artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kolorez jantzitako baso magikoa

Segurtasun arrazoien ondorioz, itxi egin behar izan zuten Kortezubiko Omako basoa 2018. urtean. Haren erreplika bat egin dute gertuko baso batean, eta joan den urritik zabalik dago berriro. 34 multzo ditu, eta 800 zuhaitz inguru margotu dituzte.

kolorez-jantzitako-baso-magikoa
Kortezubiko Omako basoan ikusgai dauden zuhaitzetako batzuk, urrian. Arg/ ARITZ LOIOLA / FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 2024ko Urtarrilaren 24a

Agustin Ibarrolaren obrarik ezagunena izan zen Kortezubiko Omako basoa. Artista 1980ko hamarkadan hasi zen Kortezubin zeukan baserri alboko zuhaitzak margotzen, eta 1991ra arte luzatu zuen lana. Segurtasun arrazoien eraginez, baina, basoa itxi behar izan zuten 2018. urtean: xingola marroia izeneko onddoa agertu zen, eta zuhaitz batzuk erori egin ziren. Basoa lehengoratzeko asmoz, migrazio prozesu bat abiatu zuten, eta joan den urrira arte itxita egon da eremua. 34 multzo bildu dituzte oraingoan, eta zortziehun zuhaitz inguru margotu dituzte.

Basoa mantentzeko aukerarik egokiena basoa lekualdatzea zela erabaki zuenorduan, hain zuzen, arte garaikidean eta basoko artean espezializatutako adituek osatutako batzordeak. Izan ere, lekuak baino gehiago,arteak duela garrantzia nabarmendu du Asier Madarieta Omako basoko koordinatzaileak: "Obra berrinterpretatzeko garaian, Ibarrolaren izpiritua mantentzea izan da baldintza nagusia: artistaren ideiak bere horretan lekualdatu ditugu".

Ikusgai egon diren piezez gainera, galduta zeuden multzo batzuk ere berreskuratu dituzte: Kordobako Meskita, Haritzari omenaldia eta Mehatxu nuklearra, hain zuzen ere. "Jatorriz, 47 multzo zituen Omako basoak, baina orain 34 dira. Bilduma batzuk osatu egin ditugu, eta Ibarrolaren helburuekin fidelagoa da orain", kontatu du Madarietak. Begiak, Koloretako biribilak, Erritmo inguratzaileak eta Basoko animaliak multzoei, adibidez, zenbait zuhaitz erantsi dizkiete forma originalak behar bezala irudikatzearren. Beste kasu batzuetan, berriz, galduta zeuden piezak berreskuratu dituzte: "Fernando Bazeta EHUko irakasleak gidatutako taldeak Ibarrolaren obra osoa berrinterpretatudu, eta, hala, bilduma osatuago bat ondu dugu. Hasiera-hasieran, esaterako, basoaren jabeetako batek artelanaren 127 zuhaitz ebaki zituen paper fabrika bati saltzeko, eta, ondorioz, bilduma batzuk berehala galdu ziren. Jende gutxik izan zuen horiek ikusteko aukera, eta horiek guztiak berreskuratu ditugu orain". Zuhaitz gehiago margotu dituzte denera, artistak jatorrizko basorako pentsatuta zeuzkan dimentsioak eta ezaugarriak gauzatu ahal izateko.

Margoez gain, irisgarritasuna ere hobetu dute: "Santimamiñeko aparkalekutik, oinez egin behar da bidea: 2,8 kilometro dira basora heltzeko". Madarietaren hitzetan, gainera, bisitariei "eskaintza osatuago bat" ematen diete: "Bisita erakargarriagoa eta osoagoa da". Era berean, jasangarriagoa ere bada: "Eremu berriak banakako mantentzeaegiteko aukera ematen digu".

Iazko azaroan hil zen Ibarrola, 93 urte zituela.

KORTEZUBIKO OMAKO BASOA

  • Helbidea. Oma auzoa, Kortezubi.
  • Ordutegia. Astelehenetik domekara, 09:30etik 15:00etara.
  • Bisitak. Bisita librea, doan. Bisita gidatuak zapatuean egiten dituzte: 11:00etan, gaztelaniaz; 12:30ean, euskaraz. Bisita mota guztietarako beharrezkoa da sarrerak aurrez erreserbatzea.
  • Webgunea.bizkaia.eus/eu/web/bosque-oma-basoa.



bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Uztailaren 10etik
2026ko Irailaren 20era

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.