artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mostra ilunetan barrena

Julia Spinola | Non: Gasteizko Artium museoan. | Noiz arte: abenduaren 10era arte.

mostra-ilunetan-barrena
Arg/ Jaizki Fontaneda / FOKU

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 14a

Erakusketak bisitatzera joaten garen momentuan, horiek biltzen dituen espazioaren argiak zerbait igortzen digu. Espresuki igortzen digun horrek bertara gerturatu gaitezkeen edo ez zehazten digu, obrak argiztatzen dituzten fokuak itzalita egoteak mostraren itxiera adierazten baitu, besteak beste. Hori da Artiumeko Persona, foto, copia mostra ikustera gerturatzen garen momentuan sumatu dezakeguna. Baina ez, mostra ez dago itxita, argi ezaren potentziaz baliatzen da. Catalina Lozanoren komisariotzapean, Julia Spinola artistaren lanak biltzen ditu mostrak, hain zuzen.

Kasu honetan, erakusketa konposatzen duten artelanak argiztatzen dituen elementu bakarra espazioaren leihoetatik barneratzen den argi naturala da. Horrek artelanekiko dugun pertzepzioa eraldatzen du, eta momentu batean edo bestean, testura, kolore, forma... ezberdinak sumatuko ditugu.

Spinolaren lana eskulturaren eta marrazkiaren arteko ekoizpenean kulunkatzen da, zeinaren bitartez materialen eta formen arteko erlazioen gaitasun anitz aztertzen baititu. Halaber, mostrarekin lehenengo kontaktua dugun momentuan, haren lanaren kontzepzio eskultoriko eta espazialaren uztartzeaz ohartzen gara; betiere, espazioaren gaitasunak kontuan izanik.

Horren eredu da mostraren iluntasunean barneratzen garen momentuan aurkezten zaigun eskultura espektrala. Eskala handian egina, bakartuta eta ilunduta, Rizo izeneko pieza dugu. Espazioari bizitasuna ematen dioten aztarna koloredun txikiak sumatzen dira horra gerturatzen garen heinean, baina ez gaituzte harrapatzen eskulturak egiten duen moduan. Izan ere, piezak gerturatzera behartzen gaitu, eta gerturatze horrek bideratzen duen begi-kolpe bakoitzean eskulturaren ezaugarriak eraldatzen dira nolabait; iluntasunak ikusten duguna difuminatzen baitu.

Erakusketa bi espaziotan banatzen da, eta artistak hamar urtetan egindako lanak biltzen ditu; horrekin batera, mostrarako espresuki ekoitzitako lanak daude. Bada, horrek elkarrizketa interesgarriak sortzen ditu piezen artean, adierazpen bat bestearen oihartzuna bada ere, ezberdintzen dituen garapen estetiko bat sumatzen baita. Batak besteari eragiten dio, moduren batean, eta horrek loturak edota sinergiak sortzen ditu.

Bigarren espazioan barneratzean, argi naturala da piezen gainazalei azkenengo zizelkada ematen diena. Espazioa zabalagoa da, eta eskultura bakoitzari arnasteko aukera ematen dio. Era berean, guri piezak hainbat perspektibatatik aztertzeko askatasunaren ateak irekitzen dizkigu horrek.

Bertan sortzen diren elkarrizketen artean, abiapuntuak askotarikoak dira. Horien artean eskalen arteko tentsioek ahalbidetzen dituzten erritmoak harrapatzen gaituzte nolabait. Izan ere, bigarren espazioko erdialdean dauden pieza erraldoiek gure gorputzekin elkarrizketak sortzen dituzte. Esan bezala, handiak dira, forma eta kolore organikoz eginak, eta zerbait dakarkigute gogora, baina ez dakigu zer den. Alabaina, arrotzak izan beharrean gertutasun arraro bat sortzen dute gure barrenetan.

Halaber, deigarria da piezak konposatzen dituzten koloreen arteko lotura ere, tonu neutroek burutzen baitituzte. Kolore lauak izanik, gehienbat argi naturalaren mugimendu eta bizitasunaren testigu zuzenak dira. Bada, hormak blaitzen dituzten serigrafiak espazioaren bizitasunaren aztarna koloredunak ere bihurtzen dira; eta tonu neutroekin kontrastatzen dute. Ernaltzen ari den espazio paralelo baten pasabideak dira moduren batean.

Mostrak orainaren presentziaz ohartarazten gaitu nolabait; argi naturalaren periodizitateak baldintzatzen baitu. Era berean, gure gorputzak espazioaren zein piezekin duen harreman zuzenaren inguruan hausnartzeko bulkada bideratzen du. Halatan, espazioaren osotasunean barneratzeak mugimendua, begirada eta gure gorputzak piezekin duen harremana zein den planteatzera eramaten gaitu, betiere argiak begien fokuak zehazten dizkigula.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.