artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lapurturiko Bakoren burua laster izango da jendaurrean ikusgai

Jon Buesak, EAJko goi karguak, 46 urtez atxiki zuen bere etxean estatua erromatarra. 2023an berreskuratu zuen Arabako Foru Aldundiak, eta aste honetan jaso du Bibat museoak kutxatik ateratzeko baimena. Abian dira jada pieza jendaurrean erakusteko lanak.

lapurturiko-bakoren-burua-laster-izango-da-jendaurrean-ikusgai
Bibat museoko teknikariak, Bakoren burua aztertzen, kutxatik atera berritan. ARABAKO FORU ALDUNDIA

Peru Amorrortu Barrenetxea [BERRIA.eus]
| 2026ko Otsailaren 13a

Laster izango dute arabarrek Bakoren buru entzutetsua zuzenean ikusteko aukera.Istorio aldrebesa izan du 1976an Arkaiako aztarnategian agertu zen buruak. Izan ere, aurkitu eta berehala, arrastorik utzi gabe desagertu zen, eta ez zen haren berririk izan hurrengo 46 urteetan, harik eta 2022an ezustean berriro agertu zen arte. Harekin batera, desagerpenaren arrazoia ere argitu zen: Jon Buesa EAJko goi kargu izandakoak —alderdi horren Arabako Batzar Nagusietako eleduna izatera iritsi zen— zeukan etxean pieza arkeologikoa. 1976an, Arabako Foru Aldundiaren obretarako ingeniaria zen Buesa, eta lanbide horren jardunean hartu zuen burua.

Pieza aldundiari itzultzera derrigortu zuen justiziak Buesa, baina geroztik epaitegietako prozesu administratiboan korapilaturik egon da Bakoren burua. Izan ere, Bibat museoko iturriek adierazi dutenez, pieza barruan zuen kutxak "hilabete asko" zeramatzan museoan, baina ez zuten hura irekitzeko beharrezkoa zen baimen judizialik jaso, "sarritan eskatuagatik" ere. Azkenik, aste honetan iritsi zaie epaitegiko agiria, eta asteartean ireki zuten kutxa. Estatua ahalik eta lasterren jendaurrean erakusteko asmoa dute Bibat museoan.

Zortzi zentimetroko zabalera eta hamabi zentimetro pasatxoko garaiera ditu piezak. Burua osorik gorde ez bada ere, Arabako ondarearen pieza bereziki garrantzitsua da II. mendeko eskultura zatia, lurraldean aurkitu den erromatarren garaiko piezarik esanguratsuenetako bat delako. Figura bizardun bat irudikatzen du, eta, identifikazioa ziurra ez bada ere, ezagun egin da Bakorekin, ardoaren jainko erromatarrarekin, lotzen duen teoria, hura ere sarri bizardun irudikatzen baitzuten. "Egoera kaxkarrean" heldu da pieza museora, urte askoan alde batetik bestera ibili ostean, eta aldundiko errestaurazio zerbitzuen esku geratu da orain, piezaren egoera baloratzeko. "Pare bat hilabete barru" jendaurrean erakusteko moduan egongo dela espero dute.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.