artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Fernando Perezek Azkuna zentroko zuzendaritza utzi du

Bilboko zentroak ohar bidez jakinarazi duenez, Perezek "borondatez" egin dio uko karguari. Dena den, hainbat komunikabidek azken asteotan aipatu dute tirabirak izan direla Bilboko Udalaren eta zentroko zuzendaritzaren artean.

fernando-perezek-azkuna-zentroko-zuzendaritza-utzi-du
Fernando Perez Gomez, Azkuna zentroaren aurrealdean, 2019ko urtarrilean. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2024ko Abenduaren 13a

Lourdes Fernandezi erreleboa hartuta heldu zen Bilboko Azkuna zentroko zuzendaritza kargura Fernando Perez. 2018ko maiatzean izan zen, eta, sei urte pasako ibilbidearen ondoren, postua uztea erabaki duela jakinarazi du zentroak gaur arratsaldean. Ohar bidez eman dute berria, eta zehaztu dute Perezek "borondatez" erabaki duela postuari uko egitea, eta hala adierazi diola Juan Mari Aburto Bilboko alkateari ere. Egindako ahalegina eskertu dio Perezi ohar berean Aburtok, eta gaur arte zuzendari izandakoak ere eskerrak eman dizkio Bilboko Udalari, aukera eman baitio "testuinguru artistikoari lotutako proiektu garrantzitsu honen buru izateko". Perez "harro" azaldu da "punta-puntako eta erreferentziazko zentroa" uzten duelako, "programazioaren kalitateari eta sorkuntza artistikoaren sustapenari dagokionez".

Zentroko iturriek azpimarratu dutenez, Perezek beti izan du "lotura nabarmena kulturaren ildo eraldatzailearekin", eta arte eszenikoei, zinemari, ikusizko arteei zein literaturari loturiko jaialdi eta programen zuzendari eta koordinatzaile aritu da urtetan. Tartean, Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendaria, Japan Foundation for Performing Arts erakundeko aholku batzordeko kidea, Uharte Arte Garaikideko Zentroaren Patronatuko kidea eta Jorge Oteiza Museo Fundazioaren Patronatuko idazkaria ere izan da.

Kargua uzteko bestelako arrazoirik ez dute aipatu oharrean. Dena den, hainbat komunikabidek azken asteotan aipatu dute tirabiraren bat egon dela Azkuna zentroko zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren artean, La Caixa fundazioaren proiektu bat tarteko. Steam izeneko gela bat ezarri asmo du bankuak Bilbon, eta Azkuna zentroaren barruko Lantegi eremua jo dute begiz horretarako — egun artisten egonaldientzako eta proiektuetarako erabiltzen da eremu hori—. Zenbait komunikabideren arabera, egitasmo horren aurka egon da hasieratik Perez. Hain justu, gaiaren inguruan idatzi du asteon Haizea Barcenilla EHUko irakasle eta BERRIAko kolaboratzaileak.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.