artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erromako portu zaharra Bilbo erdian

Manu Muniategiandikoetxea artistak duela 2.000 urteko erromatar inperioan inspiratutako obra hirukoitza jarri du ikusgai Bilbon: 'Schola Navicolare di Traiano'. Erakusketa esperimentala da, eta udan ikusgai egongo da Azkuna zentroko terrazan.

erromako-portu-zaharra-bilbo-erdian
Manu Muniategiandikoetxearen 'Schola Navicolare di Traiano' lana, Bilboko Azkuna zentroan. Arg/ MONIKA DEL VALLE - FOKU

Irene Barañano Diaz [BERRIA.eus]
| 2024ko Uztailaren 6a

Bilboko Azkuna zentroko terrazan, erromatar estiloko arkuen artean eta uztaileko eguzkiaren azpian aurkeztu du Manu Muniategiandikoetxea artista piktoriko eta plastikoak (Bergara, Gipuzkoa, 1966) bere obra berria: Schola Navicolare di Traiano. Konposizio hori osatzen duten hiru artelanek, bakoitzak bere erara, Ostia Anticaren espiritua biltzen dute, Erromako antzinako portuarena, alegia. Bertako arkitekturatik eta forma geometrikoetatik tiraka sortu ditu artistak, baina ezein anfiteatro edo jauregi erromatar erreproduzitzeko ideiatik urrun. Artista inspiratu zuen eraikinari arreta handiz begiratzen dionak Ostia Anticako zoladuretako mosaikoak eta erraldoien arteko borrokak aurkituko ditu kolore biziko eta neurri titanikoko lanetan, baina baliteke zerbait ikusteko obra urrunetik behatu edo hura zapaldu behar izatea.

Muniategiandikoetxeak Italiako hiriburuan egindako arte egonaldi baten fruitua da lana. Figurazioa lantzera joan zen hara, baina forma geometrikoek topatu zuten, eta beste bide bat zabaldu zitzaion. Horiek analizatzen hasi zen orduan, haiekin lan egiten. "Bertan zeuden duela 2.000 urteko erromatarren zoladurak, eta nire hizkera bera zerabilten", kontatzen du artistak; "altxor bat topatzearen modukoa izan da; nik jaso besterik ez dut egin".

Duela bi hilabete eskas, altxor hori Bilbora ekartzeko eskatu zioten. Baina, Azkuna zentroaren terrazak dagoeneko erromatar arkitekturaren kutsu nabarmena bazuela iritzita, obrak era berritzaile batean planteatu zituen, erromatar arteaz espero daitezkeen kolore eta estilo kodeak errespetatu barik.

Margolan nagusia hiru bider hamar metroko toldo batean egin du, gigantomakia edo erraldoien arteko norgehiagokak islatzen dituzten irudiak inspirazio iturri hartuta. Figurak, halere, abstrakzio, kolore eta forma geometrikoen artean ezkutatuta daude, erromatar estetikaz espero daitekeenaren zantzuetatik urrun. Hasieran margolan horren euskarria izango zen egitura bera ere eskultura bilakatu du Muniategiandikoetxeak. Hiru bat metroko egurrezko egitura, margotzeko erabilitakoa, haizearen ondorioz, arriskutsua zatekeen euskarri gisa. Hori dela eta, erakusketaren parte bihurtuta, erakusgai jarri du artistak.

Zoladuretan argiago ikus daiteke erromatar garaiko mosaikoak erreproduzitzeko gogoa. Nolanahi ere, artistak koloreekin eta tamainarekin jolastu du, eta artelanak aurkezteko arau tradizionalak apurtu ditu. Izan ere, puzzle baten piezak balira bezala, zoladuren atalak kode baten arabera zenbakituta daude, nola muntatu jakiteko. Artistak, horiek ezabatu beharrean, ikusgai utzi ditu prozesu artistikoa zintzoki islatzeko, eta, hala, beldur barik lana zapaltzeko ausardia biltzen dutenek horrelako zantzuak topatu ahal izango dituzte.

Obra esperimental eta amaitu gabea

Halere, espazioaren arauek eta eguraldiaren baldintzek gidatu dute obra. Bilboko alondegia izandako eraikin enblematikoaren zorua, hormak eta gainontzeko elementuak errespetatzeko beharra lanaren parte izan dira. Borroka baten gisan deskribatu du artistak prozesu hori: "Ideia batzuekin zoaz eta lekuak zure lekuan jartzen zaitu; berak agintzen du". Eta gaineratu du prozesu hori ez dela amaitu; izan ere, haren ustez, obra bat baino gehiago, prozesu bat da ikusgai jarri duena: "Egun hauetan egin dudana oparitzen dizuet; beste hamabost egun eduki izan banitu, beste zerbait izango nuke eskaintzeko". Artistak esperimentutzat jo du obra, horrek udan izango duen bilakaera ere lanaren partetzat baitauka: "Obraren parte da piezek denboraren joana jasotzea, edo, behintzat, eguraldiaren ondorioak". Horrela, klimak etabisitarien oinatzek osatuko dute artistak garatutako etaespazioaketa eguraldiak baldintzatutako prozesu artistikoa.

Artelan multzoa Azkuna zentroko terrazan egongo da ikusgai, doan, irailaren 29ra arte; egunero bisitatu ahalko da, 09:00etatik 21:00etara, eguraldia oso euritsua ez bada.


sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.