artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Vanessa Barragãok itsas hondoetan inspiratutako Submerso-Imerso erakusketa jarri du Cristina Enean

Vanessa Barragão (Albufeira, Portugal, 1980) artistaren aldi baterako erakusketak naturaren "ezkutuko" munduaz interpelatzen du, baina baita artistaren eta, hedaduraz, ikuslearen barne-munduari ere.

vanessa-barragaok-itsas-hondoetan-inspiratutako-submerso-imerso-erakusketa-jarri-du-cristina-enean

| 2024ko Irailaren 26a

Sakonera ozeanikoko izakiak gogorarazten dituzten forma organiko eta fantastikoek hartu dituzte Mandasko duke-dukesen jauregiko hiru erakusketa-gelak abenduaren 15era arte. Cristina Enearen udazkeneko denboraldiko erakusketa da, Vanessa Barragão artistaren Submerso-Imerso. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuetako teknikariak azaldu duenez, "Vanessaren pieza guztien emaitza liluragarria da, uretako mikrokosmos bat, bisitaria harridurazko eta intrigazko unibertso batera eramaten duena".

Artistak mundu naturalaren interpretazio abstraktua aukeratu du, eta horretarako ehunezko eta metalezko piezak baliatu ditu, gure ekosistemaren interkonexioa islatuz. Barragãok adierazi duenez, erakusketaren helburua "bisitaria itsas hondoetan murgiltzea da, itsas hondoa babesteko beharraz kontzientzia hartzeko, baita artista erakusketa eta arte-proiektuak eta -proposamenak garatzera eramaten duten sorkuntza-prozesuetan murgiltzea ere". Horrela, artistak uko egiten dio mundu naturalaren irudikapen literalari, interpretazio abstraktuago baten mesederako.

Pieza guztiak eskuz egin ditu Barragãok berak, antzinako teknikekin, batez ere artilea erabiliz. Artistak berak azaldu duenez, "adineko jendeak aspalditik egiten du lan hori etxean, batez ere emakumeek", eta bide batez alderdi hori "balioetsi eta ikusarazi" nahi izan du.

Vanessaren piezetan forma organikoak antzeman daitezke, baina obran bada fantasiazko zerbait, beste mundu bateko zerbait. Ia estralurtarrak dirudite piezek, beste planeta batekoak, "ozeanoen sakonean aurkitzen diren espezie eta izaki bitxiak bezala, edo artisten adimenak beren sortze-prozesuan bizi diren ideiak eta hausnarketak bezala, oraindik forma definiturik ez dutenak", azaldu du Barragãok.

Bideoan erakusketaren lehen irudiak ikus daitezke, baita artistaren adierazpen labur batzuk ere.

submerso-imerso

Submerso Imerso

Vanessa Barragão

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

2024ko Irailaren 26tik
2024ko Abenduaren 15era


malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.