artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erroma Bulegoan

Susana Talayero artistak Erromako esperientzia ekarri du Bilboko Bulegoa z/b-ren egoitzara. 60ko hamarkadatik gaur egunera arte emakumezko artistek antolatutako erakusketen ikerketa bultzatzea da Material Voices izeneko programaren helburua. Testuinguru horretan aurkeztu du Susana Talayerok Un fondo blanco que nunca estuvo limpio (Inoiz garbi egon ez zen hondo zuria) izenburua daraman erakusketa.

erroma-bulegoan

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Ekainaren 5a

Programaren asmoa ez da hainbeste ohiko erakusketa bat antolatzea, baizik eta artistak izandako esperientziaren gogoeta eta memoria berreskuratzea. Hain zuzen, Bulegoko arduradunek Erroman bizi izandako urteen oroitzapen modukoa erakustekoeskatu diote Talayerori. Badirudi horretarako artxiboaren formatua proposatu ziotela, baina artistak, ohikoa duen hausnarketa berezia egin duela eskatzaileen proposamenaren aurrean. Beraz, Bulegoko espazioan ikus dezakegunak ondo baino hobeto adierazten ditu artistak Erroman bizitako urteak eta, aldi berean, hiri horrek bere arte praktikan eta bizitzan izan duen eragina eta garrantzia. Horretarako, erakusketa aretoan bi koadro handi besterik ez ditugu ikusiko, Talayerok Erroman izandako bi lantokitan pintatutakoak.80ko hamarkadan hirira iritsi berritan izandako lehendabiziko lantokian egindakoa da bata, eta, bestea, 90eko hamarkadan erabilitako tailerrean sortutakoa. Horrekin batera, lokaleko leihoak estaltzen dituzten marrazkiak jarri ditu, kanpotik eta barrutik aldi berean ikus daitezkeen marrazki sinple bezain indartsuak. Azkenik, guztiari batasuna eta zentzua ematen dion bideolana proiektatu du horma zuri batean. Argazkien bitartez osatutako bideo bat da, eta bertan artistak Erroman egindako eta bizitzari lotutako bi ekintza performatiboazaltzen zaizkigu. Hasierako garaikoa da bata, etaargazkiak ateratzeko lantokitik Trastevereko plaza batera ateratako koadroen desfile moduko bat erakusten du. Eta, urte asko pasatu ondoren, Bulegoko arduradunetako batek proposatutako ekintza bat da bestea, 2024koa.

Hiria bereganatzeko bi modu horiek —hau da, hiriak norbaitengan utzitako aztarna edo eragina; eta artistak berak ekintza xume batzuen bidez hirian aztarna uzteko gogoa —, Susana Talayeroren ibilbideari buruz hitz egiten digute. Erroma ezinbestekoa izan da bere bizitzan eta bere pintura praktikan. Hiri eternoa da Erroma, eta denborari buruz hitz egiten digu, betikoaz eta berriaz, iraganeko pisuaren zama gainetik kentzeko egin behar dugun ahaleginaz eta aldi berean agorrezina den inspirazio iturri den horretaz.

Erakusketaren bidez postalen eta arte historiako irudien azpian edo atzean dagoen Erroma ezagutzeko aukera ematen digu artistak;garai batean underground izan zen hiri zikin bezain distiratsua, aktibismo politiko sakoneko hiria. Memoria ariketa pertsonalak hiriaren memoriarekin bat egiten du.


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Azaroaren 15era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.