artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

IREKIAK Gallery Weekend ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu dute

Lau egunez, irailaren 14tik 17ra, arte garaikidea protagonista izango da Donostian. Egistamoaren baitan, besteak beste, 6 galerietako bisita gidatuak eta Kursaaleko fatxadan egingo den Gradients obraren proiekzioa nabarmenduko dira.

irekiak-gallery-weekend-ekimenaren-hirugarren-edizioa-aurkeztu-dute
Galerietako eta erakundeetako ordezkariak.

| 2023ko Irailaren 7a

Arte garaikidearen erakusketa-denboraldia astebete barru hasiko da Irekiak Gallery Weekend egitasmoaren eskutik. Gaur, irailaren 7an, aurkeztu dute ekimenaren hirugarren edizioa Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Donostiako Udalak. Egitasmoak arte garaikidea herritarrei hurbiltzea du helburu, eta horretarako, arte galerietako ateak zabalduko zaizkie hiritarrei, obrak ezagutzeko eta modu berritzailean gozatzeko aukera emanez.

Aurtengo edizioan Altxerri, Arteko, Arteztu, Cibrián, Ekain eta Villa Magdalena arte galeriek hartuko dute parte, eta 6 erakusketa eskainiko dituzte. Tabakalerak, halaber, Kursaal Kongresu Jauregiaren fatxadan proiektatuko den Gradients obrarekin parte hartuko du.

Irekiak Gallery Weekend egitasmoak arte garaikidea modu hurbil eta desberdin batean erakustea du xede, eta Donostiako galeriak kultura sortzeko eta sustatzeko espazio gisa aurkeztu nahi ditu, egiten duten lana ikusarazteko eta hedatzeko. Izan ere, DAGGEko kideek azpimarratu bezala, "galeriak espazio irekiak dira, eta urte osoan zehar bertako zein kanpoko arte garaikidea ezagutzeko aukera eskaintzen dute". Horrez gain, Irekia programak bildumazaletasuna arte garaikidearen garapenerako konpromiso gisa erakutsi nahi du, eta aurtengoan, erosketa-sari bat banatuko da Kutxa Fundazioaren eskutik.

Bisita gidatuak

Irekiak programaren indargunea bisita gidatuak dira. Iazko esperientzia erabat arrakastatsua izan zen, eskainitako leku guztiak betetzeaz gain, parte-hartzaileek oso modu positiboan baloratu baitzuten galerietan sartzeko eta erakusketak hain modu desberdinean ezagutzeko aukera; zenbait kasutan, artistek eurek emandako azalpenen bidez hurbildu ziren obretara.

Aurtengo bisita gidatuak bi ibilbidetan antolatu dira. Bisitak doakoak dira eta derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Xehetasunak agendan.

Kursaaleko proiekzioa

Irekiak programako bigarren ekimen esanguratsua Tabakaleraren eta Kursaalen lankidetzatik jaiotako fatxadako proiekzioa da. Playmodes kolektibo artistikoak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren babesarekin eta Kursaalekin elkarlanean, sortutako GRADIENTS obra irailaren 14an inauguratuko da, 20:30etan. Irma Vilá y ÀƒÂ'dena ikertzaile eta kultura sustatzailea da obra honen komisarioa.

Era berean, Irekiak egitasmoarekin bat eginez, Isabel Herguera-ren El sueño de la sultana erakusketa inauguratuko du Tabakalerak hilaren 15ean, That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera erakusketarekin batera ikusgai egongo dena, 2024ko urtarrilera arte.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.