artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Amarika

Onartu behar dut ez dudala etorkizuna asmatzeko gaitasun handirik. Azken artikuluan erakusketa aretoen gaia aipatu eta astebetera, Gasteizko Amarika aretoaren itxiera iragarri dute. Gauza bera gertatu zitzaidan Altxerri galeriari buruz idatzi nuenean.

amarika
Arg/ Kulturklik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Otsailaren 12a

Bilboko Rekalde aretoa berrituta zabaldu duten ia momentu berean, Gasteizko Amarikaren itxieraren berri jakin dugu. Berez, erakusketa aretoen zabalera edo itxiera ez litzateke asaldatzeko modukoa izan behar, bertan egiten den lanari edo egitarauari begiratu behako baikenioke. Hala ere, beti da kezkatzeko modukoa arte erakusketak antolatzeko espazioak galtzea, nahiz eta bertan mugimendu handirik ez egon. Sarritan erakundeen esku egoten da zer hiltzen uzten duten eta zer hauspotzen duten. Horregatik Amarika aretoaren itxiera ez da uste gabeko zerbait izan.

90eko hamarkadan zabaldu zenean, eta gerora ere, aretoak lan izugarria egin zuen hirian arte garaikidearen normalizazioaren alde, nahiz eta ez izan arte garaikideari bakarrik eskainitako aretoa. Nik uste dut garai bateko artista eta zale belaunaldi batentzat erreferentziazko tokia izan zela, eskaini zituen aukerengatik. Bainagorabehera handiko aretoa izan da, eta koxka nabarmenena Artiumen zabaltzearekin izan zuen, garai hartan ere itxiera iragarri zelako. Orduan hasi ziren bertako artistak Amarikaren babesa antolatzeko taldea osatzen. Protesta haiek direla medio, gaur egunera arte iritsi da, nahiz eta azken urteetan zabalik zegoenik ere seguru ez jakin.

Amarika aretoaren itxierak kultur politikaren noraeza adierazten duela iruditzen zait. Ez dakit noraino dagoen aurreikusita edo planifikatuta arte plastikoen inguruko politika. Garai bateko plangintza orokorraren arabera museo handi eta zentroen arteko oreka proposatu zen. Guggenheim museoaren proiektuak hankaz gora jarri zuen plangintza hura. Ordutik etengabeko inprobisazioan gaudela ematen du. Zentroak zabaltzen dira lurralde bateko eskaerari eta eskalari erantzun gabe, museoak nonahi eraikitzeko proiektuak iragartzen dira, museo batzuen zabaltze lan garestiegiak egiten dira, erakusketa aretoak berritu edo ixten dira, badirudi lurralde bakoitzak bere kasa konpondu nahi dituela antzematen dituen zuloak, gehiegi arduratu gabe zein diren beharrak eta, batez ere, bertako arte sareari begiratu gabe.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.