artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Yayoi Kusama "ttitten erregina" hil da

Artista japoniarra, ttittaren motiboaren erabilera errepikakorraz ezaguna, 2026ko abuztuaren 14an zendu zen 97 urte zituela.

yayoi-kusama-ttitten-erregina-hil-da
Yayoi Kusama. ©Yayoi Kusama

| 2026ko Agorrilaren 27a

Beltza Soulages-entzat edota urdina Klein-entzat bezalaxe, Yayoi Kusama puntuen motibotik bereiztezina geratuko da. Artistak bere jantzietan ere txertatzen zuen, beti perruka laranja sutsu batekin konbinatuta. Baina pertsonaia publikoaren exzentrikotasuna bizitza-ibilbide harrigarri eta borrokaz markatu baten kanpoko aurpegia besterik ez zen: araututakoaren aurka, gerrarren aurka, zeuzkan nahasmendu psikiatrikoen aurka. Eta hori guztia, Louis Vuittonek 2023an Parisko La Samaritaine eraikinaren aurrean altxatutako 15 metroko estatua bihurtu baino askoz lehenago.

1929an Matsumoton (Japonian) jaioa, Yayoi Kusama armadan behartuta sartu zuten Bigarren Mundu Gerran, eta paraxuten piezak josten aritu behar izan zuen. Gatazkaren esperientziak bere lehen lan batzuk markatu zituen, hala nola 1950eko Accumulation of Corpses (Prisoner surrounded by the curtain of depersonalization) margolanak; bertan, gerra espiral hipnotiko xurgatzeaile gisa irudikatzen du. 1960ko hamarkadan, testuinguru militarrean eskuratutako jostun-trebezi horri esker, Accumulation sailari hasiera eman zion, zeinean altzariak aparrez betetako eta forma falikodun bolumenekin estaltzen zituen.

Bere etxean ulertu gabea eta gaizki tratatua, Kusama New Yorkera joan zen 1957an, Georgia O'Keeffe margolariaren aholkuz, zeinarekin gutun bidez harremana baitzuen. Ozeanoaz beste aldera, lan probokatzailea garatu zuen, kontserbadoretasunaren aurka argiki altxatuz. Askatasun sexualari lotutako aldarrikapenetan aktiboki parte-hartze hartuz, Kusamak "happening" orgiastiko handiak antolatu zituen 1960ko hamarkadan, eta horietan bere puntu ezagunak margotzen zituen elkar besarkatzen zuten antzezleen gorputz biluzietan. Grand Orgy to Awaken the Dead eskandalagarriarekin, MoMAko eskulturen lorategian baimenik gabe antolatua 1969an, mezu antimilitarista defendatu zuen Vietnameko gerraren testuinguruan.

New Yorken, Yayoi Kusamak "aurkakoan", edo "anti-n", sendo oinarritutako praktika garatu zuen. Artearen munduan izandako presentzia hutsak, gizon zuriek nagusiki dominatutako ingurune batean emakume arrazializatu eta atzerritar gisa, probokatu egiten zuen. Gerraren eta puritanismoaren aurka, artistak bere buruaren aurka borrokatzen zuen batez ere. Bizitza osoan zehar haluzinazioak jasanda, Kusamak azaldu zuen bere sormena zela bere larritasuna leuntzeko eta bere ikuspegiak menderatzeko modu bakarra. Artea bere nahasmenduen erremedioa eta adierazpena zen aldi berean, bere baitatik jalgitzen zen hil ala biziko behar bat zela adierazi zuen, Japoniera itzuli eta urte gutxira, 1977an, bere borondatez ospitale psikiatriko batean sartu zenean. Bertan bizi izan zen bere azken egunera arte, sortzeari utzi gabe.

Kusamak ospitalean sartzeak ez zuen esan nahi bizitza publikotik erretiratu zenik, erabat kontrakoa baizik. Diskrezio aldi baten ondoren, artista berriro agertu zen artearen agertokian 1990eko hamarkadan. 1993ko Veneziako Biurtekoko bere parte-hartzeak, non Japoniako pabiloiko espazio oso bat hondo horiaren gaineko puntu beltzez estali baitzuen, oihartzuna izan zuen. 2000ko hamarkadan, bere haluzinazioak tentakuluzko forma koloretsu erraldoietan gauzatu ziren, 1960ko hamarkadan jada erabilitako forma bat berriro aktibatuz eta are ausartago bihurtuz. Honela lan ikusgarri eta popak sortu zituen, modaren marketinak erabili zituenak. 2012an, Louis Vuittonekin egindako elkarlanak kontsumoaren mundura bultzatu zuen, benetako marka bihurtuz. Bi urte geroago, kotarik handieneko emakume artista bihurtu zen Infinity Nets sail ikurgarriko White No. 28 margolanaren salmentari esker, 7,1 milioi dolarrera iritsi baitzen.

—JdA-tik ekarria


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.