artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iñaki Olazabal eskultorea hil da

Batez ere zinka erabili zuen artelanak sortzeko. Euskal Herriko hainbat udalerritan ikus daitezke haren obrak.

inaki-olazabal-eskultorea-hil-da
Iñaki Olazabal, Zarautzen 2019an egindako erakusketa batean. JON URBE / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 6a

Andoainen (Gipuzkoa) sortu zen Iñaki Olazabal Ezeiza, 1959. urtean, eta bertan eman zituen lehen pausoak artearen munduan. 1983an hasi zuen ibilbidea, Sorobillako Tailerra kolektiboaren barruan, zeinak Oteizaren ideiei jarraitzen zien. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu zuen lehen urte haietan, hala Euskadiko II. eta III. Eskultura Mostretan,Tolosan (Gipuzkoa), nola Sorobilla Tailerrarenetan, Getarian (Gipuzkoa) eta Gasteizen. 1986an erakutsi zituen bere lanak bakarka lehen aldiz, Zarauzko Zazpi galerian (Gipuzkoa), eta taldeko erakusketetaneta lehiaketetan parte hartzen segitu zuen.

Trebakuntzan sakontzeko, Alemaniara jo zuen 1990eko urteetan, eta Dusseldorfeko Arte Ederren Akademian jardun zuen 1991tik 1993ra bitartean. Handik aurrera, zinka hartu zueneskulturak sortzeko lehengai nagusitzat, eta horiengatik nabarmendu izan da bere ibilbidean.

Lan batzuk, erasoen jomuga

Euskal Herriko hainbat udalerritan daude ikusgai haren obrak, hala nola Andoainen, Zumaian (Gipuzkoa), Donostian, Donibane Garazin, Senperen (Lapurdi), Bilbon eta Zugaztietan (Bizkaia). Azken horretan, Meatzaldeko Eskulturen Parkean, zinkezko bost piezak osatutako Elkarrizketa obra jarri zuen artistak, eta, Naiz.eus atariak joan den astean jakinarazi zuenez, eraso egin zieten piezetako biri. Inguru hartako lakura bota zituzten, zehazki; Eskuahaldunak eskultoreen elkarteko kideek joan den ostiralean atera ahal izan zituzten uretatik. Salatu zutenez, gainera, ez da obra multzo horrieraso dioten lehen aldia.

Sortzaileak parte hartu zuen erakusketen artean dago, halaber, duela hogei urte Artozki udalerrian (Nafarroa) Itoitzekiko Solidarioak taldearen ekimenez antolatutakoa. Itoizko urtegiko lanen ondorioz herria eraistear zirela, hari zutik eusteko asmoz antolatu zuten erakusketa, eta hainbat artistak eman zituzten lanak hartarako, besteak beste Olazabalek.

Azken urteotan Zumaian bizi izan zen artista, eta bertan izan zuen sorkuntzarako estudioa ere. Asteburuan zendu da, 65 urte zituela, Donostian.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.