artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artelan itzaliak berpiztuz

Jose Ramon Amondarain pintoreak 'Bularka begira' erakusketa antolatu du Eduardo Txillida, June Crespo eta Cristina Iglesiasen obrekin, besteak beste. Ikusgai dago Zarauzko Photomuseum museoan, abuztuaren 31ra arte.

artelan-itzaliak-berpiztuz
'Bularka begiratzea' erakusketa ikusgai dago Zarautzeko Photomuseum museoan, abuztuaren 31ra arte. ANDONI CANELLADA / FOKU

Aingeru Odriozola Beitia [BERRIA.eus]
| 2025eko Agorrilaren 27a

Arteadituek artelanak erosieta bilduma bat osatzeko zaletasuna dute, baina obra horiek, gehienetan, gutxi batzuen esku geratueta ez dira jendaurrean aurkezten. Hori da, hain zuzen ere, Fernando Garate eta Estrella Gomara arte bildumagileen egoera:hainbat artistaren lanak jaso dituzteMV izeneko bilduman, baina argitara emateko intentziorik gabe. Hori horrela, Jose Ramon Amondarain pintoreakondare hori "lo" dagoela eta "aktibatu" egin behar dela esan die, etaBularka begiratzeaerakusketa antolatu duMV bildumakolanekin, Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseum museoan. Besteak beste, June Crespo, Jordi Teixidor, Unai San Martin, Cristina Iglesias eta Taxio Ardanaz artisten obrak ikusdaitezke. Abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.

Guztira, 30 argazki, pintura eta eskulturak osatzen dute erakusketa, baina obrek "ez dute zerikusirik" beren artean. "Ez da gai jakin bati buruzko erakusketa bat, artelanen arteko harremanabaita protagonista; haien artean elkar laguntzen dute", esan du Amondarainek. Hark azaldu duenez,lehen begi kolpeanirudi lezakeNico MunuerarenNo france fla II koadroa eta alboan duen June CresporenAm I an objecteskultura ez direla bateragarriak, baina"ongi" uztartzen dira.Erakusketaren hari nagusia Jon Mikel Eubaeta Manu Muniategiandikoetxea artistek idatzitakotestua da, erakusketaren nondik norakoak "ongi" azaltzenetaislatzen baititu.Tartean, Eduardo TxillidarenParmenides: Le Poeme Ipintura eta Angela de la CruzenClutter XI (magenta)eskultura ere ikusgai daude, besteak beste.

Hostopil desberdin bat

Bularka begiratzea erakusketa osatzerakoan,Amondarainekstorytellingestiloa erabili du: artelan bakoitzak "istorio propio" bat du kontatzeko, eta,horregatik, "ez dago" beste obrak baino nabarmenagoa den lanik.Raymond Pettibon komikigilea izan dahorren inspirazio iturri:"Pettibonek irudi solteak marraztenditu —ez du axola alboan esaldi bat idatzi badu—, eta, horman erakusgai jarri ondoren, ikusleak berak sortzen du gidoi propioa". Amondarainek gehitu du ikusleek koadroaren aurreandaudenean hostopil bat ikusi eta horren arabera artelanetan beste batzuek baino geruza gehiago edo gutxiago ikusten dituztela:"Ez da obra bakoitzaren inguruan hitz egin behar, baizik eta non, nola eta zergatik ikusten duen pertsona bakoitzak obren arteko erlazio desberdin bat".

Photomuseum argazkilaritza museo bat izan arren, Amondarainek pinturak eta eskulturak ere jarri ditu aretoan.Pintoreak azaldu duenez, argazkilaritzak esanahi zabala du, eta gaur egun aukera "anitz" eskaintzen dituen eta teknika "asko" uztartu ditzakeeninpresioada. "Gaur egun jada ez da kamera analogiko bat soilik, objektuari irudiari baino gehiago erreparatzen baitiogu, eta dena iruditzat har daiteke". Obren arteko erlazioa irudiaz haratago doala gehitu du, eta irudiek konektatzen dutela.

Erakusketaren tituluak bi esanahi jasotzen ditu: ihesaldia eta igerialdia; "hori islatzen da obretan ere".Gomararekin eta Garaterekin lan egitea "erraza" eta "organikoa" izan dela gehitu du:"Garatekerakusketarako kontzeptu bat proposatzekoeskatu zidan, eta haien bildumako obrak ikusgai jartzeko esan nion;artelanak hilda egotea bainohobeagoada bizirik egotea".


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.