artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Ukitzeko Artea erakusketa Gipuzkoako ikastetxeetan ibiltari

Erakusketaren helburu nagusia da ikusteko desgaitasuna duten pertsonei arteaz ikasteko eta gozatzeko aukera irisgarri egitea.

ukitzeko-artea-erakusketa-gipuzkoako-ikastetxeetan-ibiltari

| 2023ko Apirilaren 27a

Arte Ederren Bilboko Museoaren programa aitzindaria da, 2012tik "ukimenezko bisita" integratzen duena bizipen museografikoan, bildumako artelanak erliebean erreproduzitzen dituen gailu baten bidez. Ikusteko desgaitasuna duten pertsonei bideratutako proposamenarekin batera, Ukitzeko Artea programak ikasle guztientzako sentsibilizazio-esperientzia sentsorial bat ere eskaintzen du. Jarduera hezkuntza-arloko langileek zuzentzen dute, eta, haren osagarri, laguntza-materialak eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko audiogidak daude. Gerora, Ukitzeko Artea programa beste museo batzuek ere berenganatu dute, hala nola Pradokoak eta Thyssenek, Madrilen, eta Pushkinek, Moskun.

Lehen edizioetan, programa Arte Ederren Bilboko Museoan garatu zen, eta, 600 parte-hartzaile inguru jaso ondoren, Hezkuntza Sailak haren irismena museotik harago zabaltzea erabaki zuen. Hartara, gailuaren ibiltaritza hasi zen Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan barna. Museoak 2018tik egiten du bere hezkuntza-jarduera egoitzatik harago ere zabaltzeko lan hori, eta, ordutik hona, 32 ikastetxek eta 7.482 ikaslek parte hartu dute bertan.

Ukitzeko Arteak bere eskaintza handitu du. Horrenbestez, hasieran bost artelan zituen, eta gaur egun zortzi dira, horietako bat aurten gehitua. Panel-kopurua handitzeaz gain, berriki María Blanchard (Santander, 1881-Paris, 1932) gehitu izana hobekuntza kualitatiboa izan da emakumezko artisten ordezkaritzari dagokionez; kasu honetan, mugimendu kubistaren margolaririk garrantzitsuenetako batekin. Haren Femme assise (Emakumea eserita) lana —emakume baten adierazpen figuratiboa, plano fazetatuen kode kubistari jarraikiz egina— bereziki egokia da programa honetarako.

Hala, zortzi artelan horiek artearen historiako zenbait garai eta artista esanguratsutan zeharreko ibilbidea osatzen dute: Noeren kutxa Erromaniko katalaneko artelan bat da, XIII. mendearen azken herenean datatua; Grekoaren Deikundea eta José de Riberaren Emakume santuak San Sebastian sendatzen lanak Espainiako eskolari dagozkio; Barroko italiarreko margolana da Orazio Gentileschiren Lot eta bere alabak; Emakumea eserita haurra besoetan duela, Mary Cassattena, mugimendu inpresionistako margolari enblematikoenetako batena, alegia; Lying Figure in Mirror (Irudia etzanda ispiluan), Francis Baconena; Krabelin gorridun baserritar gaztea, Adolfo Guiard euskal artistarena; eta, gaurtik aurrera, Femme assise (Emakumea eserita), Maria Blanchardena.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 15a

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 2026ko Uztailaren 13a

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 8a

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 2026ko Uztailaren 6a

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Uztailaren 5a

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2026ko Uztailaren 2a

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.