artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo Museoak argazki-liburuen jarduerak martxan jarri ditu

Urria iristearekin batera, eta hilaren 14an ospatzen den Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, San Telmo Museoak formatu artistiko honekin lotutako programazioari ekingo dio berriro. Bryan Schutmaat estatubatuarra, Ricardo Cases valentziarra eta bertakoak ditugun Nagore Legarreta eta Miguel Leache bezalako artistak izango dira datozen hilabeteetan.

san-telmo-museoak-argazki-liburuen-jarduerak-martxan-jarri-ditu
Bryan Schutmaat, Wayne

| 2024ko Urriaren 9a

San Telmo Museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburuen bilduma kudeatzen du; hala, bildumazaleak 2017an bertan utzi zituenetik, 3.300dik gora ale doan kontsulta daitezke museoko liburutegian, argazki-liburuen unibertsora sartzea errazteko. Helburu berberarekin, museoak urtean zehar hainbat jarduera programazten ditu argazkilari askok erabiltzen duten argazkilaritza genero hau ezagutarazteko.

Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin, eta liburutegia propio irekiko die Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 1. mailako ikasleei. Gainera, urriaren 12an, Photo Book Club San Sebastián museoko liburutegian bilduko da, bertako kide batzuk bere argazki-liburuen maketak aurkez ditzaten.

Urte amaiera bitarteko jarduerak

Jarduera guztietan sarrera doakoa da lekuak bete arte

An evening whit Bryan Schutmaaat

BRYAN SCHUTMAAT + GABRIELA CENDOYA, urriak 24, osteguna, 19:00 (ENG, aldibereko euskara eta gaztelaniako itzulpenarekin).

Bryan Schutmaat argazkilari estatubatuarra Donostian entzuteko aukera izango da. Gabriela Cendoyarekin solasean arituko da Sons of the Living lan berriaz, bere ibilbide artistikoaz, argazki-liburuen unibertsoaz eta Trespasser Books editorialaz. Bere beste lan ezagun asko liburutegian daude eskura: Grays the mountain sends (2013), Good Goddamn (2017), County road (2023).

Jarduera hau Bilbon urriaren 24tik 31ra izango den Basque Dok Festival Euskal Herriko Argazki Dokumentalen Jaialdiaren bosgarren edizioarekin batera antolatu da.

Suzko irudiak

NAGORE LEGARRETA, azaroak 23, larunbata, 12:00 (EUS)

Argazkigintza estenopeikoan espezializatutako argazkilaria, Nagore Legarretak pospolo kaxa batean eraikitako kamera batekin Indian hartutako irudiekin osatutako argazki-liburu honen sortze prozesua azalduko digu. Legarretak Suzko irudiak argitalpenera arteko ibilbideaz hitz egingo digu, baita bere proiektu berriez ere. Liburutegiak artista honen hainbat argitalpen ditu: Edipotoa: kamera estenopeika (2013), Hysteron (2016).

Kontxako tamarindoak

RICARDO CASES, azaroak 30, larunbata, 12:00 (CAS)

Oraingoan, Ricardo Cases etorriko zaigu berriz ere bisitan. Kutxa Fundazioaren Artegunean, 2024ko azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 2ra ikusgai izango den Kontxako tamarindoak erakusketa lagunduko duen argazki-liburuarekin izango da museoan. Erakusketa eta argazki-liburua Kutxa Fundazioak 2024an proposatutako Donostiako egoitza artistikoaren emaitza dira. Fanzine horiek kanpoko hiri-ingurune batean egunero egindako argazki-miaketan harrapatutako irudiak jasotzen dituzte, berehala editatu eta argitaratuak. Hitzaldi hau San Telmo Museoko Donostiaren oroigarri: Galarza argazki bilduma"erakusketaren programazioaren barne dago.

Casesen argazki-liburu batzuk STMn: Belleza de barrio (2008), La caza del lobo congelado (2009), Paloma al aire (2011), Estudio elemental del Levante (2020)...

Miss Diciembre 1854

MIGUEL LEACHE, abenduak 14, larunbata, 12:00 (CAS)

Urtea amaitzeko, Miguel Leache nafarra izango dugu, Miss Diciembre 1854 izeneko bere azken autoargitalpena aurkezten. Erroman egin zituen azken argazki-egonaldiei esker, Leachek E.M. Cioran aipatzen du bere lan berria ezagutzera bultza gaitzan: "inori kontatzen ausartuko ez ginatekeen gauzak esateko bakarrik idatzi beharko lirateke liburuak".

Liburutegian kontsulta daitezkeen Leacheren argitalpenak: Por los días felices (2013), Rápido REM (2022), Ibiza 2008 (2024) eta Miss Diciembre 1854.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.