artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskaraldiaren mugak

Badirudi Euskaraldia ez dela Guggenheim Museora iritsi. Barakaldon oinarritutako suediar multinazional batek Bilboko museoan antolatutako ekitaldi batean egon ondoren berriz ere atzerritar sentitu naiz nire herrian.

euskaraldiaren-mugak
Charles Sandison, The River, 2010

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 22a

Bilbon dagoen museoa eta Barakaldon dagoen enpresa baino gehiago, izan zitezkeenMadrilen eta Vallecasen dauden erakunde bi, hizkuntzaren erabilpenari begiratuz gero.

Gainera, ekitaldia etxerako diseinuak aldaketa klimatikoak eragiten dituzten arazoak konpontzeko lehiaketa baten sari banaketa zenez, pentsatu nuen kontzientziazio ariketa polita izan zitekeela munduko kultura guztien biziraupenean ere hausnartzea. Biodibertsitatearen desagerpena agerikoa den momentuan, kultur aniztasunaren desagerpenari arreta jartzeak ere ez dirudi hain tokiz kanpokoa. Hala ere, arreta pizteko modukoa da Euskal Herrian dagoen kulturaren multinazionala den Guggenheim Museoa eta altzarigintzaren multinazionala den Barakaldoko enpresahain kezkatuta egotea klima aldaketarekin, batez ere lehenak jasotzen dituen turismoarekin, masifikazioak karbono arrasto izugarria uzten duenean, eta besteak saltzen dituen produktu asko Txinan eginda daudenean, horrek baldintza ekologikoen gainean sortzen dituen zalantzekin. Guztiok ditugu kontraesanak eta horregatik eskertzekoa daHome for our planet bezalako ekimen bat; zeinakunibertsitateko eta diseinu eskoletako ikasleekinlantzen baititu klima aldaketaren aurrean etxeko tresnetan diseinuak ekarri ditzakeen konponbideak. Espero dut greenwashing delako hutsean ez geratzea.

Hasierako gairabueltatuta, ez dakit horrelako ekitalditan euskararen presentziak zein izan behar duen, ingelesa edo suediera erabili balitz hobeto kalkulatuko nuke, baina gaztelania besterik erabili ez zenez, egun on eta ongi etorri baino zerbait gehiago eskatuko nuke, edo, hobeto esanda, eskertuko nuke (Donostiako Zinemaldian zerbait lortu bada, ez da ezinezko ahalegina izango). Azkenean ez da nahikoa Euskal Herriko museotako paisaia idatzia bi hizkuntzetan egotea, aurrerapausoak eskatzeko garaian gaude, Euskaraldiak irauten duen 10 egunetan behintzat. Euskararen erabilpenaren ohiturak aldatzeko garaia bada, alda ditzagun artearen munduan dauden ohiturak, eta ahaleginak egin ditzagun euskara presente egon dadin artearekin harremana duen edozein ekitalditan, aspalditik dakigulako euskara ere arteaz eta artean aritzeko hizkuntza dela. Baita diseinuan ere.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.