artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Frank Auerbach margolari figuratiboa hil da

Jatorriz alemaniarra zen artista britainiarra 93 urte zituela hil da eta obra oso pertsonala utzi digu.

frank-auerbach-margolari-figuratiboa-hil-da
Frank Auerbach, Autoportreta (xehetasuna), 1958. © the artist, courtesy of Frankie Rossi Art Projects, London

Jatorria: JournalDesArts
| 2024ko Azaroaren 19a

Frank Auerbach, margolaritza figuratiboaren ikurra 93 urte beterik zendu da 2024ko azaroaren 11an. Familia judu bateko seme, Auerbach 1931ko apirilaren 29an Berlinen jaio eta 1939an Ingalaterrara igorri zuten nazien jazarpenetik ihes egiteko. Gurasoak Auschwitz-eko kontzentrazio esparruan hil zitzaizkion. Kent eskualdeko iheslari juduentzako Bunce Court School eskolan sartu eta goizik garatu zuen arterako eta antzerkirako grina. Britainiar nazio nortasuna 1947an eskuraturik, St Martin's School of Art eta Royal College of Art ikastetxeetan margolaritza ikasten zuen aldi berean, gauaz David Bomberg-en kurtsoak jarraitzen zituen Borough Polytechnic-en. Besteak beste Francis Bacon eta Lucian Freud biltzen zituen Soho artista zirkuluaren eraginpean, Auerbach gerra osteko margolari figuratibo britainiar nagusietakoa bilakatu zen.

Frank Auerbach Camden Town auzoan kokatu zen 1954an, zeina bere obraren gai zentrala bilakatuko baitzen. Bere estiloa margoaren loditasunarekin bereizten da. Margoa aplikatuz, karraskatuz eta berriz ere behin eta berriz aplikatuz, dentsitateak oihalaren egonkortasuna kolokan ezar zezakeen. The Guardian egunkarian irakur zitekeen egun batez adierazi zuela bere margolanen %95ak zakarrontzian bukatzen zuela, mintzaira bisual berri baten etengabeko bilaketa batean. Lagun minen potretak egin ditu, hala nola Estella West bizilagunarenak, Juliet Mills modeloarenak, denak giza-egia baten bila. Potretak egiteko saio haietan, modeloek sekulako pazientzia behar zuten, zeren saioak urte luzez luza baitzitezkeen, postura erregular eta unagarriekin. Lehen erakusketa pertsonala 1956an egin zuen, Beaux Arts Gallery-n eta David Sylvester kritikoaren goresmenak izan zituen: "Bacon-enaz geroztik bihotz pizgarriena". 1986an Bretainia Handia ordezkatu zuen Veneziako Biurtekoan, eta bertan, Sigmar Polke-rekin berdindurik eskuratu zuen Urrezko Lehoia. Erabateko goraipamena izan zen ohorezko ekitaldietatik bazterturik luzaz egon den artistarentzat. Frank Auerbach-en erretrospektiboa egin zen Hayward Gallery-n 1978an eta beste bat Tate Britain-en 2015ean, arte britainiarreko zutabe izaera berretsiz.


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.