artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Basterretxea eta diseinua

Artistak ezagutaraztea edo artista batzuen alde ezezagunak erakustea da museoen zereginetako bat; horregatik, gustura ikusi nuen Nestor Basterretxearen diseinu eta arkitektura proiektuei Bilboko Museoak eskaini dien erakusketa.

basterretxea-eta-diseinua
Nestor Basterretxea, Bolumetria, Eliza baten proiektua. Arg/ Artederren Bilboko Museoa

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2024ko Apirilaren 18a

Pixkanaka, gure inguruko museoek diseinuari tarte bat zabaldu diotela jakiteak pozten nau, nahiz eta gai zail eta eztabaidatsuan sartzeak arriskuak ekarriko dituen; batetik, artisautzaren eta artearen mugak lausoak direlako eta Basterretxeari eskainitako erakusketa dela eta, beste egile askori zor zaion onarpena ekarri beharko lukeelako. Bestetik, diseinuaren merkatua eta artearena oso ezberdinak direnez, zaila iruditzen zait gaur egungo diseinu lanak eta artearen produkzioa parekatzea museoen bildumetarako lanak erosteko orduan.

Basterretxearen kasura bueltatuta, arkitektura proiektu batzuek eta garai batean Huarte enpresarako egindako publizitate filma 1960ko hamarkadako euskal abangoardiaren mitologian sartu ditugunez, gustura ikusten ditugu. Abangoardiako bizitzaren eta artearen arteko mugak suntsitzeko ahaleginetan erraz sailkatzen ditugunez, ez dirudi arazo handirik ematen dutenik. Baina, merkatura salto egiten duten proiektuak bisitatzen ditugunean, ez dugu hain erraz onartzen, edo, hobeto esanda, ez dakigu oso ondo nola baloratu: Onak dira? Zergatik? Zerk egiten du diseinu lan bat ona edo txarra? Etxeko altzariak aukeratzean, materialen kalitateaz eta forma erakargarriaz aparte, zer da baloratu beharrekoa? Uste dut horretan ikuslea errazago galdaitekeela.

Azkenik, arkitektura proiektuen arazoak beti antzekoak izaten dira. Hau da, marrazki, plano eta maketa ederrak eskaintzen zaizkigu, baina eraikitako espazioak ez dira beti proiektuen araberakoak, arrazoi ezberdinak bultzatuta, ezinezkoak direlako, ideia bat gauzatzea nekeza delako, edo ingurua kontuan hartzen ez delako. Ez da gauza bera bolumen huts bat espazio zabalean edo etxe tartean; ez da gauza bera eraikuntza bat naturan edo hirian.

Hala ere, erakusketak diseinu grafikoari aipamenik ez egiteak harritu egin nau, batez ere beti asko miretsi dudalako Nestor Basterretxearen diseinatzaile grafikoaren alderdia. Nik uste dut artista oso gustura moldatzen zela bi dimentsioko esparruan, bai artelanak egiten zituenean (pintura, grabatua, collagea edo erliebea), bai diseinu grafikoko lanetan (kartelak, pegatinak eta abar). Baliteke gaiari buruzko erakusketa monografiko baterako nahiko material egotea; beraz, zain egongo gara ea Basterretxea urteak diseinu grafikoko proiektu horiek ezagutzeko aukera ematen digun.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

maider-aldasoro

Maider Aldasoro

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.