artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oinarrizko eta oinarrizko

Ez da gertatzen zaidan lehen aldia: lege bat euskaraz irakurtzen hasi eta gaztelaniazko testura salto egin behar izatea, ez nire euskara maila kaskarra delako, baizik eta itzulpena hain delako penagarria, tarteka zentzua ere galtzen baitu.

oinarrizko-eta-oinarrizko
Bengoetxea kultur sailburua zirriborroa aurkeztu egunean. Arg/ Eusko Jaurlaritza

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Martxoaren 26a

Ez nuen espero, ordea, euskara erdigunean jarri nahi omen duen Euskadiko Kultura Sistemaren Lege Aurreproiektuarekin gertatuko zitzaidanik. Lehen paragrafotik nabari da gaztelaniaz idatzi eta itzultzaile automatikotik pasatutako testu batdela, esaldi kilometrikoz, bidean galdutako aditzez eta euskararekin bat ez datorren logikaz eraikitakoa.

Hain da tormentu latza euskarazko bertsioa zeharkatzea, hura ontzen ibili direnek ere ez baitute goitik behera irakurtzea lortu. Bestela, ezin da ulertu halakoak topatzea: "Kulturari dagokionez, oinarrizko eta oinarrizko ondasun gisa..." ("La cultura,como bien básico y de primera necesidad" esaldiaren itzulpena; 3.3. artikulua); edo "Turismoaren arloan eskumena duen sailarekin lankidetzan aritzea eta lankidetzan aritzea" (colaboraretacooperarhitzen itzulpen gisa; 9. artikulua, g atala). Hori guzti hori, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskutik eta Korrika abiatu den aste berean.

Edukietara pasatuz, hasieratik ezer berria sortuko ez duela esaten duen lege batek ez du zirrara handirik pizten. Oinarrian, jada egiten diren gauza asko paper gainean jartzen ditu —erakundeen arteko kolaborazioa eta koordinazioa, Etxepareren bidezko nazioartekotzea—, eta beste lege batzuek bermatu beharko lituzketenarlo batzuk aipatzen ditu —genero berdintasuna programazioan, bazterkeriarik gabeko erakunde kulturalak aldarrikatzea—. Interesgarriena, beharbada, kultura eskubideak dira. Horien arabera, kulturgile zein zaleok kulturarako sarbidea izateko eskubidea aldarrikatu genezake, eta euskarazko sorkuntza indartzeko bide bat izan daiteke. Dena den, testuak berak euskararekiko erakusten duen maitasuna ikusita, eskubide horiek erretorika hutsean geratuko ote diren beldur izatea zilegi da.

Hutsunerik handiena, beti bezala, kulturgileen prekaritatea (pobreziahitza erabiltzen hasiko gara?) ekiditeko konpromisoa da. Gai horri lotuta kolaborazio publiko-pribatua bitan aipatzen da, baina behin ere ez erakundeek beraiek kulturgileen baldintza ekonomiko duinak bultzatzeko izan dezaketen ardura. Agian ez dute entzun Irlandak sortzaileentzako 1.300 euroko oinarrizko errenta finkatu duela, hiru urteko programa pilotu batek demostratu baitu kulturan inbertitzen den euro bakoitzeko 1,39 irabazten dela. Ez al da ordua marko orokorrak, "lankidetzak eta lankidetzak" zein gaztelaniaz idatzitako euskararekiko konpromisoak gainditu eta eraldaketak ekar ditzaketen neurriak hartzen hasteko?


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.