artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Betirako" Nafarroan gordetzeko eskaera

Pompeluko togatusa Nafarroako Museoan dago ikusgai azken urtebetean, baina urte luzez galduta egon da bere pista. Duela 128 urte aurkitu zuten Iruñeko Alde Zaharrean, munduko aberats baten gordailuan egon da urte batzuetan eta haren jabetza estatubatuar batena da egun.

betirako-nafarroan-gordetzeko-eskaera
Txibite Nafarroako Lehendakarixa eskulturaren ondoan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea [argia.eus]
| 2023ko Otsailaren 28a

2024ra arte egongo da ikusgai Pompeluko togatusa eskultura preziatua Iruñean, baina baliteke atzera ere AEBetarako bidea hartzea. Foru Gobernuak, dena den, publikoki adierazi du "ondare patrimonial handiko" eskultura dela eta "Nafarroari dagokiola bere jabetza". Horregatik, erabateko jabetza eskuratu nahi du Foru Gobernuak.

127 zentimetroko brontzezko eskultura erromatarra da Pompeluko togatusa, balio oso handikoa mundu osoan bakan batzuk baino ez daudelako —hamahiru antzerako eskultura, gehienak Pompeyan eta Ercolanon aurkituak—. Nafarroan aurkiturikoak ez dauka bururik.

Iruñeko Nabarreria kalean aurkitu zuten 1895ean eta orain gutxira arte ez da oso ondo jakin noren eskuetan egon den. Lehen hamar urteetan Iruñean eta Madrilen egon zela uste da, baina behin 1906ra helduta pista galdu zela dio Nafarroako Gobernuak, historiagileekin elkarlanean aztertuta. Datu bakanen bat jasotzea lortu dute: 1970eko hamarkadan Versaillesen egon zen eta 1985ean AEBetarako bidea hartu zuen. Duela bost urte New Yorken topatu zuten erakusketa pribatu batean.

Munduko aberatsen baten gordailuan

John Werner Kluge XX. mendeko enpresari aberatsarena izandakoa da Pompeluko togatusaren eskultura.

Werner Kluge Alemanian jaio zen 1914an, eta AEBetara emigratu zuen garai hartako alemaniar askok bezala, gerra testuingurutik ihesi. Ikus-entzunezkoen munduan murgildu zen hasieratik; telebistan lehenik, irrati-kateak erosten ere bai, eta zineman azkenik. Besteak beste, zinema-industriako 20th Century Fox eta telebista linealeko Fox Television Network konpainien hastapen prozesuetan parte hartu zuen, buru izan gabe baina akzioen jabetzak edukita. Forbes aldizkari entzutetsuak AEBetako pertsonarik aberatsena izendatu zuen 1989tik 1991ra.

Galduta zegoenaren ustea irauli zuen susmoa 2015ean heldu zen Estatu Batuetatik: bost urte lehenago enkante batean jarri zuten eskultura, baina ez zuen inork erosi. Jabetza norena zen ez zegoen argi dokumentu haren arabera, ezta eskultura hura zen ere. Enkantean zehazten zenez, "Galiatik" zetorren. Ordurako, jakina da, Werner Kluge-ren familiak bere jabetzatik askatu zuela pieza preziatua.

Harrezkero, Nafarroako Gobernuko Museo Zerbitzuak egindako ikerketek baieztatu dute Pompeluko togatusa dela pieza hura eta New Yorken dagoela jabetza, bildumagile aberats baten etxean. Ez da inoiz lortu obraren jabetza Nafarroara ekartzea, baina epe luzeko mailegu baten bidez Iruñean dago ikusgai 2022etik 2024ra.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.