artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erakusketa aretoak

Bilboko Rekalde aretoak bere ateak zabaldu ditu berrikuntza lan handiak egin ondoren. Beste garai eta testuinguru batean zabaldutako arte aretoak (Guggenheim museoaren garaia baino lehen) norabide eta helburu ezberdinak izan ditu azken 30 urteotan.

erakusketa-aretoak
Arduradunak Rekalde aretoaren estreinaldi gauean. Arg/ Rekalde aretoa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Urtarrilaren 29a

Orain, bere tokia bilatu beharko du indarra galdu duen arte garaikidearen testuinguruan. Euskal Herriko arte galeria ia guztiak desagertu direnean, eta arte zentroek bizirauteko arazoak dituztenean, ongietorria eman behar zaio areto berritu bati. Ez du bakarrik itxura aldatu beharko, bere egitaraua ere egokitu beharko du garai berrietara. Iragarri dutenaren arabera, Euskal Herriko artearen erakusleiho izango da, bai artista gazteentzat, bai hain gazte ez direnentzat. Argi ez dagoena da komisariotza proiektuei ere ateak zabalduko dizkien edo artistengan besterik oinarrituko den.

Hain zuzen, hori da sarritan faltan sumatzen dudana Euskal Herriko arte museo eta zentroetan. Ez dut uste erraza denik, erakusketak antolatzeko dauzkagun baliabide eta formazio eskasarekin. Gehiegitan kanpoko jendea gonbidatzen dugu lan hori egitera, konturatu gabe bertan profesional onak ditugula. Gainera, desberdin tratatzen ditugu bertakoak eta kanpokoak, batez ere ordaintzen zaien diru kopuruan.

Horrez gainera, beste hutsune bat sumatzen dut Euskal Herriko arte erakusketa aretoetan. Hildako artistek edo oso ezagunak direnek bere tokia daukate, artista gazteek ere tratu berezia izaten dute erakunde batzuetan, baina gazteak ez diren edo zeharo onartuak ez dauden artistek zaila izaten dute maiztasunez bere lana erakustea. Sarritan aipatzen da artista helduen sindromea; gazteak ez direnez, ezin dute parte hartu artista hasiberrien deialdietan, baina oraindik nahiko maila ez daukatenez atzera begirako bat edo antzekoak egiteko, zailtasunak dituzte gizartean etengabeko presentzia mantentzeko. Horrek ahanzturara eramaten ditu hainbat artista, batez ere, ia galeria guztiak desagertu diren momentuan. Hori da galeria askok betetzen zuten rola, artisten lan berrienak erakustea, alegia. Orain, espazio horien faltan, badirudi erakunde publikoen zeregina hutsune hori betetzea izan beharko litzatekeela, nahiz eta sarritan horrelako helburuak dituzten tokiak topatzea zaila den.


Beharbada, aldi berean erakusketa ezberdinak programatzeko aukera izango luketen arte zentroak beharko genituzke, bai hiriburuetan, bai herrietan, baina horren ordez, turismora begira dauden proiektu handinahi garestietan pentsatzen ari dira gure erakundeak.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.