artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Irudika-k Harriet Lenneman eta Tania Manzanal ilustratzaileen lanak ikusgai jarri ditu Gasteizko Sokaren Etxean

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketen egonaldietako proiektuak paratu dituzte erakusketa batean. Bi sortzaileek mundu osoko esamoldeak eta ameskeria hizpide hartuta landu dituzte egitasmoak. Aurten, urriaren 23tik 25era egingo dute Irudika, Artiumen.

irudika-k-harriet-lenneman-eta-tania-manzanal-ilustratzaileen-lanak-ikusgai-jarri-ditu-gasteizko-sokaren-etxean
Tania Manzanal eta Harriet Lenneman sortzaileak Sokaren Etxeko erakusketan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 28a

Ilustratzaile eta artista bisualak dira Harriet Lenneman eta Tania Manzanal, eta Irudika nazioarteko ilustrazio topaketen egonaldietan izan dira bi hilabete eta erdiz Angulemako (Frantzia)eta Zapopaneko (Mexiko) sorkuntza guneetan, eta Bilboko hainbat tailerretan. Egonaldi artistiko horietatik sortutako artelanak erakusgai jarri dituzte Gasteizko Sokaren Etxean; ekainaren 27ra arte zabalik izango da erakusketa, astelehenetik ostiralera.

Stop motion bidezko eta eskuz marraztutako film labur esperimentalak sortzen ditu Lennemanek, eta prentsan eta animazio proiektuetan ilustratzaile gisa aritzen da Manzanal. Irudika-ren egonaldietan ekoitzitako lanak sormen prozesu baten parte dira, baina amaitu gabe daude. Mundu osoko esamoldeak konparatzen dituen liburu ilustratua osatzeko piezak jaso ditu Lennemanek The Raisin at the End of the Hotdog izeneko bilduman. Eta oraindik bukatu gabe dagoen animaziozko film labur baterako zirriborroak bildu ditu Manzanalek Liquidación total erakusketan.

Lennemanen praktika artistikoa atzerrian izandako esperientziek zeharkatzen dute, eta hizkuntzak ikasteko esperientzia "akats, gaizki-ulertu eta umorez" txertatu du bere lanean, artistak azaldu duenez. Irudika-ko egonaldian masterreko tesiaren proiektua garatu zuen: mundu osoko esamoldeak konparatzen dituen liburu ilustratua. Liburu hori osatuko duten lau serigrafia paratu dituzte erakusketan, eta horietan ikus daiteke herrialde eta kultura bakoitzak zein esamolde erabiltzen dituen, eta "zein zentzugabeak diren horiek literalki interpretatzen direnean".

The Raisin at the End of the Hotdogerakusketari izenburua eman dion esamoldearihelduta esplikatu du Lennemanek proiektuaren esanahia: "Lana borobiltzea esan nahi du, baina esamoldea beste hizkuntza batzuetara literalki itzuliko bagenu, ez luke zentzu handirik". Frantsesez, gazteleraz, txineraz, italieraz, norvegieraz, hungarieraz eta turkieraz erabiltzen diren beste hamaika adibide hartu, eta umorez beteriko lustrazioekin osatu ditu piezak.

"Esamolde idiomatiko ilustratuak" direla esplikatu du artistak, mundu zabalean hitz egiteko modu "bitxi, poetiko eta ustekabekoak". Lennemanek zenbait hizkuntzatako atsotitzak ikertzen jarraitzen du argitara eman nahi duen libururako, eta han-hemenka hizkuntza ezberdinetako ekarpenak jasotzen dabil. Gasteizko erakusketan ere bisitariak gonbidatu ditu hizkuntza ezberdinetako esamoldeak koaderno batean idaztera.

Etengabeko tentsioaren, kaosaren eta zorroztasunaren artean oreka bila ibiltzen da Manzanal eguneroko praktika artistikoan, eta jolas moduan planteatu du baita ere Liquidación totallana. "Amets moduko bat da, hainbat gairi buruz hausnartzen duena: zoria, jokoa, errealitatea, pentsamenduaren egitura eta esperientzia". Artistak azaldu duenez, sormen prozesuaren beraren azterketa bat da, "marrazketaren plazera bere horretan", eta narratiba inprobisatuak uztartuta ondu du.

Animaziozko film labur baterako zirriborroak egin ditu Manzanalek, orri zurien gainean "askatasunez" marraztuta, eta frame to frame animazio teknika paperera eramanez, grafitozko eta koloretako arkatzekin. Izan ere, ordenagailuan irudien tratamendua hobetzeko luze egon beharrik gabe, sinple eta gordin diren marrazkiekin "goxotasuna" lortzen dela uste du ilustratzaileak.

Irudika, urrian

Irudika-ren bederatzigarren aldia egingo dute urriaren 23tik 25ra bitartean, Gasteizko Artium museoan. Aurtengo kartela Lennemanek egin du, eta animazio lana, Manzanalek. Mahai inguru, tailer eta bestelakoak antolatuko dituzte, eta argitaletxeak, artistak eta eragileak izango dira. Besteak beste, Euskal Herriko Another Press estudioko Maite Caballero eta Begoña Cuberia, Alemaniako Hairspray Magazineko Karla Paloma, eta Uruguatik Casa del Balnearioko German Di Pierro izango dira.

Grezia eta Finlandia izango dira herrialde gonbidatuak, eta bereziki adimen artifizialaren "arriskuei" aurre egiteko sorkuntza prozesuak izango dituzte hizpide, baita argitaratzeko modu alternatiboak eta argitalpen baliabideak ere. Sarrerak salgai jarri dituzte www.irudika.eus webgunean.


the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.