artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Windsor Kulturgintza galeriari lotutako 150 artista ingururen 200 artelan jaso ditu Bilboko Arte Ederren Museoak

1980ko eta 1990eko hamarkadetako artisten lanak dira nagusi Roberto Saenz de Gorbea galerista eta bildumagileak emandako multzoan, eta bigarren dohaintza handi bat egiteko asmoa duela ere iragarri du.

windsor-kulturgintza-galeriari-lotutako-150-artista-ingururen-200-artelan-jaso-ditu-bilboko-arte-ederren-museoak
Roberto Saenz de Gorbea galerista ohia (ezkerretik bigarrena) Bilboko Arte Ederren Museoari emandako koadroetako baten aurrean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2024ko Maiatzaren 16a

"Mozketa estratigrafiko zehatz bat". Guztira, 150 artista ingururen 200 obra baino gehiago eman dizkio Roberto Saenz de Gorbea bildumagile eta Bilboko Windsor Kulturgintza galeriako zuzendari izandakoak Bilboko Arte Ederren Museoari, eta arkeologiaren lengoaia baliatu du Miguel Zugaza museoko zuzendariak haren balioa definitzeko. Haren hitzetan, 1970eko hamarkadatik hasi eta XXI. mende hasierara artean "Bilbon izan den arte garaikidea" erakusten duelako bildumak. Historia geruza bat, alegia. "Nestor Basterretxearekin hasita, Kepa Garrazarenganaino". Baina lehen urratsa baino ez da izango hau. Batetik, etorkizunean beste dohaintza handi bat egiteko asmoa ere iragarri duelako Saez de Gorbeak,eta, bestetik, museoak galeriari eskainitako erakusketa propio bat egingo duela ere ziurtatu duelako.

Euskal Herriko arte galeria esanguratsuenetako bat izan da Windsor. 1971n ireki zuen Miguel Saenz de Gorbeak, eta Bilboko Portuko Markesaren kalean izan zuen lehen egoitza. Kafetegi bat zuen lehen solairuan, eta sotoan zegoen arte galeria. Aurelio Artetaren, Francisco Iturrinoren, Ramiro Arrueren eta Benito Barruetaren lanak jarri zituzten bertan ikusgai. 1981ean, aitaren eskutik hartu zuen haren gidaritza Roberto Saenz de Gorbeak, eta une hartan arte garaikidera zuzendu zuen galeriako erakusketa lerroa, eta Juan de Ajuriagerra kalera eraman zuten aretoa, 1989an, izena ere berrituz: Windsor Kulturgintza.

Eta historia horren guztiaren lekukotza ematen du orain Bilboko Arte Ederren Museoari eman dion artelanen bildumak. Horregatik Zugazak aipatutako geruza estratografikoaren metafora.

Gorabidekoak eta bazterrekoak

1980ko eta 1990eko hamarkadetako artelanak dira nagusi multzoan. Ondorengo artistenaktartean: Ramon Carrera, Santos Iñurrieta, Pedro Manterola, Rafael Lafuente, Jose Luis Zumeta, Juan Luis Goenaga, Fernando Illana, Daniel Tamayo, Carmen Olabarri, Jose Angel Lasa eta Patxi Ezkietarenak. Une hartan indarra hartzen zihoazen artisten lehen lanak ere badaude. DarIo Urzairen, Angel Badosen, Txomin Badiolaren, Dora Salazarren, Jose Mari Lazkanoren eta Jon Mikel Eubaren lanak dira horren adibide.

Baina horiekin batera, historiak bazterrean utzitako artisten lekukotza moduko bat ere biltzen du, Miryam Alzuri Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbazio arduradunak azaldutakoaren arabera. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan puntakoa izan zen Manuel Duque margolaria, esaterako, "ia ahaztuta" dagoelako egun —"ia-ia artista madarikatua da"—, eta Rita Sixto ere "desagertu" egin delako erakusketen saretik.

Merkatu falta

Roberto Saenz de Gorbeak anaia zuen Xabier Saenz de Gorbea arte kritikaria, eta zeharo hunkitu da galerista harekin gogoratutakoan. 2015ean hil zen, eta "lagun", "kide" eta "aholkulari" zuela esan du Roberto Saenz de Gorbeak.

Hain zuzen, anaia izan du gogoan galeriak izandako estualdi ekonomikoak gogoan hartzean. Haren hitzetan, arte garaikideak ez duelako sekula izan merkaturik. "Xabierrekin batera antolatzen genituen erakusketei eta elkarrekin eskaintzen genuen aholkularitzari esker egin zuen aurrera galeriak, eta horri esker jarraitu ahal izan genuen".

Artelanekin batera, galeriari lotutako funts dokumental "baliotsua" ere eman dio museoari Saenz de Gorbeak. Aurrez, haren anaiak ere egin bezala, alegia. 2020an haren artxibo pertsonala ere jaso zuelako museoak, Xabier Saenz de Gorbearen bizikide izandako Sonia Ruedaren eskutik.

Bilbon egindako lana ez ezik, Windsor Kulturgintzak euskal artistak nazioarteratzeko egin zuen lana ere nabarmendu du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak. Zugazaren hitzetan, Saenz de Gorbeak hasieratik baliatu baitzuen Madrilgo Arco azoka bertako sortzaileen obrak ezagutarazteko.

Jasotako artelan guztiak xehe aztertu beharko dituztela ere iragarri du Zugazak. "Lan handia" izango da hori, haren hitzetan. Galeriari eskainitako erakusketa museoa handitzeko lanak amaitzen direnean egingo dela baino ez dute zehaztu. Eta, horregatik, bi koadro baino ez dituzte zintzilikatu gaur museoaren eraikin zaharreko aretoetan: Alfonso Gortazar artistak 1987an margotutako erretratu figuratibo bat eta Iñaki de la Fuenteren giza figuraz eta gorputz atal soltez betetako koadro koloretsu bat. Gaur baino ez dira egongo ikusgai, halere.


esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

generation-volta

Generation Volta

Sanlé Sory

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Agorrilaren 01etik
2026ko Urriaren 01era

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.