzeko tresna gisa ulertzen da, eta era askotako gaiez arduratzen da, hala nola gorespenaz, matematika ilustratuaz edo Jesusen Lagundiaren artxibo filmikoez. Artxibo horien edo beste batzuen ondare ikonografikoarekiko harremana artistak une bakoitzerako garatzen dituen erritmo, egitura morfologiko eta sekuentzialetatik abiatuta ezartzen da. Beraz, "analisia" edo "berrirakurketa" baino, "ihesa" eta "kontrapuntua" formulazio egokiagoak izango lirateke hasitako ikerketei aurre egiteko moduaz hitz egiteko. Bere erakusketen artean daude: LaLana (2011), Pure data (hamar) (2013) edo Visita y anatomía de la cabeza del Padre Laburu (2019). Bestalde, komisario gisa, Patatak eta Gauzak erakusketa-proiektuak egin ditu. Lurpeko istorioak (Cristina Enea Fundazioa), Zenbat lur behar du gizon batek? (Marc Badalekin batera. Cristina Enea Fundazioa), Cybernetics of the poor (Diedrich Diederichsen, Tabakalera – Kunsthalle View), Komunikazio Inkomunikazio (Tabakalera) edo Evil Eye: optikaren eta balistikaren historia paraleloa (Ana Teixeira Pinto eta Germán Labradorrekin batera, Tabakalera).

Ixchel Ledesma– 8 pertsoneko edukiera Izen ematea hemen Arte-aholkularia, diseinatzailea eta komisario independentea, Espainia eta Mexiko artean bizi eta lan egiten du. Bere ikerketak migrazioari, feminismoari, ikusgarritasunari eta espazioari buruzko politikei heltzen die. Ledesmak interesa du generoaren kontzeptu bitarrak zalantzan jartzen dituzten eta gorputzen eta espazioen arteko botere-dinamika alternatiboak proposatzen dituzten erakusketak egiteko. Bere gai interesgarriak artearen, artisautzaren, modaren eta diseinuaren arteko elkarrizketa dira, ehungintzan eta bitxigintzan arreta berezia jarriz. Gaur egun, bilduma pribatuen aholkularia da Mexikon, Londresen eta Buenos Airesen. Łódźeko Tapizaren Nazioarteko XVI. Hirurtekoa epaimahaikide izan zen. Gaur egun, Avalokita elkarte zibileko zuzendarikidea da Mexiko Hirian, eta EMRAren sortzaileetako bat ere bada, artisau-diseinuaren bidez emakumeak ahalduntzeko proiektu bat. Besteak beste, Argentinan, Txilen, Kanadan, Mexikon eta Espainian erakusketak egin ditu.

David Armengol – 8 pertsoneko edukiera Izen ematea hemen Erakusketen komisarioa da eta 2021az geroztik Bartzelonan dagoen La Capella-ren, proiektuen sorkuntza deialdi baten bidez suspertzen ari den eta zehaztua dagoen artera dedikatzen den zentroa, zuzendaritza artistikoaz arduratzen da. Komisario bezala Caixaforum Bartzelona, Matadero Madril, Lleidako Centre d'Art La Panera edo Bartzelonako Fundació Joan Miró espazioetan egin du lan. 2019an Veneziako Bienaleko 58. edizioko Uruguaiko Pabiloiko komisarioetako bat izan zen. 2021ean Arte emergente: la cosecha y el viaje liburua argitaratu zuen, Katalunian 90eko hamarkada eta gaur egun artean suspertzen ari den artearen inguruko erradiografia

Lantegia "Ser contenido, ser estructura" | 13 Osteguna |16:30 – 18:30 | Izen ematea hemen

David Armengol 15 pertsoneko edukieraSer contenido, ser esructura testuinguru zehatz bakoitzean, bertakoa, estatu-mailakoa nahiz nazioartekoa, ikusizko arteen inguruan existitzen diren laguntza publiko eta pribatuen sistemen erabilera bidez praktika artistiko bat garatzeko nahian eta beharrean zentratzen den tailerra da. Topaketa eduki propioak (artistak, komisarioak, bitartekariak, ikerlariak) sortzen dituzten pertsonei bideratua dago, baina baita aukera horiek existitzeko egitura edo euskarri sare instituzionala sentitzen diren pertsona horiei ere.

Parte hartzaileen artean konpartituko den deialdien eta baliabideen hasierako mapa bat egitean oinarritzen da dinamika, eta horrela ekosistema artistiko bat eusten duten zatien artean – ez kontrakoak, konplizeak baizik – ahalik eta elkarrizketarik emankorrena sortzea lortzen da. Tailerra hitzan, idazketan eta mugimenduan dagoen irudian oinarritzen da, eta hierarkizatu gabeko eta artearentzat nahi ditugun eszenatokiekin amets egiteko egokia den espazio-denbora bezala azaltzen da.

Erakusketen komisarioa da eta 2021az geroztik Bartzelonan dagoen La Capella-ren, proiektuen sorkuntza deialdi baten bidez suspertzen ari den eta zehaztua dagoen artera dedikatzen den zentroa, zuzendaritza artistikoaz arduratzen da. Komisario bezala Caixaforum Bartzelona, Matadero Madril, Lleidako Centre d'Art La Panera edo Bartzelonako Fundació Joan Miró espazioetan egin du lan. 2019an Veneziako Bienaleko 58. edizioko Uruguaiko Pabiloiko komisarioetako bat izan zen. 2021ean Arte emergente: la cosecha y el viaje liburua argitaratu zuen, Katalunian 90eko hamarkada eta gaur egun artean suspertzen ari den artearen inguruko erradiografia

Lantegia "Salir al encuentro" |14 Ostirala | 12:30 | Izen ematea hemen

dpvillanueva eta Lara Molina – 15 pertsoneko edukiera

"Salir al encuentro" egoiliarren artean topaketa bat egiteko gonbidapenetik abiatuta, ERRAIAK programaren azken edizioa markatu duten galdera batzuen bidez giatzen gara tailer honetan: zerk mugitzen gaitu elkarrekin egiteko orduan? Paseatzearen praktikatik abiatuta, entzute kolektiboaren, pertsonen eta haien ingurunearen arteko topaketa bezala ulertua, ariketa ezberdinak proposatzen ditugu, gure egiteko moduak zertaz eginak dauden gure "barrutik" begiratzeko, baita guri behatzean kanpoan mugitzen den hori ere, elkarrekin, ekosistema bat bezala.

Gure interes amankomunengatik askotan bat egin dugu alderdi profesionalean eta pertsonalean, aunitzetan berdina izaten amaitu duena: elkarrekin bizi izan gara, ERRAIAK proiektuan kolaboratu dugu adibidez, aldendu gara, artistikoan berriz elkar topatu dugu… gure bizipen queer-etatik elkar entzuteko eta eusteko beharrarekin ia beti.

dpvillanueva Londresen, Salzburgon eta Madrilen bizi izan da eta 2017az geroztik Nafarroan. Gorputzarekin egiten du lan koreografia-eremuan. Koreografia ikerketa eta dantzari buruzko hausnarketa teorikoen testuinguruetan parte hartu du. Bertze koreografoentzat dantza egin du eta bertzeen garapen kontzeptual eta formaletara joan da. Bere lan propioan eta bere ikerketa prozesuetan idazketa eta argazkigintza erabiltzen ditu, baita zentzumen-pertzepzioaren esperientzia ere, mugimendua garatzeko eta koreografia osatzeko. 1999an free party eta Londreseko Reclaim the streets sistemaren aurkako protestarekin konektatu zuen, non dantza garaikidean prestatzen zihoan bitartean etxe okupatuetan bizi izan zen eta Rave-an parte hartu zuen.

Lara Molina kultura-ekoizlea da. Bruselako Espainiako enbaxada bezalako erakundeetan, Europako Batzordeko Europa Creativa programan edo Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egin du lan. 2022an Stockholmeko Royal Art Instituden master ondoko Collective Practices: Symbiotic Organizations ikasketak egin zituen praktika kolektiboei eta kultura-ekologiei buruz. 2019az geroztik ERRAIAK bitartekaritza programa garatzen dabil eta bere fundaziotik proiektuetan eta La Zurda eta plazeratu.klub bezalako lan-talde kolektiboetan parte hartzen du.


farocki-efektua

Farocki efektua

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 19tik
2026ko Irailaren 27ra

zentinelen-oihartzuna

Zentinelen oihartzuna

Patxi Laskarai

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Maiatzaren 01etik
2026ko Ekainaren 07ra

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Martxoaren 26tik
2026ko Uztailaren 19ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 21a

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 2026ko Maiatzaren 19a

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 18a

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 15a

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.