artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Caravaggioren margolan baten kopia bat jatorrizkoa bihurtzen denean

Fruta zuritzen ari den mutiko bat irudikatzen duen mihisea barrokoko maisuaren ezagutzen den lehen lana izan liteke, italiar aditu baten arabera.

caravaggioren-margolan-baten-kopia-bat-jatorrizkoa-bihurtzen-denean
Caravage (1571-1610), Fruta zuritzen ari den mutikoa, 1592. © Royal Collection Trust

| 2025eko Ekainaren 18a

Gianni Papi Caravaggioren adituak dioenez, Fruta zuritzen ari den mutikoa, "Mondafrutto" izenez ezaguna, margolariaren ezagutzen den lanik zaharrena litzateke. 66 x 51,5 cm-ko olioz egindako mihise horrek fruta batzuk zuritzen ari den gazte bat erakusten du, hondo neutro eta ilun baten aurrean. 2024an eskuratutako kopia hau, nagusiki Caravaggioren ikasleek eginiko hamar bat kopien artekoa, Ipar Europako enkante batean bildumazale anonimo batek erositakoa da.

"Mondafrutto"-ren kopia gisa aurkeztua, margolana xeheki aztertua izan da, jabe berriak jatorrizkoa izan zitekeela susmatzen baitzuen. Gianni Papi arte historialari eta margolariaren adituak, estilo-azterketa, jatorriaren ikerketa, erradiografia eta reflektografia baten ondoren, benetan Caravaggiok berak margotutako jatorrizkoa dela ondorioztatu du.

Azterketa horiek margolanaren azpian txakur bat –ziurrenik artistaren Cornacchia izenekoa– eta paisaia bat zituela agerian utzi zuten, mihisea berrerabili egin zela adieraziz. Ondoren, mihisea hiru ertzetatik moztu zuten. Elementu horiek guztiak kontuan hartuta, margolana ez litzateke kopia bat izango, baizik eta jatorrizkoa. Hipotesi hori txakurraren buruko itzalen tratamenduaz ere indartzen da; beste bertsio batzuetan berriz landuak ageri baitira. Fruituak Lombardia aldeko ikonografiaren parte lirateke, margolana margolariak Erromara iritsi aurretik sortua dela iradokiz.

Jatorriaren azterketak dio margolana Cavalier d'Arpin eta kardinal Scipione Borgheseren esku egon zela, margolariaren gaztaroan sortutako beste hainbat lan bezala.

Fruta zuritzen ari den mutikoa-ren kopiak mundu osoan zehar sakabanatuta daude; gehienak bilduma pribatuetan daude. Ezagunenetako bat Londoneko Errege Bildumetan dago. Beste batzuk Tokioko bilduma pribatu batean, Roberto Longhi Fundazioan eta Erromako bilduma pribatu batean daude. Gianni Papik Mondafrutto-ri buruzko liburu bat prestatzen ari da eta autentifikazio honi buruzko artikuluak argitaratzeko asmoa du.

Caravaggioren margolanei lotutako interes ekonomikoak oso handiak izaten dira, eta horregatik izaten da horrenbeste oihartzun mediatikoa margolan berriak aurkitzen direnean. 2014an Okzitaniako Tolosan ganbara batean aurkitutako Judith eta Holofernes izeneko lan bat 100 eta 150 milioi euro arteko balioan estimatu zen. Oso berriki, 2021ean, Madridek Arantzen koroatzea margolanaren salmenta geldiarazi zuen. Caravaggiori egotzitako lan horren benetakotasuna 2024an berretsi zuen Madrilgo Prado Museoak, urteetako ikerketaren ondoren.

Artikulu hau Le Journal des Arts aldizkaritik euskaratuta dago.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.