artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eliz Museoan

Aurreko asteko artikuluan Haizea Barcenillak Erdi Aroko maisulanei buruz idatzi zuen. Kasualitatez, artikulua irakurri baino egun batzuk lehenago inork bisitatzen ez duen museo horietako bat bisitatu nuen. Bertan Erdi Arotik hasita gaur egunera arteko data duten artelan erlijiosoak gordetzen dira.

eliz-museoan
Arg/ Javier Mediavilla Ezquibela, Wikipedia

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Ekainaren 18a

Bizkaiko Elizbarrutiko Museoa Atxuriko Gizakundearen komentua izandako eraikinean dago, moja domingotarrek 1514an eraikiarazitako tokian. Nahiz eta jende gutxik ezagutu, Bilboko eliza ederrenetako bat da arkitekturaren ikuspuntutik. Aldamenean duen komentua aukeratu zuten Eliz Museoa aterpetzeko 1995ean.

Bertan daude Bizkaiko elizbarrutitik eramandako hainbat eta hainbat artelan; maisulan gutxi, baina ondo adierazten du Erdi Aroan eta Errenazimentuaren hasieran Euskal Herriko mendebaldeak izandako apaltasuna. Gainera, zorionez, artelan interesgarrienak edo ederrenak bere lekuan daude oraindik, eta horixe da, nire ustez, museoan ikus daitezkeen artelanen kalitate xumearen arrazoia.

Aspaldiko partez, lasaitasuna sumatu nuen Bilboko arte museo bat bisitatzean. Arrain laranjaz eta nenufarez betetako erdiko iturriak edertasun berezia ematen dio klaustroari; arteaz jende gutxiren konpainian gozatzeko espazio berezi lasai horrekin egingo dugu topo Atxuriko plaza zeharkatu ondoren. Ahaztuta neukan nolakoa izan zitekeen turistarik gabeko museo bat.

Klaustroa zeharkatu ondoren, komentuko logelak izandako erakusketa aretoetara pasa gaitezke artelanak ikustera. Nahiz eta gaur egun artelan moduan ikusten ditugun, objektu sakratu moduan ikusten zituzten garai bateko kristauek, eta, beraz, oso zaila da ulertzea begien aurrean ditugun eskultura eta pintura haiek zuten benetako esanahia. Horregatik, pena handia ematen didate beti testuingurutik ateratako santuek eta amabirjinek. Sarritan elizak apaindurarik gabe uzten dituzte, irudi horiek museoetan gordetzeko, baina horrek ez dio mesede handirik egiten ez elizari, ez migratutako objektuari. Ulertzen dut artelan askok zaintza berezia behar dutela eta segurtasunaren ikuspuntutikere museo batean hobeto egon daitezkeela, baina han ikusten ditudanean jatorrizko kokapena zein zuten jakitea gustatuko litzaidake.

Hala ere, onartu behar dut Bizkaiko Eliz Museoan ahalegin handia egin dutela zilargintzako objektuei buruzko azalpenak emateko eta euren testuinguruan aurkezteko. Gaur egun ez diogu kasu handirik egiten liturgian erabiltzen ziren urrezko edo zilarrezko kaliz, kopoi, patena edo eguzki formako kustodiei;nik neuk azkar pasatzen ditut beirazko armairuak Eliz Museotan. Gauza bera gertatzen da jantzi erlijiosoekin. Brodatuz betetako luxuzko oihal horiek beste arte batzuei buruz hitz egiten digute, pintura eta eskultura bezain inportanteak ziren arteei buruz, ezinbestekoak zirenak arkitektura lan ikusgarrietan, egun bisitatzen ditugun eliza edo katedral batzuetan.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.