artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eric La Casa artistaren Aire Sonorizatuak Tabakalerako eskailera nagusia entzuteko esperientzia kolektibo bihurtuko du

AIR.ratio 3 izeneko soinu-instalazio berria 2025eko abuztuaren 27tik 2026ko urtarrilaren 25era bitarte esperimentatu ahal izango da eskailera nagusian. Eric La Casa artistak Home Listening obra aurkeztu du eman duen zuzeneko kontzertuan. Obra hori eguneroko bizitzan entzun daitekeenaren eta entzun ezin denaren arteko mugak arakatzen dituen soinu-ikerketa baten parte da.

eric-la-casa-artistaren-aire-sonorizatuak-tabakalerako-eskailera-nagusia-entzuteko-esperientzia-kolektibo-bihurtuko-du

| 2025eko Irailaren 1a

Eric La Casa soinu-artista frantziarrak AIR.ratio 3 aurkeztuko du, Tabakalerako Scala proiektuaren barruko hamahirugarren esku-hartzea. Proposamen horrek soinu-paisaia bihurtuko du zentroko eskailera nagusia. Paisaia horretan, airea —elementu nonahiko eta ia ikusezin hori— da protagonista. La Casak ezkutuan egon ohi den hori entzutera gonbidatzen ditu ikusleak: airearen eguneroko murmurioa, haren erresonantziak eta jendea bizi den lekuetan uzten dituen arrastoak.

AIR.ratio 3 obra artistaren Pariseko apartamentuko airearen marmarren eta mugimenduen inguruan egindako ikerketa batean oinarrituta dago. Esperientzia intimo hori Tabakalerara, gune publiko batera, ekarrita espazioa eta denbora ulertzeko modu berri bat eskaintzen du obrak. Airea, fenomeno fisiko gisa ez ezik, gure bizimodu kolektiboen isla bezala ere agertzen da. Zer arnasten dugu? Zerez eginda dago partekatzen dugun airea? Artistaren beraren hitzetan: "Airea garen horretaz eta elkarrekin egiten dugunaz eginda dago. Oroimena da, gorputza da, historia partekatua da".

Scala proiektua

2021. urteaz geroztik, Scala programak arkitekturaren, gorputzaren eta entzutearen arteko erlazioak aztertzen dituen soinu-laborategi bihurtzen du Tabakalerako eskailera monumentala. Niño de Elchek, Maialen Lujanbiok, Carlos Casasek edo, berrikiago, Garazi Navasek esperientziarako eta kontenplaziorako gune bihurtu dute igaroleku hori.

AIR.ratio 3 obrarekin, eskailera biziberritu da, beste behin, soinuaren bitartez. Proposamena eraikina irekita dagoen ordutegi berean egongo da abian. Ez dago bidea egiteko modu bakarra, ezta hautemateko modu bakarra ere. Urrats bakoitza eta arnasaldi bakoitza bisitariaren eta ingurunearen arteko koreografia ikusezinaren parte dira.

Zuzeneko emanaldia

Instalazioa inauguratzeko, Eric La Casak kontzertu bat eskaini du joan den abuztuaren 27an, Tabakalerako Z aretoan. Proposamena, Home Listening izenekoa, Parisen zuen apartamentuan garatutako soinu-ikerketa baten parte da. Hainbat urtetan, eguneroko bizitzan entzun daitekeenaren eta entzun ezin denaren arteko mugak arakatu ditu La Casak apartamentu horretan.

Eric La Casa

Eric La Casa (Tours, 1968) soinu-arte garaikidearen erreferentzia nagusietako bat da. 90eko hamarkadaz geroztik, ingurunea entzutea ardatz duen obra bat garatzen du. Gorputza entzuteko tresna gisa erabiltzen du, eta soinua, berriz, oroimen-tresna gisa. Haren lanaren barruan, landa-grabazioak, murgiltze-instalazioak, irrati-piezak eta artista bisual, koreografo eta zinemagileekin (hala nola Tarek Atoui, Luke Fowler eta Noé Soulier-ekin) egindako kolaborazioak ditugu. 2009. urteaz geroztik, soinu-artea sortzeko modu berrietara bideratutako Swarming enpresa zuzentzen du.

air ratio 3 audioa eric la casa scalatabakalera 015

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.