artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak 2024an Ekoiztu programari esker sortutako lanen erakusketa aurkeztu du

Erakusketak Oihane Mcguinness Armendarizen "Shakaurrera bidean, nahi gabe, adi", Maite Redondo Gazteluren "de cerca, de lejos el sol" eta Mireya Martín Larumberen "N.N Nomen nescio" lanak biltzen ditu.

uharte-zentroak-2024an-ekoiztu-programari-esker-sortutako-lanen-erakusketa-aurkeztu-du

| 2024ko Azaroaren 18a

2024ko Ekoiztu deialdiaren estudio modalitatean garatutako lanak biltzen ditu erakusketak. Artistek, aurtengo lehen seihilekoan garatutako ikerketa- eta produkzio-prozesuen emaitzak aurkezten dituzte.

Ekoiztu egitasmoak proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdi baten parte da, Uharte Zentroak eskaintzen duen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko. Laguntza horien bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

Artistek honako testu hauek partekatu dituzte beren lanak aurkezteko:

Oihane Mcguinness Armendarizen Shakaurrera bidean, nahi gabe, adi

– Izan zenari itxarotea – zera ulertu nion: orainaldian etorriko den zerbaiti (baina izan zenari) itxarotea.

Itzulera bat? Galdetzen dut.

Sekula egondako toki batera itzultzea. Jarraitu zuen – zerbait gure zain zegoen. –

Mendi bera da, hor dago oraindik.

Nahiz eta pentsatzen dudan batzuetan tokia ez dela ezer, espazio hutsa, inora ez doan bidea eta denbora geldia. Hainbeste galtzeak ez du esan nahi bueltan zerbait aurkitu behar denik, mendian orein hura bezala, bere begiek ni ikusi aurretik.

Hona itzuli naiz konturatu gabe, kontuz.

Keinu batera itzuli naiz, baina oraingoan ez dira bere eskuak izango, nireak dira.

Orainaldia bukatu gabeko hainbat geruzadun emaitza izan liteke, arkeologia, memoria eta errelatoak, iraganari aditzen diotenak eta hemen egoteko forma berriak bilatzen dituztenak, erne, Shakaur-en, mendia.

Maite Redondo Gazteluren gerturik, urrunetik eguzkia.

Eguzkia badoa. Saiatzen naiz kokatzen, baina trena azkarrago doa, helmugara iritsi behar du. Beste irudi batek aurrekoa ordezkatzen du, atzean dagoena ikustea eragozten duten zuhaitzez betea. Orban lauso, abstraktu bat, marra eta kolore multzo bat.

Orduan, espazio ireki bat, begirada ortzi-mugara iristen da. Lehenik eta behin, pertsona batek uzta jasotzen du. Atzean geratzen da eta hainbat eraikinek hartzen dute ikuseremua. Bat-batean, mugimendua eten eta irudiak dar-dar egiten du.

Mireya Martín Larumberen N.N Nomen nescio

Eta horrela infinituraino.

Gaztetasunaren ziurtasuna zeharo erorita, gorputzaren beraren irmotasunak bultzatu nau gu kide garen eta ezagutzen ez nuen antzinako zibilizazio horretarantz bidaia egitera.

Bidean, Tanizakirengandik maileguan hartu nuen beldurretako baten barruan aurkitu naiz: ilunpeak ezkutatzen eta bizi duen sotiltasunaren argitzea.

Sarritan pentsatzen dut Robert Fluddek unibertsoa irudikatzeko aski izan zuen karratu beltz xumeaz, eta konturatzen naiz nitaz hitz egiteko ez dela jada nahikoa plano autobiografikora iristea, eta ulertzen dut bide hau ez dela amaitzen.

Et sic in infinitum.

Ekoiztu deialdia

Deialdi honetan hautatutako artistek 3000 €-ko laguntza jaso dute beren proiektua garatzeko, eta 2024ko otsailetik ekainera arte aritu dira lanean Uharte Zentroko estudio espazioetan. Denbora horretan, artista bakoitzari egokitutako profesional bana izan dituzte ondoan laguntza moduan. Hauek dira profesionalak: Alicia G. Hierro, Maider Oleaga eta Arantza Santesteban, hurrenez hurren, Mireya Martín Larumbe, Oihane Mcguinness Armendariz eta Maite Redondo Gazteluren prozesuak lagundu dituztenak. Gainera, egoitza garaian, Zentroan eskuragarri dauden baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera izan dute.

Prozesuari amaiera emateko eta beren proiektua erakusteko asmoz, azaroaren 15ean erakusketa inauguratu zuten artisten bisita gidatu baten eskutik. Erakusketa Uharte Zentroko bigarren solairuan ikusgai izango da 2025eko otsailaren 16ra arte.

Erakusketa aste barruan bisitatzeko, aldez aurretik coordinacion@centrohuarte.es helbidera idatzi behar da. Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 10:30etatik 14:30etara.

ekoiztu-2024-i

Ekoiztu 2024 I

Oihane Mcguinness Armendariz, Maite Redondo Gaztelu, Mireya Martín Larumbe

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

2024ko Azaroaren 15etik
2025eko Otsailaren 16ra


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.