artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jo Baer, minimalismoaren aitzindaria 95 urtetan zendu da

Artista estatubatuarra jatorriz margolari abstraktua zen, baina 1970ko hamarkadan margolaritza figuratibora bihurtu zen.

jo-baer-minimalismoaren-aitzindaria-95-urtetan-zendu-da
Jo Baer bere tailerrean Amsterdamen 2014an. Arg/ Billie Savage, Aware

Jatorria: JournalDesArts
| 2025eko Urtarrilaren 31a

Berez, Josephine Gail Kleinberg izenez sortu zen 1927an Seattle hirian, eta aurtengo urtarrilaren 21ean hil da, 95 urte zituela, Pace Gallery-k jakitera eman duenez. 1960 urteetan, New Yorken, Jo Baer mugimendu minimalistaren ordezkarietako gisa ezagun egin zen, Donald Judd (1928-1994) artistarekin batera. Bere lanetako ezaugarria zen oihal zuria marra beltzez zedarritzen zituela, taularen geometria azpimarratzeko. 1964an erakutsi ziren lehen aldiz New Yorkeko Kaymar Gallery-n.

1970ko hamarkadan New York utzi eta Europara joan zen, lehenik Irlandan kokatuz eta ondotik Amsterdamen. Orduan, margolan figuratibo onirismodunei ekin zien. Motibo lausotuek eta elkarren artean fusionatutakoek, ornamentuzkoaren mugan, ihes egiten diote begiradari. Minimalista garaian bezalaxe, artistak beti nahi izan dio lanari hutsune bat utzi, ikusleak bere irudia eraikitzeko aukera ukan dezan.

Jo Baerrek gorakada bizkorra izan du, hasi eta berehala. 1968an, haren obrak Casselgo Documenta 4 nazioarteko erakusketan zeuden ikusgai, baita New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko "Systemic Painting" margolan abstraktuei buruzko erakusketan ere, 1966an.

Munduko erakustoki ospetsuenetan erakutsia izan da, hala nola New Yorkeko Whitney Museum of American Art (1975), New Yorkeko Dia Center for the Arts (2002), Koloniako Museum Ludwig (2013) eta Londresko Camden Arts Centre (2015). Bere obrak ospe handiko instituzioetan daude bilduma iraunkorretan, besteak beste Londresko MoMA eta Tate Gallery-n.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.