artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Izu hotsak

'AIRE ERREA' | Artista: Xabier Erkizia. | Non: Bakearen Museoan, Gernika-Lumon. | Noiz arte: Uztailaren 7ra arte.

izu-hotsak
Xabier Erkizia artista 'Aire errea' erakusketa aurkezten Gernikako Bakearen Museoan. Arg/ Iñigo Astiz

Elena Olave [BERRIA.eus]
| 2024ko Maiatzaren 31a

Sirenen ulu ikusezinek izua eta plazera sor ditzaketealdi berean, lilura eta miseria amildegiaren ertzean. Antzinatetik, figura mitologiko horiek hainbat aro eta kulturatan agertu izan dira, izen eta gorpuzkera aldaera anitzekin, baina, betiere, haien kantuaren edo soinuaren indar magikoa azpimarratuta. Hala ere, sirenez aritzean, ohikoa daanimalia mitologikoaz gogoratu beharreanalarma edo gerrekin lotutako objektuak burura etortzea. Izan ere, XIX. mendean sirena mekanikoa musika instrumentu gisa baliatzeko asmatu bazen ere, musikarako bainoago alarma moduan erabili zen, batez ere XX. mendearen hasierako gerrez geroztik.

Sirenaren eta haren soinuaren bilakaera historikoaz —estetikoaz eta sinbolikoaz, besteak beste—, hausnartzeko aukera eskaintzen digu Aire errea mostrak Gernikako Bakearen Museoan. Erakusketa hiru espazio bereizitan egituratuta dago: artxiboa, instalazioa eta proiekzioa. Gernikako bonbardaketa gogoan, EHUko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan taldearekin elkarlanean sustatutako proiektuaren emaitza da erakusketa, Xabier Erkizia soinu artistarekin batera ondua. Izan ere, erakusketan artxibo dokumentazioak izugarrizko pisua badu ere, Erkiziak mostrarako espresuki egindako instalazioa da artelan esanguratsuena. Soinu instalazioa oinarrituta dago Gernikako bonbardaketaren lekuko baten deskribapenean, eta gerraren zaratari buruzko hausnarketa bat proposatzen du. Instalazioa egurrezko hainbat paletek osatzen dute, eta horien gainean sirena mota ezberdinak kokatzen dira.

Erakusketa espazioan sartu eta jarraian ikusten eta entzuten da instalazioa. Hala ere, aitortu behar dut kostata hauteman ditudala obraren soinua eta haren ezaugarriak, beharbada espazioaren akustikagatik, bolumenagatik, edota nire alboan zegoen haurrak sortutako zaratagatik. Erakusketak espazio bizidunak dira. Bestalde, lurrean kokatutako geziek ez dute oso argi adierazten nondik hasi edota zein ibilbide den egokiena, eta horrek apur bat desorientatu dezake. Nik gezitxoei jarraitu diet, baina hainbatetan buelta eman dut zerbait galdu izanaren sentsazioarekin.

Sartu eta eskumara, artxiboko dokumentazioan oinarritutako ataleanaurkituko ditugu, Gernikako sirenarekin batera, gerra zaratekin eta sirena soinuarekin lotutako kartelak, liburuak edota gaur egun bonbardaketak bizi dituzten lurraldeetako lekukotzak. Esperientzia horiek agertzen dituen pantailan, besteak beste, Palestinako emakume batek azaltzen du bere haurrei nola eragiten dieten bonben zaratek eta hegazkinen sirena hotsek, hau da, nola baldintzatzen duen soinuak beldurraren indartzean. Mostrak gerra testuinguruan soinuak duen garrantzia lantzen badu ere, aipatu beharra dago XX. mendeko mendebaldeko gizartearen iruditerian zentratzen dela batez ere, orduko gertakarien azterketaabiapuntu harturik. Hala, esaterako, lehen atal horretan aipatzen da gaur egun bonba jaurtiketaren soinuarekin identifikatzen dugun hori Hollywoodek asmatu zuela.

Erakusketako hirugarren txokoa bitan banatuta dago. Batetik, hainbat sirena motaren soinuak eskaintzen dizkiguten QRak daude eta, horiei lotuta, soinuaren itzulpen bisualak erakusten dituzten irudiak, eta, bestetik, proiekzio bat irudiak eta testuak uztartzen dituena. Niri neuri QR sistema nahiko deserosoa iruditzen zait, erakusketa esperientziatik kanporatzen nauelako; soinuak entzuteko sakelakoa hartzean, dispositibo horretatik datorren kanpo informazioarekindistraitzen naiz.

Edonola ere, nire esperientzia ez dute QRek baldintzatu, aretora nirekin sartu den nerabe zuri eta frantses hiztunen talde batek baizik. Haien ahotsek eta gorputzek bat-batean espazio osoa okupatu dute. Bada, tamalez, ezin izan ditut azken aretoko bideo proiekzioa eta sirena hotsak egoki preziatu, baina bai espazio horretan sortutako egoera: hainbat gazte gerra irudiei eta zaratei jaramon egin gabe mugikorrei begira, bonba baten jaurtiketari edota zibilen izu hotsei zein negarrei apatikoki, algaraz edo indiferentziaz erreparatzen. Pentsatu dutbeharbadaohituegi daudela irudi horietara. Bortizkeria eta mina naturalizatu dituztela online zein offline. Haiena ez den komunitate baten aurkako indarkeria urrunekoa, konponezina eta haiekin zerikusirik ez duen kontu bat balitz bezala sentitzen dutela. Beharbada, horregatik desidentifikazioa eta ahanztura. Eta, orduan, orain zer? Nola kudeatu kolektiboki egoera emozional hori? Nola egin behar zaio aurre errotutako desesperantzaren zaratari?

aire-errea

Aire errea

Xabier Erkizia

Bakearen museoa (Gernika-Lumo, Bizkaia)

2024ko Maiatzaren 16tik
2024ko Uztailaren 07ra


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.