artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Histoire Naturelle areto berria ireki du Arte Ederren Bilboko Museoak

Otsailaren 13an aurkeztutako erakusketaren lehen emanaldiari (18-20. aretoak) beste bat gehitu behar zaio orain (17. aretoa), non Histoire naturelle (1926) ospetsua erakusten den.

histoire-naturelle-areto-berria-ireki-du-arte-ederren-bilboko-museoak
L'évadé (iheslaria), Histoia Naturala, 1926 (Bilduma partikularra)

| 2025eko Maiatzaren 14a

Duela gutxi, museoak Max Ernsten (Brühl, Alemania, 1891-Paris, 1976) 54 lanez osatutako multzo bikaina jaso du komodatuan. 1957ko frottage bat izan ezik, guztiak 1922. eta 1928. urteen artean egin zituen. Esperimentazioko aldi bat izan zen, zeinetan dadaismotik abiatuta, Ernstek surrealismora eboluzionatu baitzuen, haren funtsezko figura bihurtuz. Hain zuzen ere, testuinguru horretan egin zituen alemaniar artistak XX. mendeko artearen garapenerako funtsezkotzat jotzen diren berrikuntza teoriko, tekniko eta sortzaileak.

Otsailaren 13an aurkeztutako erakusketaren lehen emanaldiari (18-20. aretoak) beste bat gehitu behar zaio orain (17. aretoa), non Histoire naturelle (1926) ospetsua erakusten den. Paper-zorro bat da, 34 fototipok osatutakoa (beirazko plaka tintaztatu baten gainean gelatinazko erliebera transferitutako klixe fotografiko baten inprimaketa), eta Jean Arp eskultore frantsesaren testu baten hitzaurrea dute. Arp, hamar urte lehenago, 1916an, dadaismoaren sortzaileetako bat izan zen Zurichen. Gordailu bikain honetako lan guztiak artistaren lanen bilduma garrantzitsu bat osatu zuen Ernsten galerista nagusi Aram Mouradianen jatorrizko bildumatik datoz.

Histoire naturelle (Historia naturala)

Parisen argitaratua, Histoire naturelle serieak fototipo bidez erreproduzitzen ditu Max Ernstek frottage teknika erabiliz egin zituen lehen marrazkietako 34. Kalkoaren printzipioei jarraituz, Nantesetik gertu dagoen Pornic herriko hotel batean bere logelako zoruko egurrezko oholen korapiloak eta ildoak arkatzez paper baten gainean igurtzi zituenean sortu zen prozedura da, eta Ernsti berari egozten zaio hura sortu izana.

Modu aleatorio eta esperimental horretan ehun marrazki inguru sortu ziren, konposizio eta elkarketa enigmatikoekin, zeinak paper-zorro izenburu iradokitzailepean bilduta, onirikoaren irudimenetik eta bitxikeriatik datozen animalia, landare edo mineralen organismoak gogora ekartzen dituzten.

1926ko martxoan aurkeztu ziren lehen aldiz Aram Mouradian ingelesak eta Leonard Van Leer holandarrak zuzendutako Parisko Van Leer galerian serieko 10 frottageak. Urte bereko apirilean serie osoa erakutsi zen Jeanne Bucher arte-merkatariaren lokalean, eta hark, marrazkiek izandako harrera ona ikusita, fototipoen karpeta inprimatzea bultzatu zuen. 306 aleko tirada mugatua egin zen, besteak beste, gordailuaren parte den eta orain ikusgai dagoen 3. zenbakia.

Museoan gordetako lanen artean Les Éclairs au-dessous de quatorze ans (1925) lanaren jatorrizko marrazkia dago, ondoren Histoire Naturelle karpetarako fototipo moduan erreproduzitua.

Max Ernst gordailua

Lehengo urtean gogorarazi genuenez, André Bretonen lehen Manifestu surrealista 1924an argitaratzearen oroipenaren harira, 1920ko hamarkada adimenezko eta sormenezko irakinaldia izan zen; hain zuzen, artearen eta ideien munduan sekulako eraldaketak gertatu ziren, arrazoiaz harago dauden lurraldeak aztertzen hasi zirelako: inkontzientea, ametsak eta irudimena, besteak beste.

Testuinguru horretan, Max Ernsten obra-multzo esanguratsu bat Bilboko museoan gordetzeak garrantzi berezia hartzen du Espainiako bilduma publikoetan duen presentzia txikiagatik (bi obra Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalean eta lau Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalean).

Orain ikusgai dauden Aram Mouradian galeristaren jatorrizko bildumako 14 pinturek, lau marrazkik, bi frottagek eta 34 fototipok osatzen dute. Eskultura baten eta material dokumentalaren aldi baterako maileguarekin batera, Obra Gonbidatua programaren edizio aparta osatzen dute, Miriam Alzuri Milanés museoko Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzaileak komisariatuta.

Mouradianek Ernsti 1927an erosi zizkion eta orain ikusgai dauden obren artean, marrazki hauek daude: La Belle jardinière (c. 1921-1922), Deux enfants dans une chambre percée (1923) eta L'Ombre (1923); baita margolan hauek ere: Deux jeunes filles en de belles poses (1924), Cage et oiseaux (1924), Les Mains aux oiseaux (1925), Jeunes gens piétinant leur mère (1927), Petit monument aux oiseaux (1927), Forêt et soleil bleu (1927), Forêts-arêtes (1927) edo/eta Fleurs-écailles (1928). Hirugarrenei erositakoen artean, bestalde, hauek ditugu: Danseur sous le ciel (Le Noctambule) (c. 1922), L'Éloge de la folie (1924) eta Les Éclairs au-dessous de quatorze ans (1925) lanaren jatorrizko marrazkia.

Max Ernst (Brühl, Alemania, 1891-Paris, 1976)

Margolaria, eskultorea eta collagearen eta obra grafikoen munduan eragin handiko hainbat lanen egilea izan zen Max Ernst, prestakuntza autodidaktako artista. Artea, filosofia, literatura eta psikiatria ikasi zituen Bonneko Unibertsitatean, eta XX. mendeko lehen hamarkadan hasi zuen bere ibilbide artistikoa, espresionismoaren eta kubismoaren lengoaietan interesa zuelako. Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Koloniako talde dadaistarekin elkartu zen, eta Berlingo, Zuricheko eta Parisko taldeekin harremana izan zuen. Garai hartan, bere lehen collage eta fotomuntaketak egin zituen, zeinak 1921ean jarri baitzituen ikusgai André Bretonek eta Simone Kahnek Parisen zuten Au Sans Pareil liburu-dendan.

1922an Parisera joan zen bizitzera, eta, han, funtsezkoa izan zen mugimendu surrealistaren barruan, sormenezko irudimenari eta bere lanean teknika berriak sartzeko zuen gaitasunari esker. Esaterako, bere egin zituen frottage teknika –hari egozten zaio hura sortu izana–, grattage delakoa eta dekalkomania – Óscar Domínguez espainiar margolariak 1935ean asmatua–.

1938an, talde surrealista utzi eta Avignon iparraldeko Saint-Martin d'Ardèche herrira joan zen, Mexikon nazionalizatutako Leonora Carrington margolari surrealista ingelesarekin. Hiru urte geroago, Bigarren Mundu Gerra hasia zela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta Peggy Guggenheim newyorktar bildumagile eta mezenasarekin ezkondu zen. Ondoren, zenbait urtez Arizonan bizi izan zen, Dorothea Tanning estatubatuar artista surrealistarekin. 1953an Parisera itzuli zen, ordurako nazioarteko ospea lortuta.

Aram Mouradian (Southport, Erresuma Batua, 1892-Paris, 1974)

Merkataritzan aritzen zen armeniar jatorriko familia dirudun batean jaio zen Mouradian, eta Parisera joan zen bizitzera, Lehen Mundu Gerraren ondoren. 1925ean, Leonard van Leer holandarrarekin elkartu zen, Rue de Seine kaleko 41. zenbakian arte-galeria bat zabaltzeko. Denborarekin, garai hartan eragin handiena zuen galerietako bat izan zen.

Hasieran, Van Leer izena eman zioten establezimenduari, baina, bazkidea erretiratu ondoren, Mouradian et Vallotton jarri zioten, eta, geroago, Les Arts Plastiques et Modernes. Galeria Parisko agertoki artistikoaren protagonista izan zen zenbait hamarkadaz, 1974ra arte.

Lehen urteetan eta 1930eko hamarkadaren erdialdera arte, nagusiki surrealismoarekin eta Parisko Eskolarekin lotutako artistekin egin zuen lan; besteak beste, hauekin: Jean Launois, André Derain, Raoul Dufy, Amedeo Modigliani, Jules Pascin, Chaim Soutine, Constant Permeke, Francis Picabia, Roland Penrose, Moïse Kisling, Man Ray eta Joan Miró. Haien artean, aipagarria da Max Ernst, Mouradianek haren obra arreta bereziz eman baitzuen ezagutzera, eta haren lehenengo bi bakarkako erakusketa surrealistak antolatu baitzituen 1926an eta 1927an.

Max Ernst. Surrealismoaren poetikak. Hitzaldi-zikloa

Maiatzak 8, 15, 22 eta 29 (ostegunak), 18.30

  • Max Ernst y Paul Éluard, de Dadá al surrealismo |Juan Manuel Bonet. Poeta, kritikaria eta komisarioa
  • Extraños en la noche. Sobre las miradas políticas en el país de los sueños |Yayo Aznar. UNEDeko Geografia eta Historia Fakultateko dekanoa
  • ¡Solo fueron tres años de mi vida! Leonora Carrington eta Max Ernst | Juncal Caballero Guiral. Jaume I Unibertsitateko Estetika eta Arteen Teoriako irakaslea
  • Técnicas para la ensoñación. Los collages y frottages de Max Ernst |José Galindo Gálvez. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederren Fakultateko dekanoa

Informazio gehiago eta izen-emateak, www.bilbaomuseoa.eus webgunean.


ukitu

Ukitu

Maider López

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Urriaren 24tik
2026ko Otsailaren 07ra

lerroa-kolorea-eta-arima

Lerroa, kolorea eta arima

Xabier Martínez Riazuelo

Kondestable jauregia (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urtarrilaren 22tik
2026ko Martxoaren 15era

paraleloak-eta-meridianoak

Paraleloak eta meridianoak

Iberdrola bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 29tik
2026ko Agorrilaren 30era

strong-back-soft-front

Strong back, soft front

Maite González Martínez

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urtarrilaren 16tik
2026ko Martxoaren 15era

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.