artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium museoak eta ZAS Kulturrek Flx. Javier Larreina proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldiaren deialdian

Arabako lurraldearekin lotura duten 35 urte azpiko artistei zuzendutako deialdiak 11 proposamen jaso ditu. Egonaldiak uztailaren 21etik abuztuaren 31ra iraungo du, Artium Museoan.

artium-museoak-eta-zas-kulturrek-flx-javier-larreina-proiektua-aukeratu-dute-artistentzako-egonaldiaren-deialdian

| 2025eko Uztailaren 11a

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak-Artium Museoak eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren Acciones para (re-)conocer (edo (Ber-)ezagutzeko ekintzak) proiektua aukeratu dute bi espazioek lankidetzan aurreko ekainean argitara emandako artistentzako egonaldian garatzeko. Ekimenaren helburua Araban sorkuntza garaikidea lantzeko eta laguntzeko esparru bat eskaintzea da, artista gazteei laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna eskainiz. Hautatutako proiektuak 1.500 €-ko zuzkidura du ekoizpen kontzeptuan.

Ekainean deitutako deialdia Arabarekin lotura duten artistei zuzenduta eta sorkuntza garaikidea sustatzeko helburuz antolatutako ekimena da, elkarlanerako lan-eremu baten testuinguruan eta profesionalen laguntzaz proiektu bat garatzeko interesa duten 35 urtetik beherako artistei begirakoa. Ekimenaren bidez, ikusgaitasun-espazio berri bat eta sorkuntza garaikidea sustatzeko laguntza eman nahi zaio Arabako Lurralde Historikoko artearen testuinguruari. Epaimahaia Artium Museoaren eta Zas Kulturren ordezkariek osatu dute eta jasotako 11 eskari aztertu dituzte. Euren esanetan, guztiak nabarmendu dira kalitatea, planteamendu-aniztasuna eta ikuspegien sendotasunagatik. Azken erabakia proiektuaren kalitatea eta berrikuntza, proposamenaren bideragarritasuna eta parte-hartzaileen ibilbide artistikoaren arabera hartu da.

Egonaldiak uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean iraungo du, eta Artium Museoan lan-espazio bat izango du, bai eta museoko lantaldeen eta Zas Kultur lantaldearen laguntza ere. Azken horrek, gainera, bere espazioa ere jarriko du artistaren eskura, laguntza-ingurune gisa. Baliabideen konbinazio horren helburua sorkuntza-, gogoeta- eta elkarrizketa-prozesu aktiboa bultzatzea da.

Larreinaren jarduna eskulturaren arloan kokatzen da. Interes berezia du erakusketen muntaketari eta desmuntaketari buruz, eta gogoetarako gaitzat du lan artistikoa jendaurrean erakutsi aurretik eta ondoren gertatzen dena. (Ber-)ezagutzeko ekintzak proiektuaren dosierrean agertzen denez, "TFGaren defentsaren ondoren gertatu zen proiektu honetarako lehen hurbilketa", artistak erabaki baitzuen espazioan kokatutako elementuak desmuntatzeko lanak grabatzea, "etorkizunerako oroigarri modura, ikerketarako gai bihurtzeko asmorik gabe". Metodologia hori jarduerara hurbiltzeko modu bihurtu zen, gero, eta formaren eta espazioaren arteko akzio-erreakzio iraunkorrean gauzatu. Larreinak Artium Museoko egonaldiaren lau asteetarako aurkeztutako proposamenak museoko arlo guztietan lanean diharduten langileekin partekatutako zenbait ekintza barne hartzen ditu.

Flx. Javier Larreina Morales (Gasteiz, 1999) Arteko graduduna da eta Ekoizpen Artistikoko masterreko ikasketak egin ditu (EHUn). Talde-erakusketetan eman du ezagutzera bere lana, zenbait hiritan, hala nola Gasteizen eta Bilbon nahiz Valentzian, Madrilen eta Logroñon ere. Hainbat egonalditan parte hartu du eta JAIren 2024ko edizioan parte hartu zuen, baita Gaztearen txokoa 2n ere.


itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.