artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria
hanami-edo-loreak-ikusi

Hanami edo "loreak ikusi"

Enara Herranz [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 8a

'Loreen historia politikoa: AIHEN-BELAR UDABERRIA' | Artistak: Jeleton. | Non: La Taller, Bilbo. | Noiz arte: ekainaren 6ra arte.

arte-ederren-bilboko-museoak-bbk-vi-artearen-ibilbidea-2025-aurkeztu-du

Arte Ederren Bilboko museoak BBK VI. Artearen Ibilbidea 2025 aurkeztu du

| 2025eko Maiatzaren 7a

Seigarren edizio honetan, Historiak leloak hainbat artistaren eta hainbat garai eta teknikatako 38 lanen aukeraketa bideratu du –pintura, collagea, akuarela, eskultura, kartela, argazkigintza eta bideoa–, eta José Luis Merino Gorospe museoko Antzinako Arteko kontserbadorea izan da komisarioa.

uharte-zentroak-ekoiztu-2025-ii-rako-6-artista-aukeratu-ditu

Uharte Zentroak Ekoiztu 2025.II-rako 6 artista aukeratu ditu

| 2025eko Maiatzaren 6a

Jorge Sevillano Sola, Maria Hidalgo, Sofía Mendiondo, David Mutiloa, Araitz Urbeltz eta Clara Aguilar dira ebaluazio-batzordeak onetsi dituzten artistak. Uharte Zentroko Ekoiztu 2025.II deialdiak egonaldi eta baliabide programaren osagarri diren praktika artistikoen garapena bultzatzeko helburua du.

inaki-olazabal-eskultorea-hil-da

Iñaki Olazabal eskultorea hil da

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 6a

Batez ere zinka erabili zuen artelanak sortzeko. Euskal Herriko hainbat udalerritan ikus daitezke haren obrak.

arte-globala

Arte globala

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 5a

Dario I.ak, Persiako enperadoreak, Susa hiriburuan eraiki berri zuen palazioaren paretetan material guztien jatorria idaztea agindu zuen K.a. V. mendean, egungo produktuen etiketek baino informazio dezente gehiago utziz etorkizunerako.

francok-lapurtutako-artelanak-eta-francoren-aldeko-artistak

Francok lapurtutako artelanak eta Francoren aldeko artistak

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2025eko Maiatzaren 5a

Frankistek lapurtutako Ramon de la Sota enpresariaren arte bilduma berreskuratzeko prozesua azaldu du Patricia Fernandez historialari eta abokatuak Gernikan. Ignacio Zuloagak Francoren erregimenarekin izandako harremana ere aztertu du Javier Novok.

mertxe-sueskun-dibertitzeari-uztean-orduan-utziko-dut-eskultura

Mertxe Sueskun: "Dibertitzeari uztean, orduan utziko dut eskultura"

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2025eko Apirilaren 27a

Mertxe Sueskun eskultorearen erakusketa antologiko bat zabaldu dute Nafarroako Museoan: 50 piezatik gora daude ikusgai. Haietan zein egilearen hizketan aise antzeman daiteke geometriarekiko eta materialekiko lilura. "Halakoek seduzitzen naute ni gehien".

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.