artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txomin Olabarri izango da Azkuna zentroko zuzendaria

Azkuna zentroko administrazio kontseiluak gaur hartu du erabakia. Legarreta Bizkaia Arenako zuzendari izan da 2010etik, eta Fernando Perezek utzitako tokia beteko du.

txomin-olabarri-izango-da-azkuna-zentroko-zuzendaria
Azkuna zentroa, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Uztailaren 7a

Bilboko Azkuna zentroko Administrazio Kontseiluak Txomin Olabarri Legarreta izendatu du zentro horretako zuzendari. Bilbon jaio zen 1976an, etaEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da EHUn.Legarreta Bizkaia Arenako zuzendari izan da 2010etik.

Bilboko Azkuna zentroak abenduaren 12an jakinarazi zuen Fernando Perez ordura arteko zuzendariak kargua uztea erabaki zuela. Ohar bidez eman zuen berria, eta adierazi Perezek "borondatez" erabaki zuela postuari uko egitea eta hori bera adierazi ziola Juan Mari Aburto Bilboko alkateari. Handik egun batzuetara,Azkuna zentroak beste ohar baten bitartez iragarri zuen Perezekkarguan segituko zuela urtarrilaren 13ra arte, eta hortik aurreraJavier Riaño Bilboarteko orduko zuzendariak hartuko zuela haren lekua, "aldi batez".

Orduko hartan, Gonzalo Olabarria administrazio kontseiluko presidenteak jakinarazi zuen Bilboko Udalak urtarrilean abiaraziko zuela beste zuzendaribat kontratatzeko prozesua. Bada, urtarrilean ez, apirilaren 13an hasi zuten prozesua, eta gaur amaitu dute ezohiko kontseilu batean. Batzar horretan erabaki dute Olabarri izendatzea Azkuna zentroko zuzendari, "elkarrizketa pertsonalak eta hautagaitzak baloratu ondoren", administrazio kontseiluak ohar batean azaldu duenez.

Hain justu ere, adierazi dute"prestakuntzari, gaitasunari eta esperientzia pertsonalari buruzko irizpide objektiboen" arabera ebatzi dutela Olabarri izendatzea.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.